Albisteak

Legateon Teatrok antzerki ikastaroak antolatu ditu

Heldu den ostiralean amaitzen da Legaleon Teatrok antolatzen dituen antzerki ikastaroetarako izena emateko epea. Eskolak euskaraz eta gazteleraz ematen dituzte. Ikastaroa urriaren 4an hasiko da, haurrentzat (euskaraz eta gazteleraz), eta helduentzat (g...

admin

Emakumeen kontrako indarkeria salatu dute

Gaur goizean hamarnaka lagun elkartu dira Zabaltza plazan Emakumeen aurkako indarkeriarik ez lelopean. Udaleko Ongizate Kontseiluko Berdintasun Batzordeak hiriko emakume taldeekin batera antolatutako deialdia izan da.

admin

Mari Carmen Gonzalezen sendia: “Familiari erakutsitako errespetua eta dolua eskertu nahi ditugu”

Mari Carmen Gonzalez joan den asteko larunbatean hil zen, hilaren 8ko Alardean jaso zuen tiro baten ondorioz izan zituen zauriengatik. Ezbeharretik astebete pasatu denean, Gonzalezen sendiak gutuna bidali du. Hona, hitzez hitz, esan dutena: “MARI...

admin

Touring-Sanpedrotarra eta Lengokoak-Beti Ona asteburuko lehiak

Denboraldiko bigarren jardunaldiko lehiak izango dituzte asteburu honetan Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Etxean jokatuko duen taldea (bihar, 17:00etan Fanderian) Touring izango da, eta Sanpedrotarra izango du kontrario. Aurreko lehia 3-2 i...

admin

Allerru taldeak Ostadar jasoko du gaur arratsaldean

Erregionaleko Ohorezko Mailako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Lehen partida, gainera, Lezon izango da, 20:30ean. Allerruk Ostadar taldea hartuko du. Lehenengo jardunaldian bi taldeek irabazi egin zuten, bi gol sartuta eta bat bera...

admin

EPLEk ikasturte berria hasiko du astelehenean

EPLEkoei ere bukatu zaizkie oporrak, eta laster hasiko dira esku pilotako eta palako entrenamenduekin eta partida ofizialekin. Elkartetik jakinarazi dutenez, astelehenean 2003. urtea baino lehen jaiotakoei (8-11 urte) egin diete deialdia esku pilotako lehen saiora joateko. Entrenamenduak astelehen eta asteazkenetan edukiko dituzte Fanderiako pilotalekuan, 17:00etatik 19:00etara. 12 urtetik aurrerako neska-mutilek, berriz, toki berean entrenatuko dute, baina astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. EPLEtik zehaztu dute oraindik badagoela izena emateko aukera. Hala, dagokien egunetan pilotalekutik pasatu beharko dute edo begiraleekin jarri harremanetan 687 92 04 28 telefono zenbakian (Julen). Esku pilotaz gain, palan ikasteko aukera ere badagoela gogorarazi dute. 1997. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilei egin diete deialdia. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, palako arduradunarekin jarri beharko dute harremanetan 687 92 04 28 telefono zenbakian (Julen). Pilotan edo palan ikasi nahi duten guztiei egin diete deialdia entrenamendu egunetan Fanderiako pilotalekutik pasatu daitezen.  

admin

Aiton Bordakoek ikastaroak hasi dituzte

Oporren ondoren, Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako kideak berriro ere hasiko dira ikastaroekin. Honakoak dira aurten eskainiko dituzten ikastaroak: erlaxazioa-yoga, eskulanak, soinketa eta oroimenaren estimulazioa. Horietako ikastaro bat egin nahi duenak asteartetik ostiralera pasatu behar du egoitzako idazkaritzatik, 11:00tatik 12:30era.   Abesbatza ere, martxan Udako oporren ondoren, Aiton Bordako abesbatza ere berriro hasiko da entseatzen. Asteartean izango da lehenengoa, 19:00etatik aurrera.  

