Peña, Izagirre eta Zorzano omenduko ditu gaur musika bandak

Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandak gaur egingo du Santa Zezilia Eguneko kontzertua. Fatimako parrokian egingo dute kontzertua, 20:00etatik aurrera, eta azken urteetan bezala,  musika bandarekin batera ariko da Andra Mari Abesbatza. Kontzertua...

Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandak gaur egingo du Santa Zezilia Eguneko kontzertua. Fatimako parrokian egingo dute kontzertua, 20:00etatik aurrera, eta azken urteetan bezala,  musika bandarekin batera ariko da Andra Mari Abesbatza. Kontzertua baliatuko du musika bandak bertako kide diren eta bandan 25 urte bete dituzten Jose Antonio Peña, Ibon Izagirre eta Carlos Zorzano musikariak omentzeko.

Kontzerturako, besteak beste, Oskar Estebanek egindako Benito Lertxundiren Oi baldorba kantaren moldaketa prestatu dute Andra Marik eta musika bandak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.