Albisteak

Etzi Bilbon egingo duten manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Etzi arratsaldean Bateragune auziaren epaia salatzeko eta horrelakorik berriro gerta ez dadin eskatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon, Epaiketa gehiagorik ez, zigorrik ez! lelopean. 17:30ean aterako da La Casillatik. Lezotik autobusa ateratzeko asmo...

admin

Aukeratu dute aurtengo Piropo Lehiaketako irabazlea

Xanistebanetan hainbat parte hartzailek euren piropoak idatzi zituzten. Horietatik hamar aukeratu, eta herritarrek bozkatzeko aukera izan dute, irabazlea aukeratzeko. Hauxe da: Zenbat mendi buelta basuan, zu bezelako onddo beltza sartzeko xextuan.

admin

Aldaketa txikiez beteta dator Lezoko BBT Probaren XIX. ekitaldia

Berritasunekin dator aurtengo BTT proba. XIX. ekitaldia izango da, eta ia tradizio bilakatu den arren, berritasunak sartuko dituzte aurtengo ibilbidean, baita lasterketaren beste hainbat arloetan ere. Bi ibilbideetan izango da aldaketarik nabarmenetako bat. Orain arte Altamiratik pasatu izan dira ziklistak, baina aurten auzo horretatik pasatzea ekidingo dute. “Errepide nagusietatik pasatu izan da lasterketa”, dio Arkaitz Angiozar Lezoko Udaleko kirol teknikariak, “eta gainera, Altamirako futbol zelaian parte hartzaileak pilatzen ziren”. Horregatik, Lezoko herrigunean buelta bat eman ondoren, Donibaneko bidea hartuko dute eta bidegurutzean Jaizkibelera abiatuko dira. Bi ibilbide egiteko aukera izango dute BTT probakoek, 23 kilometroko bat eta bestea 35ekoa. Motzena ez dute aldatu, baina luzeena egokitu dutela adierazi du Angiozarrek. Itsasora hurbilduko da ibilbidea: Justizetik behera joango dira txirrindulariak, ondoren antena gurutzatuko dute eta dorreetara joango dira, Guadalupera iritsi baino lehen. Bertan jarriko dute anoa postuan, baita Gurutze Santuaren plazan ere. Ibilbidearen moldaketa horrekin, desnibela handituko dela jakinarazi du kirol teknikariak (guztira 1.275 metro izango dira). Horrez gain, haurrentzako hiru ibilbide ere antolatu dituzte. Opariak eta txipak Aldatuko ez den gauzetako bat parte hartzaileek jasoko dituzten opariak izango dira. Bakoitzak kamiseta bat jasoko du, eta argazkilari profesional batek txirrindularien argazki bana aterako du (www.agerremedia.com webgunetik jaitsi ahal izango dira). Lasterketaren [...]

admin

Erosteko edo trukatzeko aukera bigarren eskuko merkatuan

Txingudiko Zerbitzuak bigarren eskuko merkatua antolatu du iganderako San Pedro kalean, eta berrerabileraren bitartez hiri-hondakinen prebentzioa bultzatzea dute helburu. Egoera onean dauden erabilitako objektuak, hala nola, liburuak, jolasak, apaingar...

admin

TAO zerbitzua martxan jarri dute Portua auzoan eta Alde Zaharrean

TAO zerbitzua martxan jarri dute Portuan eta Alde Zaharrean berriro ere, izan ere, iraileko lehen hamabostaldian geldialdia egin zuten, Hondarribiko jaiak zirela eta. Horrela, zerbitzua astelehenetik igandera egongo da martxan, goizeko 10:00etatik arra...

admin

Irun Rugby Taldeak Besayaren aurka hasiko du denboraldia bihar

Bihar Euskal Ligako lehen partida jokatuko du Irun Rugby Taldeak Plaiaundiko berdegunean, Santanderreko Besayaren aurka. Partida arratsaldeko lauretan hasiko da. Iaz igoera fasean kale egin zutenez, aurten ere Euskal Ligan arituko dira irundarrak, B multzoan. Besteak beste, Getxo, Bera Bera, Universidad Cantabria eta Arrasateren aurka lehiatuko da Irun RT. Irun RTko arduradunek taldea osatu gabe dagoela onartu dute: «Liga hasieran izandako bajen eraginik ez nabaritzea espero dugu, baina hutsuneak betetzeko fitxatu beharko dugu; Bidasoaren beste aldera begira gaude». Lagunarteko partida Joan zen larunbatean lagunarteko partida jokatu zuen Irun Rugby Taldeak Pauko Idron Lee taldearen aurka, Plaiaundin. Okzitaniarrak nagusitu ziren, 12-28ko emaitzarekin.

admin

Malen Agirreren lanak, Makutxon

Irailaren hasieran jarrita behar zuten, baina azkenean atzeratu egin zuten Malen Agirreren erakusketa Makutxo tabernan. Pasa den asteburuan jarri zituzten artistaren koadroak, eta hilabete inguru egongo dira bertan. Interesa dutenek, ikusteaz gain, ero...

admin

Astelehenean Agustinetako auzo elkartearekin bilduko da udala

Udala auzo elkarteekin biltzen hasi da aste honetan auzotarren beharrak jaso eta auzoko egoera gertutik ezagutzeko asmoz. Aste honetan Iztieta eta Pontikako bizilagunekin elkartu ostean, datorren astelehenean Agustinetakoen txanda izango da. Bertan iza...