admin

Josetxo Etxandi Oroitaldiaren herri mailako finalak jokatuko dituzte bihar

Josetxo Etxandi Oroitaldiaren XXXVI. ekitaldia bukatzear da. Bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, herri mailako finalak jokatuko dituzte.Honakoak izango dira finalak: Haur Mailan, Lobete eta Perurenak Pazos eta Sanchezen kontra jokatuko dute; Gazte Mailan, Galarraga eta Tovalek Ugarte eta Garmendiaren kontra jokatuko dute eta helduen finala tabernatarrek Jimeno eta Askasibarren kontra jokatuko dute. Herenegun, Santa Krutz Egunean, federatuen finalak jokatu zituzten Bekoerrotako pilotalekuan. Horrela, seniorretan, Ezkurdia eta Otxandorena nafarrek Larrañaga eta Altunari irabazi zieten. Ezkurdiak ikuskizuna eman zuen, eta Otxandorena bikain aritu zen atzeko koadroetan. 22 urtez azpiko finalak, berriz, ez zuen kolorerik izan. Elezkanok eta Larunbek 22-2 irabazi zieten Urionabarrenetxeari eta Kerman Galarzari. Gazte Mailan, berriz, Juarisitik eta Rezustak Labaka eta Apeztegiari irabazi zieten.    

admin

Denda kalea itxita datorren astelehenetik

Kultur Etxearen inguruko lurpeko kanalizazio lanak direla eta, Denda kalean ibilgailuen zirkulazioa eten egingo dute datorren astelehenetik aurrera. Lau astez itxita egongo da, eta ibilgailuen zirkulazioa bi noranzkoa izango da Harategi, Etxenagusia Ma...

admin

Platako Itsasargira XI. Igoera, hilaren 24an

Trintxerpeko Atletiko Klubak antolatuta, Platako Farolari Igoera egingo dute hilaren 24an hamaikagarrenez. San Pedroko pilotalekutik abiatuko dira korrikalariak, 17:30ean. Izena pilotalekuan bertan eman ahal izango da, probaren egun berean, 17:00ak arte eta aldez aurretik, 670 63 55 52 telefono zenbakira deituta, Laister Kirolak dendan edo www.herrikrossa.com webgunean. Dortsalen banaketa  15:30ean egingo dute. Izen-ematea 6 euro balio du aldez aurretik eginez gero, eta 9 euro egun berean ematekotan. Ibilbideak, 4,189 metro ditu luzeeran, eta 125 metroko altuera. Garaiera berriz, 95 metrokoa. Ibilbidearen errekorrak Markarik onena gizonen karreran, 2005. urtekoa da,  14 minutu eta 27 segundorekin. Emakumezkoen proban, aldiz, 2002an lortu zuten markarik onena,  17 minutu eta 32 segundorekin. Garaikurrak Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuentzako izango dira garaikurrak, eta parte hartzaile guztien artean kirol materialaren zozketa egingo dute. Lasterketaren ibilbidea ondokoa da: San Pedroko pilotalekua, hilerriko igoera, Faroko pasealekua, Platako farola, San Pedroko pilotalekua.

admin

Yamaha teklatu berrienak ezagutzeko aukera, bihar

Yamaha markako teklatu eta piano digitalen erakustaldia egingo dute bihar Udal Kontserbatorioan, 18:00etatik 20:30era. Musika Eskolako irakasle Luis Puentek Yamaha Keyboard Party lehiaketa irabazi zuen iaz, eta, horregatik, Japoniako ekoizleak erabaki ...

admin

Mystery Trainek Cafe Irunen joko du bihar, Tribute Fridays ekimeneko bigarren saioan

Elvis Presleyren bertsioak egiten dituen Mystery Train taldeak kontzertua eskainiko du bihar Cafe Irunen, Letxunborro etorbideko tabernak joan den astean abiatutako Tribute Fridays programaren barruan. Hasiera batean AZ/DZren kontzertua zegoen iragarri...

admin

Bazkide Eguna egingo du Aljarafek

Larunbaterako Bazkide Eguna antolatu du Aljarafe kulturguneak. Ekitaldi nagusia afaria izango da, eta afalostean musika eta dantzak ez dira faltako. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da honako telefono zenbakian: 615 76 97 19. Egitaraua 20:30e...

