Albisteak

1611n lau sorginei egindako epaiketa gogoratuko dute

Oroitzapen baten berri eman nahi dute Hondarribian: 1611n lau sorginei egindako epaiketa. 400 urte betetzen dira eta XII. mendeko giroa berreskuratuko dute bi egunez. Publiko guztiak parte hartzeko helburuarekin, hitzaldia, antzerkia eta tailerrak anto...

admin

Bordari eta Satarka literatur lehiaketen XXVIII. edizioa

Euskara zerbitzuak, idazle berriak sortu nahian, XXVIII. Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa antolatu du. Ezaguna den bezala, lehiaketak bi sari ditu; Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Biotan parte hartzeko baldintza berdinak bete behar...

admin

Jon Zabaletak gidatuko du manga eta ilustrazio ikastaroa

Udalak antolatzen duen manga eta ilustrazio ikastaroa, Jon Zabaletak gidatuko du. Izen handiko ilustratzailea da Zabaleta. 100dik gora liburu ilustratu ditu eta baita komikiak, disko azalak, eta umore grafikoa argitaratu ere. 9 eta 15 urte bitartekoent...

admin

Trintxerpe Don Boscon eta Pasaia Azkoitian

Hondarribiaren kontra du partida bihar Trintxerpek, 16:30ean, Don Boscon. Pasaiak berriz, etxetik kanpo jokatzen du bihar,  Azkoitian, 16:30ean. Anaitasuna indartsu ari da eta Pasaiak gogor lehiatu beharko du lidergoari eusteko.  

admin

1958 urtean jaiotakoek bazkaria egingo dute urriaren 29an

1958 urtean jaiotako herritarrek bazkaria egingo dute. Urtero bezala urriaren azken larunbatean izango da,aurten beraz, 29an egingo dute. Bazkaria Oiartzungo Lintzirin jatetxean egingo dute eta parte hartu nahi dutenek 50 euro sartu beharko dituzte Eus...

admin

Kako Aranbururi harrera beroa

Juanjo Kako Aranburuk Munduko Tiro Olinpikoko Txapelketa irabazi zuen hilaren 13an Belgraden, skeet kategorian. Txapelaz gain, munduko errekorra egin zuen, eta 2012ko Olinpiar Jokoetarako txartelarekin itzuli zen etxera. Herenegun omenaldia egin zioten udaletxean, eta jende ugari bildu zen: zinegotziak, Espainiako Tiro Olinpikoko Federazioko ordezkariak, San Martzial tiro eremuko arduradunak eta kideak… baita lagunak eta senitartekoak ere

admin

OAAMk presoak etxeratzeko bandera jartzeko deia egin du

Oarsoaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) balkoietan, lantegietan, elkartean edo beste zenbait tokitan euskal presoen eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzen duten banderak jartzeko deialdia egin du. OAAMtik gogorarazi dute egun 700 euskal pres...

admin

Espainiako Auzitegi Nazionalak Iñaki Gracia aske uzteko erabakia berretsi du

Santiago Pedraz epaileak Iñaki Gracia aske uztea erabaki ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki hori berretsi du. Pasa den maiatzean Jose Antonio Ortega Lararen bahiketa luzatzea leporatuta atxilotu zuten; ekainean, berriz, Pedrazek aske uzte...

admin

Gizon bat atxilotu dute emakume bat erasotu duelakoan

Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan emakume bat erasotu duelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizaldean izan da ustez erasoa, eta sexu erasoak egiten eta lapurtzen saiatu da. Herrizaingo Sailaren arabera, al...

admin

Bost pilota partida ikusteko aukera, etzi

Etzi 19:15etik aurrera bost partida ikusteko aukera izango da Madalensoron. Kadete 2. Mailakoa, bat: Oiarpe-Zestoa. Kadete Lehen Mailakoak, bi: Oiarpe 2-Aurrera Saiaz eta Oiarpe 1-Azkoitia. Azken bi partidak Senior Mailako partidak izango dira. Senior ...

admin

Indarkeria matxistaren kontrako ekintzetan parte hartzera deitu du udalak

Genero indarkeriaren kontrako erakunde adierazpena aho batez onartu zuen Udalbatzak herenegun Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da bihar, eta, horren harira, herenegun, erakunde adierazpena onartu zuen udalbatzarrak, aho batez. Erakunde adierazpenak bederatzi puntu ditu guztira, eta indarkeria arbuiatzeaz gain, udalak haren kontra «etenik gabe borrokatzen» jarraitzeko konpromisoa bere gain hartzen duela dio. Gaiaren gaineko irakurketa zabala egin ondoren, udalak, adierazpenaren bidez, atxikimendua agertu die bihar han eta hemen indarkeria matxistaren kontra egingo diren ekimenei, eta bide batez, herritarrak horietan parte hartzera deitu deitu. Premiazko deialdia Premiazko ezohiko deialdi baten bidez egin zen herenegungo udalbatzarra, Donibanen, eta mahai gainean premiazko bi gai jarri zituzten eztabaidarako; aurretik aipatutako erakunde adierazpena batetik, eta gerora eztabaidatu zutena, herriko hainbat gune biziberritzeko udala eta aldundiaren arteko hitzarmenari dagokiona. Hitzarmen horretan, mendi magalak egonkortzeko partida bat jasota dago, eta egonkortze lanak bukatuta, dirua soberan geratu da. Zehazki 200.600 euroko soberakina geratu da. Soberakin hori udalaren Zerbitzuetako departamentu berria Donibanen egokitzeko lanetara bideratu ahal izateko, udalbatzarraren baimena behar zuen alkateak, eta diru hori urtea bukatu aurretik inbertitu behar denez, premiazkoa zen bozketa. Azkenik, eta PSE-EEren kexa artean izanda ere, udalbatzarrak argi berdea eman zion hitzarmenaren barruko aldaketari, eta horrek dakarren aurrekontu aldaketari. Gobernu Taldearen proposamenak aldeko 11 [...]

