Hamaika elkarte, hamaika ekintza eta ahots bat genero indarkeriaren aurka

Gero eta gehiago, genero indarkeriaren aurka. Gero eta elkarte gehiago, ekintza gehiago, parte hartzaile gehiago. Bihar Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta gero eta gehiago dira egun horrekin bat egin eta emakumeen aurkako biolentziarik gabeko gizarte baten alde egiten dutenak. Urtero bezala, Irunen hamaika ekimen antolatu dituzte Azaroaren 25aren harira; aurten, iaz baino gehiago. Asteartean aurkeztu zituzten ekitaldi gehienak, udaletxeko bilkura aretoan. Bertan izan ziren Maite Cruzado Gizarte Ongizate Saileko ordezkaria, Alicia Mitxelena teknikaria, eta Gaurko Andreak, Argoiak, Uxoa, I-Romi eta On:Giz berdintasunaren aldeko eta emakume elkarteetako ordezkariak. Pausoka dantza estudioko kideak ere izan ziren bertan. Bilgune Feministak atzo eman zuen antolatutako ekintzen berri. Eguneroko lana da Gizarte Ongizate Saileko zinegotziak gogoratu zuen 1981. urtetik biharko eguna emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela. “Ordutik, data horretan, emakumeek jasaten dituzten indarkeria mota guztiak salatzeko eta arazo horri buruzko sentsibilizazio jarduerak” egiteko eguna dela nabarmendu zuen. Cruzadok, gainera, hiritarrei dei egin zien bihar arratsaldeko zazpietan Zabaltza plazan egingo den elkarretaratzera hurbiltzeko. Gizarte Ongizate Saileko ordezkariarentzat, “ezinbestekoa da urteko 365 egunetan genero indarkeriaren aurkako aktibistak izatea”, eta gazteek arreta berezia merezi dutela gaineratu zuen: “Biktima gehienak 25 eta 40 urte arteko emakumeak dira, eta erasotzaileen %30, 30 urtetik beherako mutilak dira”. Alicia Mitxelena [...]

Gero eta gehiago, genero indarkeriaren aurka. Gero eta elkarte gehiago, ekintza gehiago, parte hartzaile gehiago. Bihar Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta gero eta gehiago dira egun horrekin bat egin eta emakumeen aurkako biolentziarik gabeko gizarte baten alde egiten dutenak. Urtero bezala, Irunen hamaika ekimen antolatu dituzte Azaroaren 25aren harira; aurten, iaz baino gehiago.

Asteartean aurkeztu zituzten ekitaldi gehienak, udaletxeko bilkura aretoan. Bertan izan ziren Maite Cruzado Gizarte Ongizate Saileko ordezkaria, Alicia Mitxelena teknikaria, eta Gaurko Andreak, Argoiak, Uxoa, I-Romi eta On:Giz berdintasunaren aldeko eta emakume elkarteetako ordezkariak. Pausoka dantza estudioko kideak ere izan ziren bertan. Bilgune Feministak atzo eman zuen antolatutako ekintzen berri.

Eguneroko lana da
Gizarte Ongizate Saileko zinegotziak gogoratu zuen 1981. urtetik biharko eguna emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela. “Ordutik, data horretan, emakumeek jasaten dituzten indarkeria mota guztiak salatzeko eta arazo horri buruzko sentsibilizazio jarduerak” egiteko eguna dela nabarmendu zuen.

Cruzadok, gainera, hiritarrei dei egin zien bihar arratsaldeko zazpietan Zabaltza plazan egingo den elkarretaratzera hurbiltzeko. Gizarte Ongizate Saileko ordezkariarentzat, “ezinbestekoa da urteko 365 egunetan genero indarkeriaren aurkako aktibistak izatea”, eta gazteek arreta berezia merezi dutela gaineratu zuen: “Biktima gehienak 25 eta 40 urte arteko emakumeak dira, eta erasotzaileen %30, 30 urtetik beherako mutilak dira”.

Alicia Mitxelena teknikariak etzi Oiasso Museoan egingo den aurkezpenaren berri eman zuen. Berdintasun zerbitzuak, Bilgune Feministaren laguntzarekin, emakumeentzako seguruak ez diren guneak zehazteko tailerrak antolatu zituen urrian, eta larunbatean aurkeztuko dute Murgibe aholkularitza enpresak prestatutako txostena.

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Elkarteak eta ekintzak

  • Gaurko Andreak. Gaur, 19:30an, Genero indarkeriaren biktimentzako arreta protokoloak tailerra Nabartenean (Kale Nagusia, 11, 2. solairua). Abenduaren 1ean, Nire begiak ematen dizkizut bideo-foruma.
  • Gizarte Ongizate Saila. Gaur, 19:00etan, Comprimidos antzerki-foruma, Ospitale Zaharrean. Etzi, 11:00etan, puntu ilunen tailerretako topaketa, Oiasso museoan. Abenduaren 1ean, 19:00etan, Estu-pilulak antzerki-foruma, Ospitale Zaharrean.
  • Uxoa. Bihar, 11:00etatik 14:00etara, genero indarkeriaren kontrako xingola zurien banaketa, erdialdean.
  • Bilgune Feminista. Bihar, 17:00etatik 19:30era, indarkeria matxistaren kontrako ahots zaparrada, Zabaltza plazan. Murala margotuko dute haurrek, eta indarkeriaren aurkako mezuekin grabazioa egingo dute. 19:15ean argazki masiboa aterako dute.
  • Kabigorri. Bihar, 19:00etan, La Coleta antzezlana.
  • Lakaxita gaztetxea. Bihar, 21:00etan, Eta Karmele? antzezlana.
  • Pausoka. Bihar, 20:00etan, Hau ni naiz dantza ikuskizuna, Amaia KZko auditorioan.
  • I-Romi. Abenduaren 2an, 09:30ean, jabekuntza eskolaren bigarren saioa, Caritasen egoitzan (Jose Egino, 8-10).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.