admin

Argindarraren horniketa Iberdrolari esleitzea eztabaidatuko dute

Bihar goizean Tokiko Gobernu Batzarraren Ohiko Bilkura egingo dute, eta hiru puntu izango dituzte eztabaidatzeko. Gobernu Batzarrak hilaren 4an egindako akta irakurri eta onartzeaz gain, argindarraren horniketa Iberdrola Generacion SAUri esleitzea ezta...

admin

Santa Zeziliaren harira, Lartaunek bi emanaldi antolatu ditu iganderako

Lartaun Abesbatzak bi emanaldi antolatu ditu iganderako. Berez, hilaren 22an (datorren asteartean) da Santa Zezilia eguna, musikarien zaindariarena, baina Lartaunek igandean ospatuko du. Lehenengo emanaldia 11:30ean izango da. Kantu kantari aterako dir...

admin

Azken auzo bilerak egingo ditu udalak gaur eta etzi

Azken auzo bilerak egingo ditu udalak gaur eta etzi

admin

Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko zazpi gazte, Gipuzkoako selekziora

Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak ordezkaritza izango du hilaren 26an Gasteizen jokatuko den Euskal Herriko Haur Mailako selekzioen arteko txapelketan. Guztira, igeriketa talde horretako zazpi igerilari ariko dira Gipuzkoako selekzioarekin: Mikel Be...

admin

Beren autoan 40 kilo haxix zituen 28 urteko gaztea atxilotu du Ertzaintzak

Bere autoan 40 kilo haxix gordetzen zituen gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Pasaian. Polizia iturriek azaldu dutenez, atxiloketa honekin bukatutzat eman dute lehengo abuztuan hasitako operazioa. Abuztuan, 31 eta 35 urteko bi lagun atxilotu zituen Ertz...

admin

Euskara ikastaroa antolatu dute beste behin, ostalari eta merkatarientzat

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Egitasmo horri esker, euskaraz zertxobait badakiten merkatari eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaroa eskainiko dute aurten ere. “Ikastaroari buruzko informazioa eskainiz eta izena ematera animatzeko gutuna bidali diegu merkatari eta ostalari guztiei”, zehaztu du Ttur-tturrek. Bezeroekin ohiko elkarrizketak izaten ikastea da ikastaroaren helburu nagusia, eta horregatik, ziur daude bezeroek beren merkatari edo ostalariak euskara ikasteko egindako ahalegina eskertuko dutela. Ikastaroa hilaren 28ko astean hasi eta ekainaren 21eko astean bukatuko da. Taldea Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian bilduko da astean lau orduz, eta ordutegia izena ematen dutenen arabera zehaztuko dute. Diruaren %70 bueltan Ikasleek 168,48 euroko matrikula ordainduko dute. Hala ere, Oiartzungo Udalaren beka sistemari esker, Oiartzungo merkatari eta ostalariek matrikularen %70 arte jaso ahal izango dute bueltan; horretarako, ikasturte bukaeran ikasleek %85eko asistentzia beteta izan beharko dute. Azken eguna: hilaren 22a Ikastaroan izena emateko azken eguna hilaren 22a da. Merkatari eta ostalariek, ikastaroan izena emateko edo informazioa eskatzeko hainbat bide dituzte. Pertsonalki, Fermiñene etxera joanda.Aialde kaleko 2. zenbakian dago, eta lehen solairura joan behar dute interesa dutenek. Telefonoz deituta ere informazio gehiago eska dezakete: 943 26 01 82 da Ttur-tturren zenbakia. Helbide elektronikoa [...]

admin

Eskola kontseilua hautatuko dute Tomas Garbizu musika eskolan

Tomas Garbizu Musika Eskolako Eskola Kontseiluko gurasoen eta ikasleen (hamasei urte baino gehiago dituztenenak) ordezkariak hautatzeko prozesua abian da. Horrela, hautagaiak aurkezteko epea herenegun ireki zuten eta 25era bitartean egongo da zabalik. ...

admin
Gehiago