Gizon bat atxilotu dute emakume bat erasotu duelakoan

Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan emakume bat erasotu duelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizaldean izan da ustez erasoa, eta sexu erasoak egiten eta lapurtzen saiatu da. Herrizaingo Sailaren arabera, al...

Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan emakume bat erasotu duelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizaldean izan da ustez erasoa, eta sexu erasoak egiten eta lapurtzen saiatu da.

Herrizaingo Sailaren arabera, alde zaharrean atzeman dute gizona goizeko ordubiak aldera. Emakumea etxera zihoala bi gizonek erasotu dute, eta toki banandu batera eraman dute arrastaka. Bitartean, irainak eta mehatxuak egin dizkiote, bortxatuko zutela esanez.

Ertzainek atzeman ostean, bietako bat atxilotu egin dute, eta besteak ihes egin du. Bigarren gizona identifikatzeko ikerketa jarri du martxan Ertzaintzak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.