Amaiurrek Urdanibia plazan amaituko du kanpainia
Amaiur koalizioak kanpainia amaiera ekitaldia burutuko du bihar, ostiralarekin, Urdanibia plazan, 19:30etik hasita. Asteartean Eusko Alkartasunaren egoitzan eginiko prentsaurrean, koalizioaren Bidasoko ordezkariek ”norbanako eskubide zein esku...
Amaiur koalizioak kanpainia amaiera ekitaldia burutuko du bihar, ostiralarekin, Urdanibia plazan, 19:30etik hasita. Asteartean Eusko Alkartasunaren egoitzan eginiko prentsaurrean, koalizioaren Bidasoko ordezkariek ”norbanako eskubide zein eskubide kolektiboen errespetuan oinarrituriko bake agertoki bat lortzeko aukera erreala inoiz baino argiago dagoela” adierazi zuten.
Amaiurrek Madrilen “Euskal Herriaren eskubideen aldarrikapena”egingo duela gaineratu zuten: “Une historiko honetan ozen eta argi esan behar dugu Espainiako eredu politiko, ekonomiko eta kulturalaren aurrean badela bere etorkizunaren jabe izan nahi duen nazio bat; bake eta konponbide demokratikoen eszenatokia exijitzen duen nazioa. Eta hori adierazteaz gainera, Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen defentsa tinkoa egingo dugu”.