Santa Zeziliaren harira, Lartaunek bi emanaldi antolatu ditu iganderako
Lartaun Abesbatzak bi emanaldi antolatu ditu iganderako. Berez, hilaren 22an (datorren asteartean) da Santa Zezilia eguna, musikarien zaindariarena, baina Lartaunek igandean ospatuko du. Lehenengo emanaldia 11:30ean izango da. Kantu kantari aterako dir...
Lartaun Abesbatzak bi emanaldi antolatu ditu iganderako. Berez, hilaren 22an (datorren asteartean) da Santa Zezilia eguna, musikarien zaindariarena, baina Lartaunek igandean ospatuko du.
Lehenengo emanaldia 11:30ean izango da. Kantu kantari aterako dira abeslariak Elizaldeko kaleetan zehar. Beti bezala, Landetxeko plazatik aterako dira.
Bigarren emanaldia 12:45ean izango da, Kontzejupean. Lartaun Abesbatzak eta Lartaun Txistulari Taldeak kontzertua emango dute, eta Haurtzaro eta Elizaldeko dantzari txikiek ere parte hartuko dute.