admin

Titulurik behar ez dutenek euskara ikasteko aukera dute aurten AEKrekin

Besteak beste, Irungo hizkera ikasteko aukera izango dute Euskara, gure estiloa ikastaro berritzailearekin Euskara modu naturalean ikasteko ikastaroa antolatu dute aurten Irunen, titulu bat lortzea edo maila bat gainditzea helburu ez dutenei zuzendua: Euskara, gure estiloa da bere goiburua eta Joxean Elosegik prestatu du AEKrentzat. Urritik ekainera arte emango dute. Ikastaroan izena emateko epea hilaren 28an bukatuko da, baina Irungo AEK euskaltegiak eskaintzen dituen gainontzeko ikastaroetarako izena emateko aukera bihar itxiko dute. Herri Jakintzan, aldiz, heldu den asteazkenera arteko epea dago. Lehen aldia da AEK-k Euskara, gure estiloa ikastaroa eskaintzen duela. «Iaz Elosegik berak hika ikastaroa eman zuen, baina aurten ikastaro oso bat prestatu du, urte osokoa», azaldu du Enara Zubeldia AEK-ko kideak. Izena ematen dutenek urritik urtarrilera gramatikaren alderdi praktikoa ikasiko dute; otsailetik apirilera bitartean euskal testuaren gaineko lantegia egingo dute; eta maiatzetik ekainera hika ikastaroa emango dute. Ikasleak toka eta noka aritzeko gai izango dira, eta Irungo hizkera ere ezagutzeko aukera izango dute. AEK euskaltegian izena eman nahi dutenak Legia karrikako 6. zenbakitik pasatu daitezke, lanegunetan, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Irunen hiru aukera 2011/2012 ikasturtean euskara ikasi nahi duten irundarrek hiru aukera dituzte: AEKn, Herri Jakintzan eta Udal Euskaltegian izena ematea. Azken horretarako epea asteartean itxi zuten, baina beste bietan oraindik ez. AEKn bihar bukatuko da epea (ikastaro berezirako salbu), eta Herri Jakintzan heldu den asteazkenean. Irunen euskara ikasten dutenek hainbat abantaila dituzte, euskaltegien eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren arteko elkarlanari esker. Batetik, beka sistemaren bitartez, matrikularen zati bat jaso dezake ikasleak, %50etik %75era arte, kasuen arabera. Bestetik, eskatzen dutenek [...]

admin

Asteburuko kirol emaitzak

FUTBOLA Bigarren B maila Real Union – Guijuelo 3-0 ErregIonal Ohorezko Maila Real Union B-Oiartzun 0-0 Berio-Behobia 3-2 Erregional Preferentea Dunboa Eguzki-Munibe 0-1 Mariño-Martutene 2-0 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Villa Aranda-Bidasoa...

admin

Hastear da pasaitarren arteko futbol derbia

Don Boscon. 16:30ean. Ohorezko Erregional Mailako herriko bi taldeak: Pasaia eta Trintxerpe. Derbi pasaitarra. Trintxerpekoek gogor borrokatu beharko dute Pasaiakoei irabazteko. Denboraldi polita egiten ari dira oraingoz zuri-gorriak. Izan ere, jokatu...

admin

Zigor Garroren hitzaurrea duen ‘Heldu den matxinada’ liburua asteartean aurkeztuko dute

Heldu den matxinada izeneko liburua Oier Gonzalez Bilbatuak itzuli du. Hitzaurrea, berriz, Zigor Garro oreretarrak egin du. Asteartean aurkeztuko dute liburua, 12:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Aurkezpenean izango dira itzultzailea eta La...

admin

Magostoaren harira, txirikila txapelketa jokatzen ari dira Donibanen

Hirugarren urtez jarraian, txirikila txapelketa jokatzen ari dira Donibaneko plazan. Fato Cultural Galegok antolatu du ekimena, Bixi-Bixi elkartearekin elkarlanean. Magostoa ospatzen ari dira Pasaiako galiziarrak. Arratsaldean egingo dute gaztainerre ...

admin

Errenteriako Udalak erakutsitako jarrera txalotu du Eguzkik

Oarsoaldeko Eguzki talde ekologistak, Errenteriako Udalak Oiartzun ibaia berreskuratzeko hartutako erabakia txalotu du. Halaber, orain arte izandako gobernu taldeek ingurumenaren gainean izan duten jarrera “testimonial hutsa” izan dela sala...

admin

Hirugarrena izango du aurrean Saskilagunak-ek

Gipuzkoako Hirugarren Mailako taldea sailkapeneko azkena da. Hamaikatik hamaikagarrena. Asteburuko jardunaldian sailkapeneko hirugarren taldea izango du aurrean: Mundarro La Salle. Bihar ariko dira nor baino nor, 16:00etatik aurrera, Elorsoron. Partida...

admin

Peña, Izagirre eta Zorzano omenduko ditu gaur musika bandak

Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandak gaur egingo du Santa Zezilia Eguneko kontzertua. Fatimako parrokian egingo dute kontzertua, 20:00etatik aurrera, eta azken urteetan bezala,  musika bandarekin batera ariko da Andra Mari Abesbatza. Kontzertua...

admin

Zuhaitz kimaketa egingo dute Pablo Iglesias kalean

Zuhaitz kimaketa egingo dute gaur gauean Pablo Iglesias kalean. Bertan dauden zuhaitzen adarrek topoaren zirkulazioan eragiten dutela azaldu dute Errenteriako Udaleko Hiri Mantenu zerbitzutik. Kimaketa 23:30etik 04:00etara egingo dute, eta sor daitezke...

admin

Mutilek Lesakan partida, eta neskek atsedenaldia

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek etzi arratsaldean jokatuko du asteburuko jardunaldiari dagokion partida. Beti Gazte lesakarren kontra ariko dira oiartzuarrak, 17:00etan, Lesakako Mastegi zelaian. Lesakarrek irabaziz gero, sailkapenean aurrea har...

admin
Gehiago