Albisteak

Leka Enea taldeko neskek bi puntuak lortu dituzte estreinako derbian

Irungo Leka Enea mahai tenis taldeko neskek hasiera bikaina eman zioten denboraldiari, igandean Krafft Atletico San Sebastianen aurka irabazita (4-1). Giro oso ona izan zen Hirubide Institutuko kantxan, eta ez zen gutxiagorako, aurreneko aldia baitzen Gipuzkoako bi talde elkarren aurka aritzen zirela emakumeen maila gorenean. Etxekoen artean Kelly Sibleyk bere maila erakutsi zuen; Britainia Handiko txapeldunak partida guztiak irabazi zituen, banakako biak —Marta Vegaren eta Tin Yuanen aurka (3-0 eta 3-2)— eta binakakoa Tong Tangekin bikotea osatuz —Tian Yuan/Vegaren kontra (3-1)—. Tang txinatarra Susana Geari gailendu zitzaion (3-0) eta Irene Muñozek ezin izan zuen donostiarren Txinako jokalaria menderatu (1-3). Mutilen porrota Gizonen Superdibisioan ere estreinako jardunaldia jokatu zuten asteburuan. Leka Eneak iazko denboraldiko txapeldunaren kantxa bisitatu zuen, DKV Borges taldearena. Erraz nagusitu ziren etxekoak (3-0), irundarrei aukerarik txikiena ere eman gabe. Datorren larunbatean jokatuko dute bigarren jardunaldia: Arteal Santiago taldea mendean hartzen saiatuko dira irundarrak, Hirubiden. Gain Gaineko zentroari argi berdea eman diote Irungo Udalbatzak Gain Gainean eremuan xehetasun azterketa egitea onartu zuen herenegun eginiko ezohiko bilkuran. Erabaki horrekin Prudencia Arbide eta Olaketa kaleetako hirigintza biribildu eta etorkizunean parkearen goialdean eraikiko duten Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentroko lanak abiarazi nahi dute. Leka Enearen esku Herenegungo bilkuran ez zuten etorkizuneko zentroaren kudeaketaz [...]

admin

Baserrien koordenatuak sareko kale izendegian

Udalaren webguneak hiriko landa eremuko eraikinen koordenatuak sarean sartu berri ditu, tartean baserri guztien izendapena eta kokapena. Hortaz, aurrerantzean baserrietara nola iritsi erakutsiko du webguneko kale izendegiak, orain arte hiriguneko higie...

admin

Ludoteka urriaren 3an hasiko da martxan

Ikasturte berriarekin batera, izena emateko epeak zabaltzen eta ixten ari dira. Horrela, Lezoko Udal Ludotekan inskripzioa egiteko txanda izango da datorren astekoa. Udal Ludotekara 0 eta 10 urte bitartean dituzten haurrak joan daitezke ludotekara. Urt...

admin

Ereintzak asteburu honetan hasiko du denboraldia

Eskubaloiko Espainiako Lehen Maila asteburu honetan jarriko da martxan, eta Ereintzak, horrenbestez, lehenengo lehia jokatuko du. Arrate izango du kontrario. Ereintzatik azaldu dutenez, denboraldi hasiera “arraroa” izango da, zozketan Eibar...

admin

San Fermin Txikiak asteburuan

Antxoko Jai Batzordeak dagoeneko itxi du asteburuan egingo diren San Fermin Txiki jaietarako egitaraua.  Horrez gain, bihar zein etzi egingo dituzten herri afari zein herri bazkarirako txartelak salgai jarri dituztela jakinarazi dute. Herri afariako  txartelak 8euro balio du, eta Kamio, Mimos, Izadi eta Laket tabernetan eskuragarri izango dira. Herri bazkarirako txartelak, aldiz, 14 euro balio dute helduen kasuan, eta 6 euro haurren txartelak, eta  Kamio, Mimos eta Armonian bertan eros daitezke. Hauxe egitaraua: Hilak 23, ostirala: 20:00: Txupinazoa Gure Zumardian, Bujandaren eskutik. Ondoren Pasai Txaranga kalez kale ariko da, 22:00ak bitartean. 22:00: Gaztetxeak antolatuta herri afaria Axular plazan. Ondoren gazteen barrilada Pasai Txarangak lagunduta. Hilak 24, larunbata: 11:00: Armonia elkarteak antolatuta, haur jolasak Blas de Lezo kalean, elkartearen aurrean. Ondoren, toki berean, herri bazkaria heldu eta haurrentzako. Bazkariaren ondoren, mus txapelketa. 13:00: Dultzaineroaz lagunduta erraldoi eta buruhandiak. 16:30: Txabolsotokoen eskutik Haur Jolasak Gure Zumardian. Ondoren, Iñigo Perurenarekin berbena 22:00ak arte. 20:00: Gaztetxetik abiatuta batukada-poteoa. 23:30: Karaokea Gaztetxean.

