EATek denboraldi berria hasi du

EAT Errenteriako Atletismo Taldeak 2011-2012 denboraldia hasi du, eta ostiral honetan egingo du aurkezpen ofiziala Beraungo Mikel Odriozola estadioan, 18:00etan. Denboraldiko xehetasun guztien berri emango dute, esate baterako, zein ordutegitan entrena...

EAT Errenteriako Atletismo Taldeak 2011-2012 denboraldia hasi du, eta ostiral honetan egingo du aurkezpen ofiziala Beraungo Mikel Odriozola estadioan, 18:00etan.

Denboraldiko xehetasun guztien berri emango dute, esate baterako, zein ordutegitan entrenatuko duten. Oro har, benjamin eta alebinek astearte eta ostiraletan entrenatuko dute 17:30etik 19:00etara, eta haurrek eta federatuek egun horiez gain, baita ostegunetan ere ordutegi berean. Aurkezpenean, gainera, atletismoko hainbat modalitate probatzeko aukera izango da, eta baita denboraldi berrian izena eman ere.

Bestalde, denboraldi berrian sare sozialetara egingo du jauzi EATek. Hala, ohiko webguneaz gain, taldearen gaineko informazio gehiago topatu ahal izango da Tuenti eta Facebooken “Eskola Errenteria Atletismo” idatzita.

EATetik errenteriar guztiak animatu dituzte atletismo eskolan izena ematera, eta lehengo urtean kide zirenei deialdia egin diete lagunen bat eramateko eta baita txapelketetako elastikoa ekartzera ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.