Albisteak

Real Union Bren kontra jokatuko du Oiartzunek

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzungo mutilek Real Union B taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Bihar dute hitzordua, 15:30ean, Gal zelaian. Arerio gogorra da oiartzuarrek aurrean izango dutena. Liga hasi besterik ez da egin, baina leh...

admin

Igor Makazagak San Juan utzi du

San Juango entrenatzaile eta arraunlari Igor Makazagak taldea utziko du. Hala esan die bere taldekideei. Azken lau urteak San Juanen eman ditu Makazagak, prestatzaile eta arraunlari. Arrosek azken urteetako lorpenik garrantzitsuenak, TKE Ligara igoera ...

admin

Egoitza berrian

Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berriaren lehenengo fasea bukatu da eta haurrek egoitza berrian hasi dute ikasturtea. Hilaren 2an hasi zen ikasturtea Udal Ikastola Partzuergoko ikasleentzako eta askok egoitza berria estreinatu dute. Lekualdatzen lehenengoak Zaharren Egoitzan zeuden ikasgeletako haurrak izan dira. 11 ikasgela, sukaldea, psikomotrizate gela, tailer gela, jolasparkea, anfiteatroa… ditu egoitzak 1.400 metro koadrotan. Etorkizunean bigarren solairua izango du.  

admin

Zaintzaileen ikastarorako izena emateko azken eguna

Gizarte Sailak zaintzaileentzako Zaintzailaren estresa. Zaintzeko zaindu doako ikastaroa eskainiko du, Foru Aldundiak lagunduta. Lahar Elkargoko Silvia Camio psikologo eta gerontologoa izango da ikastaroa emango duena. Dagoeneko izena emateko epea ire...

admin

Udala auzo elkarteekin bilduko da astelehenetik aurrera

Errenteriako Udaleko kideak auzo elkarteekin bilduko dira datozen asteotan, astelehen eta asteartetan. Oraingoz, azarora arteko bilerak antolatu dituzte, baina pixkanaka joango dira auzo elkarte bakoitza noiz elkartuko den jakinarazten. Bilera horien a...

admin

Baserritarren Eguna ari dira ospatzen

Baserritarrek egun handia ospatzen ari dira. Santakrutzetako egitarauan beti dute txokoa, eta gaurko eguna eurei eskaini diete. Goizean goizetik baserrietan bizi diren beste batzuek hartu dute Gurutze Santuaren plaza: abereek. 09:00etan hasi da ganadu ...

admin

Astelehenean hasiko dira kiroldegiko ikastaroak

Elorsoro kiroldegiko ikastaroen denboraldia datorren astelehenean, hilaren 19an, hasiko da. Bertako arduradunek jakinarazi dutenez, spinning eta aerobik eskoletan izena emateko tokia badago oraindik eta herritarrak animatu dituzte. Aurten, gainera, spi...

admin

Ehun ikasle berri lehen mailako eta ama eskoletan

Lehen mailako eta ama eskola publikoetan 100 haur gehiagok izena eman dutela jakinarazi dute Hendaiako hezkuntza ordezkariek. Hasi berri den ikasturterako haur kopurua handitu den arren, Akademiako Ikuskaritzak ekainean proposaturiko erabakia berretsi ...

admin

‘Zeateakoizut?’ kanpainarekin bat egiteko deia

Errenteriako Udalak Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean Zeateakoizut? kanpaina jarriko du martxan datorren astelehenean. Euskara Oarsoaldeko komertziora egitasmoaren barruan kokatuta dago kanpaina hori eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzea du helburu. Izkiña eta Zuberoan afaria Ostalaritzan euskara bultzatzeko aurten egingo duten bigarren kanpaina, edaritegi guztietara zabalduko dute, eta Irune Balentziaga Euskara zinegotziak tabernari guztiak animatu ditu egitasmoan parte hartzera. Parte hartu nahi duten taberna guztietan txartelak banatuko dituzte. Ostalariek, txartel bana eman beharko diete kontsumizioa euskaraz eskatzen duten bezeroei eta azken horiek,  txartela bere datuekin bete,  eta tabernan bertan izango den buzoian sartu beharko du. Irabazleak bi lagunentzako afaria eskuratuko du Trintxerpeko  Izkiña edo Oiartzungo Zuberoa jatetxeetan. Saria eman duen tabernako jabeak ere sari bera jasoko du. Eragin positiboa Bezero eta ostalarien arteko harremana euskaraz izatea bilatzen duen kanpaina, urriaren 9an bukatuko da. Euskara, bezero eta ostalarien arteko harreman hizkuntza izatea bilatzen duen kanpainak “herriko euskal giroan eta merkataritzaren dinamizazioan eragin positiboa” izango du Irune Balentziagaren ustez. Urteko bigarren kanpaina Euskara Oarsoaldeko komertziora egitasmoak merkataritzaren barruko arlo bat aukeratzen du,  eta aurten, ostalaritzarekin ari da lanean. Zeateakoizut? kanpaina, ostalaritzan aurten egindako bigarrena da; aurretik, Gurean menua euskaraz jarri zuen martxan udalak Oarsoaldearen laguntzarekin eta menua euskaraz zuten taberna [...]