admin

San Pedro Txikiak, ostiralean hasi eta igandera bitartean

San Pedro Txikiak antolatu ditu Jai Batzordeak astebururako. Herritarren partaidetzarekin hiru egunetako jai egitaraua atondu dute San Pedron. Honatx iragarri dituztenak: Etzi, ostirala: 17:30: Haurrentzako merienda Portuko Etxeetan. 18:30: Erraldoiak eta buruhandiak. 20:00: Txupinazoa plazan. 21:30: Bertso afaria Antxetan. 00:00: DJ Jabi Elustondo plazan. Etzidamu, larunbata: 10:30: Marmitako txapelketa frontoian. 12:00: Pala goma partida pilotalekuan. Piña Kurdin Belokiren kontra. 12:30: Orhiren Igoera. 14:00: Marmitako bazkaria frontoian. 16:00: Mus txapelketa frontoian. 16:30: Haur jolasak Salbion. 18:30: Erraldoiak eta buruhandiak. 19:30: Bote txapelketa, elkartetxean. Finala. 21:00: Herri afaria, bakoitzak etxetik ekarritako janariarekin. 23:00: Los Soraluseños mariatxiak Begi Haundin. Igandea: 11:45: Bandera bedeinkapena. 12:00: haur jolasak frontoian. 13:30: Patata tortila txapelketa kaian. Ondoren sardina eta piper jatea.

admin

Turismoak hobera egin du udan Hondarribian

Ostalariak eta turismo sektoreko langileak pozik azaldu dira uda bukaerako datuekin. Krisi ekonomikoak eragindako bisitari kopuruaren beherakada atzean utzi, eta aurten turismo sektoreak hobekuntza nabarmena jasan du Hondarribian. Aitor Kerejetak, Hond...

admin

Udal Txistulari Taldeak Cereteko Festa del Joglarren hartuko du parte

Udal txistulari taldeak Festa del Joglarren hartuko du parte Cereten

admin

Mikel Aranak krisiaren gaineko hitzaldia emango du bihar

Ezker Batuko koordinatzaile Mikel Aranak hitzaldia emango du bihar Xenpelar Etxean. “Ante la crisis, una respuesta desde la izquierda” (Krisiaren aurrean, ezkerreko erantzuna) hitzaldian, bizi dugun krisiaren ondorioez mintzatuko da Arana e...

admin

Hator, hator Kantatzera ekimena prestatzen hasi dira

Hator, hator Kantatzera ekimenaren aurtengo ekitaldia hasi dira prestatzen. Abenduaren 24an, Gabon bezperan, egingo dute. Euskal Herria plazatik irtengo dira 12:00etan, Gurutze Santuaren plazara 12:30ean iristeko. Udalaren webgunean, Musika Eskolaren a...

admin

Amaiurrek auto karabana egingo du gaur arratsaldean, botoa eskatzeko

Gaur gauerdian bukatuko da hauteskunde kanpaina, baina lehenago Amaiurren aldeko botoa emateko ekimena egingo dute Lezon. Horrela, auto karabana egingo dute herriko kaleetatik zehar. Ibaiondo parean jarri dute zita, arratsaldeko zazpietan.

admin

Erretiratu elkarteen irteera Platako Farolara

Erretiratuen elkarteek irteera antolatu dute Uliako Platako Farolara. Irteera horrek zailtasun maila ertaina duela eta, erretiratuei makila eramateko aholkatu diete. Txangoa goiz osokoa izango da, antolatutako guztiak bezala, eta bihar egingo dute. Irt...

admin

Areto futbolean gaur eta bihar jokatuko dute

Lehen Mailako Oiartzunek Concepto Createch taldearen kontra jokatuko du bihar, 16:00etan, Eibarko Ipurua kiroldegian. Bigarren Mailako Power Rangersek Hirukide Eskolapioak Plomix izango du aurrean gaur, 21:00etan, Tolosako eskolapioetan. Hirugarren Mai...

admin

Sutea izan da Antxoko etxe batean eta hainbat bizilagunek etxea utzi behar izan dute

Eskalantegi kaleko 52. zenbakiko seigarren pisuan piztu zen sua atzo arratsaldean, 19:45ak inguruan. Egurrezko egitura du etxeak eta sugarren bosgarren pisura ere iritsi ziren, baita teilatura ere. Suhiltzaileek sutea ondoko etxera zabaldu ez zedin ber...

admin

Pasaitarren arteko derbia, bihar

Biek etxean, eta aurrez aurre. Trintxerpe eta Pasaia nor baino nor ariko dira bihar Don Boscon, 16:30etik aurrea. Antxotarrak dabiltza indartsuen ligan, baina derbyaren berezitasunek, puntuen aldea ezerezean utz dezakete. Ziurra, harmailetako giroa.

admin

Bidasoa Bizirik-ek 80 orduko telemarketin ikastaroa egingo du

Bidasoa Bizirik-ek 80 orduko telemarketin ikastaroa antolatuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sarbideak programaren laguntzaz. Lanbiden izena emanda duten langabeei zuzenduta dago. Helburua administrazio profileko pertsonen kualifikazioa hobetzea da, ...

admin

Jostailurik egokiena aukeratzeko egitasmoa jarri du martxan udalak

Jostailuen erakusketa egitasmoa antolatu du Euskara Zerbitzuak

admin
Gehiago