2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Krisiaren ondorioen aurka eta enpleguaren alde Martxan jarri goiburuko kanpaina abiatu zuen Euskadiko CCOO sindikatuak irailean. Dagoeneko Araban eta Bizkaian hasi dira martxak egiten, eta bihar egingo dute Gipuzkoako lehenengoa, Irunen. Unai Sordo CCOOeko Euskadiko idazkari nagusia Irunen egon zen atzo, kanpainaren berri emateko. Martxan jarri kanpainarekin langileei krisiaren aurkako proposamenak helarazi nahi dietela adierazi zuen Sordok. CCOOeko arduradunaren esanetan «datozen hilabeteetan egoera izugarri konplexua biziko dugu», eta egoerari ematen ari zaion «erantzuna nahikoa ez delako» kexu agertu zen. Langabezia tasa haziko dela iragarri du Sordok, eta dei egin die politikoei, enpresariei eta sindikatuei irtenbideak elkarrekin zehazteko. «Bilatu ditzagun elkarrizketarako guneak, bakoitzak dituen proposamenak komunean jartzeko», esan zuen Enpleguaren Akordioa Irun aukeratu du Gipuzkoako CCOO sindikatuak «martxan jartzeko». Patxi Cornejo CCOOek Bidasoaldean duen ordezkariak azaldu duenez hiriko langabezi tasa dela-eta erabaki dute herrialdeko lehen martxa Irunen egitea. Cornejok Enpleguaren aldeko Akordioa berreskuratzeko eskatu zien eskualdeko erakundeei, «kalitatezko enpleguaren alde lan egin ahal izateko». Biharko martxa Porcelanaseko biribilgunetik abiatuko da, 09:30ean, eta Arretxekoaz gain, hiriko beste industriagune batzuk zeharkatuko ditu. Udaletxean bukatuko da, eguerdi aldera.

Munibek ezin izan zuen ezer egin larunbateko Beti Ona indartsuaren kontra: 4-0 nagusitu zen Errenteria-Oreretako taldea. Hiru puntu horiei esker, sailkapen nagusiko hirugarren postuan mantentzen da, eta guztira, hamar puntu batu ditu. Touringek ere pun...

Bidasoa Bizirikek prestakuntzako eta enplegua bilatzeko sei tailer antolatu ditu aste honetarako, gaurtik bertatik hasita. Etorkizuna duten lanbideei buruzko El Espazio bulegoan egingo dira. Hauek dira ikastaroak: Enplegua aktiboki bilatzeko tresnak. ...

Gipuzkoako Txapelketan, Batzokiko lehen mailako taldeak aurrera egin du. Jose Sarasti eta Felix Santamariak osatutako bikoteak 25-8 irabazi dio Usurbili. Bigarren mailako taldea, berriz, ez da fin ibili, eta Agosti Elizazu eta Ignacio Martinezek 13-25 ...

Gaur goizean eratu dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko zuzendaritza batzorde berria, eta Miren Irigoien Oiartzungo Bilduko zinegotzia izango da zuzendaritza berriko kideetako bat. UEMAko presidentea, berriz, Maren Belastegi (Bergara, Bildu) ...

Atzo arratsaldean OAAMeko kideek agerraldia egin zuten euskal presoak etxeratzea aldarrikatzen duen banderatxoa jartzeko deialdia eginez. OAAMtik gogorarazi dute egun 700 euskal preso daudela Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta: “Mende...

Bihar Itsas Etxeko auditorio berrian ate irekien jardunaldia ospatuko dute eta eraikin berria estreinatzeko astelehenetik asteazkenera Euskal Herriko Pintxo Txapelketa ospatuko dute, eta ostegunean, Bolibiako San Ignacio de Moxos orkestraren emanaldia izango da. Horrela bihar, auditorioa goizeko 10:00etatik 14:00etara irekiko dute eta Eskifaiak, Metal Bostekoak, Txistu Eskolak, Musika Eskolak eta Abiyuan Txarangak parte hartuko dute besteak beste. “Obrak 2010ean hasi ziren eta Miguel Imaz S.L enpresa eraikitzaile donostiarrak egin ditu; lehiaketara 22 enpresa aurkeztu zirelarik. Proiektuaren kostua, 4,2 milioi euro eta proiektu orokorra da, bi alderdi dituelarik: 408 lagunentzako edukiera duen 1.200m2ko auditorio bat, eta 494 m2ko anbulatorio bat, beste 834 m2tan hedatuko dena. Ondorioz, 2.500 m2ko gune bat izango da, eta Hondarribian erdian bertan izango da. Itsas Etxeko auditorio berria herrian oso beharrezkoa zen ekipamendua da; oinarrizko azpiegitura izanik, herria berpiztuko du, batez ere hain berezia den Portu auzoa” esan du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Udalaren helburua Itsas Etxeko Auditorioa Hondarribiko Kulturaren erreferente izatea da. Auditoriuma hondarribiarren arte sorkuntza eta adierazpidea bultzatzeko eta gauzatzeko areto/gune balioaniztuna da. Ikuskizun eszeniko eta musikalak eskaintzeko aretoa ere bada. Eta, era berean, herriko hainbat ekimen kolektibo gauzatzeko gune malgua izango da. Herritarren kultur sorkuntza, adierazpidea eta kontsumoa areagotzea nahiko genuke. Une hauetan Kultura [...]

