Mutilek Lesakan partida, eta neskek atsedenaldia

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek etzi arratsaldean jokatuko du asteburuko jardunaldiari dagokion partida. Beti Gazte lesakarren kontra ariko dira oiartzuarrak, 17:00etan, Lesakako Mastegi zelaian. Lesakarrek irabaziz gero, sailkapenean aurrea har...

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek etzi arratsaldean jokatuko du asteburuko jardunaldiari dagokion partida. Beti Gazte lesakarren kontra ariko dira oiartzuarrak, 17:00etan, Lesakako Mastegi zelaian. Lesakarrek irabaziz gero, sailkapenean aurrea hartuko diete oiartzuarrei, puntu bateko aldea baitute. Neskek, berriz, asteburu honetan atsedenaldia dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.