KZgunean ikastaro berriak urrian

KZguneak teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak emango ditu, eta urriko eskaintzaren berri eman du. Zazpi ikastaro izango dira, ia denak euskaraz: Internet eta E-administrazio KZgunea ikastaroa: hilaren 3tik 14ra, astelehenetik ostir...

KZguneak teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak emango ditu, eta urriko eskaintzaren berri eman du. Zazpi ikastaro izango dira, ia denak euskaraz:

  • Internet eta E-administrazio KZgunea ikastaroa: hilaren 3tik 14ra, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 11:00etara.
  • E-administrazio KZgunea ikastaroa (euskaraz): hilaren 17tik 28ra, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara.
  • Mugitu Gipuzkoa (euskaraz): hilaren 3an (astelehena) 11:00etatik 13:00etara.
  • Writter eta writter aurreratua (euskaraz): hilaren 13an eta 14ean (osteguna eta ostirala), 11:00etatik 13:00etara.
  • Metaposta I eta II (euskaraz): hilaren 17an eta 18an (astelehena eta asteartea), 09:00etatik 11:00etara.
  • Doodle (euskaraz): hilaren 21ean (ostirala), 09:00etatik 11:00etara.
  • QR kodeak (euskaraz): hilaren 26an (asteazkena), 09:00etatik 11:00etara.

KZgunetik jakinarazi dutenez, Internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazioez hornituta dago. KZgunearen egoitza, Madalensoro plazan dago. Eurekin harremanetan jartzeko handik pasatu daiteke (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara), 943 49 08 75 telefono zenbakira deitu edo tutor.oiartzun@kzgunea.net helbidera idatzi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.