KZguneak teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak emango ditu, eta urriko eskaintzaren berri eman du. Zazpi ikastaro izango dira, ia denak euskaraz: Internet eta E-administrazio KZgunea ikastaroa: hilaren 3tik 14ra, astelehenetik ostir...

Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak bertako taldetan parte hartzeko aukera ireki du. Taldeak harrera programa bat dira beste pertsonekin harremanetan jarri eta norberaren esperientziak trukatzeko. Bi talde jarriko dituzte martxan: batetik nerabe taldea...

Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Alkarkidek antolatuta, gaur arratsaldean XXXI. Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa eta V. Doinu Zahar Txapelketa egingo dituzte Donibaneko kiroldegian. 19:00etan hasiko dira lehiak. Aurresku lehian sei mutilek parte har...

Gipuzkoako Ohorezko Erregional Mailako Oiartzungo mutilek bihar jokatuko dute asteburu honetako jardunaldia, 15:30ean, Karla Lekuona zelaian. Behobia taldea izango dute aurrean. Oiartzuarrak sailkapeneko bosgarrenak dira, liderretik bost puntura.

Etzi, Irun Hiria Musika Bandak kontzertua emango du Amaia Kultur Zentroan, 12:00etatik aurrera. Sarrera doan da.

Pasa den asteburuko atsedenaldiaren ondoren, neskek etzi dute asteburu honi dagokion partida. San Juan taldearen kontra jokatuko dute, 12:00etan, Iruñeako San Juan zelaian. Liderrak dira oiartzuarrak, bigarrenetik bi puntura, eta postu horri eusten ah...

Bihar Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa jokatuko da Irunen, OLA Sagardotegian, LUMA aldizkariak antolatuta eta Irungo Udalaren babesarekin. Lehiakideek lau taula bete beharko dituzte, lehenengo hirurak egiteko 45 minutu izango dituzte eta finalekoa betetzeko ordubete: 10 x 10 laukiko taula kanporaketako I. saioan, 11 x 11 laukiko taula kanporaketako II. saioan, 12 x 12 laukiko taula finalaurrekoan, eta 15 x 15 laukiko taula finalean. Kanporaketako bigarren saioaren ondoan egingo da aurreneko bereizkuntza, hamasei lehiakide igaroko baitira finalaurreko saiora. Azkenik, lau lagunek hartuko du parte finalean. Lehiaketa amaituta, bazkaria izango da nahi duten guztientzat, gainera, animazioa ez da faltako: bertsolariak, trikitilariak, txaranga… 16:00ak aldera izango da sari-banaketa eta honekin bukatuko da txapelketa. Irabazleak txapela eta 350 euro jasoko ditu, bigarrenak 225 euro, hirugarrenak 120, eta laugarrenak 60. Bosgarrenetik hamaseigarrena arte geratzen direnentzat 20na euroko diru saria dago.

Antxotarrok Historia Mintegiak Pasai Antxoko musikariei keinua egin die gaur zabalduko duten erakusketan. Barrutiaren historiarekin estu lotuta dago musika Azaroak eta Antxotarrok Historia Mintegiak harreman zuzena dute. Pasaiako barrutiko eragileak zazpigarren erakusketa jarriko du abian gaur arratsean. Sanferminen inguruan eta negua sartzen denean antolatzen dituzte erakusketak mintegiko kideek, eta nola ez, aurten ere ez dute hutsik egin. Antxoko Musikariak izenburua jarri diote mostra berriari, gaur zabalduko dute, eta abenduaren 4ra arte ikus daiteke Kultur Etxeko areto nagusian. Antxoko musikaren historia bilduko du erakusketak. Horretarako, ehun argazki baino gehiago prestatu dituzte Antxotarrok Historia Mintegiko kideek. Argazkiak herritarrek utzitakoak dira, aurreko sei erakusketetakoak bezala: «Antxoko herritarrek eskuzabaltasun handia erakutsi dute Pasaiako fototeka handia osatzeko. Horretarako dei berezirik egin behar izan gabe, 112 antxotarrek utzi dizkigute argazkiak. Horiek denak omentzeko ere bada erakusketa hau, eta eredu horri esker, lagatzaile berriak irabazteko». Gelasio Aranbururen Scola Cantorum, Coral Pasaitarra, barrutiko txaranga eta fanfareak, sanferminetako peñak, Oskarbi… Partitura artean bizi izan diren antxotarren kronika da Kultur Etxean gaur zabalduko dutena. Antxoko plano zaharra Erakusketan, ordea, ez zaio bakarrik musikari keinua egingo. Izan ere, XX. mendearen hasierako Antxoko planoa ikusteko aukera izango dute ekimenarekin bat egingo dutenek. Historia Mintegiko kideen arabera, 1911. urte ingurukoa da plano hori [...]

Oiarpeko pilotariek lau partida jokatuko dituzte gaur, 19:15etik aurrera, Madalensoro pilotalekuan. Oiarpeko partiden ondoren, palaren txanda izango da. Txosteko pilotariak larruzko paletarekin jokatuko dute Lehen Mailako partida bat: Txost-Real Socied...

Mendi Zolan kulturguneak eta Art and Project sortzaile gazteen Ipar Euskal Herriko plataformak Francisco Dussourd artistaren erakusketa antolatu dute aste honetarako, Zokoburuko aretoan. Portzelanazko lanak bildu ditu Dussourdek Primor eta En casa come...