admin

Behar Bidasoa taldeko boluntarioen lana ezagutzeko solasaldia

Kolonbian eta Ekuadorren Behar Bidasoa GKEren lankide boluntario bezala ibilitako bost irundarrek euren eskarmentua azalduko dute bihar, ostiralean, Oiasso Museoan antolatutako solasaldian. Arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta denentzako irekia izango...

admin

Gurutze Gorriak arropak jasoko ditu behar dutenen artean banatzeko

Irungo Gurutze Gorriak arropa bilketa egongo du etzi goizean, larunbatean, Zabaltza plazan. Jasotako arropa hiriko behartsuen artean banatuko dute.

admin

Brinkolatik Zumarragara irteera, Portukoekin

Portu Agintaritzako Mendi Taldeak irteera antolatu du iganderako. Oraingoan Brinkolatik Zumarragara arteko bidea egingo dute. Interesatuek 943 35 18 44 telefono zenbakira deitu behar dute.

admin

40 adindu eta ezindu, Etxean ondo egitasmoan

Etxean ondo egitasmoan 40 adindu eta ezindu oiartzuarrek parte hartuko dute. Euren senideei egitasmoaren aurkezpena egin zieten pasa den astean Udaleko Gizarte zerbitzuetako arduradunek eta Matia Fundazioako kideek.

admin

Futbolin Txapelketa antolatu dute gaztetxean

Gazte Asanbladak futbolin txapelketa antolatu du etzirako, 19:00etatik aurrera. Bikote bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan. Aurrerantzean ostiralero eta larunbatero 18:00etatik 23:00etara gaztetxea zabalik izango da

admin

Kampsa gune okupatuaren XX. urteurrena

Bideoa lantzen ari dira. Hona trailerra:

admin

Irundar baten bideoak Bahcotheoriginal saria irabaz dezake

Maria Rubio irundarrak grabatutako Run the world, fix the world  (Korri egin mundua, konpondu mundua) izenburuko bideoak aukera asko ditu Bahco lanabes enpresak antolatutako Bahcotheoriginal nazioarteko lehiaketa irabazteko. Internet bidezko lehiaket...

admin

Hamaika elkarte, hamaika ekintza eta ahots bat genero indarkeriaren aurka

Gero eta gehiago, genero indarkeriaren aurka. Gero eta elkarte gehiago, ekintza gehiago, parte hartzaile gehiago. Bihar Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta gero eta gehiago dira egun horrekin bat egin eta emakumeen aurkako biolentziarik gabeko gizarte baten alde egiten dutenak. Urtero bezala, Irunen hamaika ekimen antolatu dituzte Azaroaren 25aren harira; aurten, iaz baino gehiago. Asteartean aurkeztu zituzten ekitaldi gehienak, udaletxeko bilkura aretoan. Bertan izan ziren Maite Cruzado Gizarte Ongizate Saileko ordezkaria, Alicia Mitxelena teknikaria, eta Gaurko Andreak, Argoiak, Uxoa, I-Romi eta On:Giz berdintasunaren aldeko eta emakume elkarteetako ordezkariak. Pausoka dantza estudioko kideak ere izan ziren bertan. Bilgune Feministak atzo eman zuen antolatutako ekintzen berri. Eguneroko lana da Gizarte Ongizate Saileko zinegotziak gogoratu zuen 1981. urtetik biharko eguna emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela. “Ordutik, data horretan, emakumeek jasaten dituzten indarkeria mota guztiak salatzeko eta arazo horri buruzko sentsibilizazio jarduerak” egiteko eguna dela nabarmendu zuen. Cruzadok, gainera, hiritarrei dei egin zien bihar arratsaldeko zazpietan Zabaltza plazan egingo den elkarretaratzera hurbiltzeko. Gizarte Ongizate Saileko ordezkariarentzat, “ezinbestekoa da urteko 365 egunetan genero indarkeriaren aurkako aktibistak izatea”, eta gazteek arreta berezia merezi dutela gaineratu zuen: “Biktima gehienak 25 eta 40 urte arteko emakumeak dira, eta erasotzaileen %30, 30 urtetik beherako mutilak dira”. Alicia Mitxelena [...]

admin
Gehiago