admin

Okensay taldearen kontzertua, bihar Sotxon

Ostiral gauean kontzertua entzuteko aukera izango dute Sotxo tabernan. Izan ere, Lezoko eta Pasaiako taldekidez osatutako Okensay taldeak kontzertua emango du taberna horretan. Emanaldia 23:00etan hasiko da. Okensay ikus-entzuteko ez da ezer ordaindu b...

admin

Asteburuko kirol emaitzak

Futbola Akitaniako Promozio Liga Hend. Eglantins-Langon 2    4-0 Errugbia Federale 2 Maila Stade Hendayais-Mougerre     36-13 Eskubaloia Departamentuko Txapelketa (gizonak) Madiran-Stade Hendayais    25-38 Departamentuko Txapelketa (emazte...

admin

Stade eskubaloi taldeko Senior Mailako taldeek lidergoan jarraitzen dute

Departamenduko Ligako zazpigarren jardunaldiaren ondoren, sailkapeneko lehen postuan daude Hendaiako Stade eskubaloi taldeko Senior Mailako gizon eta emazteak. Mutilek AS Madiranen kontra irabazi zuten, eta neskek Urruñan galdu. Stadeko mutilek kanpoa...

admin

Platako Farolara joango dira erretiratuak

Erretiratuen elkartek irteera antolatu dute larunbaterako. Hain zuzen, San Pedroko Platako Farolara joateko. Irteerara joateko asmoa duenak EuskoTreneko geltokian azaldu beharko du larunbatean, 08:45ean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbideak za...

admin

Wicked Cityk Mogambon joko du larunbatean

Wicked City taldeak Mogambon joko du larunbatean. Australiako taldearekin batera beste hiru taldek joko dute: Cherry But No Cake, Erizo eta Thathiana Khankhana. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta musikaz gain, erakusketak, proiekzioak eta bestelakoak i...

admin

Ipuin kontaketak udal liburutegietan

Oihana Etxegibelek ipuinak kontatuko ditu liburutegietan, Borobil borbaldun… Afrikara bialdu izenburupean. 3 eta 8 urte bitartekoentzako emanaldiak dira, eta guztiak 18:00etan hasiko dira. Bihar Donibanen izango da, eta etzi, Trintxerpen.

admin

1961 urtekoen bazkaria egingo dute Beko-Errotan

Aurten 50 urte bete edo beteko dituztenen artean urtero bazkaria antolatzea ohitura bilakatu da. Hala, 1961an jaiotako hondarribitar talde batek bazkaria antolatu du Beko-Errota jatetxean hilaren 26rako. Bazkarira, urte horretan jaiotako hondarribiar g...

admin

Euskal txiste grafiko onenaren bila

Euskara zerbitzuak hogeigarren urtez euskal txiste grafikoen lehiaketa antolatu du, eta lehiaketara aurkeztu dituzten lanak ikusteko jarri dituzte Zuloaga Etxean. Herritarren irribarrea bilatuko duten hiru mailako lanak ikus daitezke: 16 urtetik gorakoenak, 12 urtetik 16 bitartekoenak eta 12 urtetik beherakoenak. Txisteen gaia eta teknikak libreak dira, eta lanak bineta bakarrean eta bokadilo erabilera bidez egin dituzte. Txiste onenek saria jasoko dute hilaren 26an.

admin

Uholdeek kalte handiak eragin dituzte herri-lurretan eta herri-bideetan

Joan den igandeko —azaroaren 6ko— uholdeek Oiartzunen kalte material handiak eragin dituzte. Herri-lur eta herri-bide askok kalteak izan dituzte, udalak jakinarazi duenez. Kalte handienak izan dituzten auzoak Ergoien, Karrika eta Iturriotz izan dira. Luizi asko eragin zituzten uholdeek. Garrantzitsuenak Askosti, Arritxulo eta Galtzata inguruan izan ziren. Hala ere, beste toki askotan ere izan ziren luizi ttikiagoak (Zaldinazpin, Okilegiko bidean, Usategiako bidean…). Horrez gain, herri-bideetan ere kalteak eragin zituen urak. Ollarriarren ingurua zulatu egin zuen, Burkondon ura gainetik pasatu zen hodia hondatu zuen, eta Emietan, luiziak herri-bidea estali zuen, adibidez. Ur-hodiek eta araztegiak ere kaltetu zituzten uholdeek (Portuberrin edota Makutson). Azkenik, euriteen ondorioz bestelako kalteak ere gertatu zirela azaldu du udalak: “Errepideak itxita egon ziren zuhaitzak erori zirelako, baranda puskatuak, ibilgailuak ezin pasatu…”. Pasa den aste osoan zehar, udal langileak kalte horiek konpontzen, aztertzen eta kuantifikatzen aritu dira. Kalte batzuk dagoeneko konponduta daudela adierazi du udalak, baina beste batzuk konpondu ahal izateko azterketa eta obrak egin beharko dituztela. Udalak ez daki oraindik zenbatekoa den kalte horien kostu ekonomikoa. Balorazio ekonomiko zehatza datozen asteetan osatuko duela iragarri du. Segurtasun seinaleak Uholdeen ondorioz izan diren kalteetako asko konpontzeke daude. Hori dela eta, lan horiek 2012ko aurrekontuetan eragin zuzena izango dutela uste du udalak: [...]

admin
Gehiago