Platako Itsasargira XI. Igoera, hilaren 24an

Trintxerpeko Atletiko Klubak antolatuta, Platako Farolari Igoera egingo dute hilaren 24an hamaikagarrenez. San Pedroko pilotalekutik abiatuko dira korrikalariak, 17:30ean. Izena pilotalekuan bertan eman ahal izango da, probaren egun berean, 17:00ak arte eta aldez aurretik, 670 63 55 52 telefono zenbakira deituta, Laister Kirolak dendan edo www.herrikrossa.com webgunean. Dortsalen banaketa  15:30ean egingo dute. Izen-ematea 6 euro balio du aldez aurretik eginez gero, eta 9 euro egun berean ematekotan. Ibilbideak, 4,189 metro ditu luzeeran, eta 125 metroko altuera. Garaiera berriz, 95 metrokoa. Ibilbidearen errekorrak Markarik onena gizonen karreran, 2005. urtekoa da,  14 minutu eta 27 segundorekin. Emakumezkoen proban, aldiz, 2002an lortu zuten markarik onena,  17 minutu eta 32 segundorekin. Garaikurrak Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuentzako izango dira garaikurrak, eta parte hartzaile guztien artean kirol materialaren zozketa egingo dute. Lasterketaren ibilbidea ondokoa da: San Pedroko pilotalekua, hilerriko igoera, Faroko pasealekua, Platako farola, San Pedroko pilotalekua.

Trintxerpeko Atletiko Klubak antolatuta, Platako itsasargira Igoera egingo dute hilaren 24an hamaikagarrenez. San Pedroko pilotalekutik abiatuko dira korrikalariak, 17:30ean. Izena pilotalekuan bertan eman ahal izango da, probaren egun berean, 17:00ak arte eta aldez aurretik, 670 63 55 52 telefono zenbakira deituta, Laister Kirolak dendan edo www.herrikrossa.com webgunean. Dortsalen banaketa  15:30ean egingo dute. Izen-ematea 6 euro balio du aldez aurretik eginez gero, eta 9 euro egun berean ematekotan. Ibilbideak, 4,189 metro ditu luzeran, eta 125 metroko altuera. Garaiera berriz, 95 metrokoa.

Ibilbidearen errekorrak
Markarik onena gizonen karreran, 2005. urtekoa da,  14 minutu eta 27 segundorekin. Emakumezkoen proban, aldiz, 2002an lortu zuten markarik onena,  17 minutu eta 32 segundorekin.

Garaikurrak
Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuentzako izango dira garaikurrak, eta parte hartzaile guztien artean kirol materialaren zozketa egingo dute.

Lasterketaren ibilbidea ondokoa da: San Pedroko pilotalekua, hilerriko igoera, Faroko pasealekua, Platako farola, San Pedroko pilotalekua.

Juan Karlos Kortak, orain bi urteko irabazlea

Juan Karlos Kortak, orain bi urteko irabazlea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.