'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


1936ko irailaren 4an Irun erre zutela eta hurrengo hilabetean II. Errepublikaren aurkako matxinoak hirian sartu zirela 75 urte bete direnean, Jose Maria Castillok Irun 1936ko udazkena goiburuko erakusketa ireki du Kabigorri Ateneoan, gertakari haiek jasotzen dituzten irudiekin. Castillok Bidasoaldeko argazki bildumarik handienetakoa du, eta gai historikoak eta herrikoiak lantzen dituzten hainbat liburu argitaratu ditu. Erakusketa hilabete osoan bisitatu daiteke, ohiko ordutegian. Kabigorrin erakusteko aukeratu dituen argazkietan 1936ko iraileko sutearen ondorioak agertzen dira, eta urriko irudiak ere badaude, Francoren tropak Irunen sartu zirenekoak. Familia irundarren herbestea ere jasotzen ditu erakusketak, garai hartako beste irudien artean. Ezagutzeko eta gogoratzeko Erakusketa irundarrei zuzenduta dago, gertueneko hiriko historia ezagutu eta gogoratu dezaten, eta aipatzen diren gertakariak errepikatu ez daitezen. Irun 1936ko udazkena erakusketa urrian bisitatu daiteke, Kabigorri Ateneoko ohiko ordutegian: asteartetik ostegunera 11:00etatik 22:30era, ostiraletan eta larunbatetan 11:00etatik itxi arte, eta igandeetan 18:00etatik 22:00etara.

Javier Jacinto musikagile pasaitarraren Exodus lana estreinatuko dute igandean Madrilen, Musika Garaikidearen Jaialdiaren barruan. Orkestrarako lana da, soka musika tresnentzako sortua. SIC orkestrak interpretatuko du Jacintoren lana, Sebastian Mariner...

Pasaian 30 urtetik gorakoek bi ikastaro dituzte aukeran: batetik arte aplikatuak, eta bestetik marrazkia eta pintura. Arte aplikatuen ikastaroa urriaren 18aan hasi eta ekainaren 19a bitartean izango da, asteartero, 18:00etatik 21:00etara Donibaneko e...

Hil hasiera guztietan bezala, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak deialdia egin du urrian ere odola emateko. Asteartean Reina aretoan elkartuko dira, eta hurrengo egunean, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan 18:30etik 20:30era egingo dituzte odo...

Beraungo Bienvenido elkartekoek bidaia antolatu dute urriaren 24tik 30era. Peñiscola eta Marina D’ Or (Valentzia, Herrialde Katalanak) bisitatuko dituzte. Bidaiak 295 euro balio du pertsonako, eta bisitak prezio horren barruan sartuko dira: Mari...

Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, astelehenetik hasi eta urriaren 10a bitarte hautesle errolda kontsultatzeko aukera izango da udaletxeko erregistroan. Epe horretan, erroldatutako datuak zuzenak ez badira, edo erroldan agertu ezean, boto emaileek er...

Errenteriako Udalak eta herriko zenbait ikastetxek hitzarmena sinatu dute ikasleen artean euskarazko ahozkotasuna lantzeko. Hain zuzen, akordioa Cristobal Gamon, Langaitz Ikastola eta Koldo Mitxelena ikastetxearekin sinatu du udalak. “Ahozkotasun...

Etzi 11:00etan Beheko plazan, erreboteko partida ikusteko aukera izango dute pilotazaleek: Txost-Kapito Harri (Ustaritze, Lapurdi). Harmailetan informazio gunea egongo da. Bertaratzen direnei zuzeneko informazioa eman eta komentarioak egingo dizkiete.

Bidasoa Bizirik-ek Ideiatik Enpresara programa jarriko du berriz ere martxan Autoenpleguaren Zerbitzuaren bitartez. Norberak bere enplegua sustatzeko helburua duen prestakuntza programa da, eta bi zatitan banatuta dago: batetik, negozio ideia berriak detektatzea, eta, bestetik, enpresa berriak sustatzea. Bidasoa Bizirik-en ikastaroak, negozio ideia sortzen den unetik gauzatzen den arte, prozesu guztia aintzat hartzen du, garapen agentziatik esan duten bezala: “Autoenplegua sustatzen du lanean txertatzeko modu bezala, eta horrela negozio-ideia sortzen den unetik hasi eta enpresa sortzen den unerainoko bidea errazten du. Izaera praktikoa duen prestakuntza programa horrek hainbat trebakuntza tresna jartzen ditu etorkizuneko ekintzaileen eskura. Tresna horiek negozio berriak sortzeko eta sustatzeko laguntza eta gidaritza ematen diete ekintzaileei, baita ekintzailetza-balio eta gaitasunak garatzeko ere”. Ikastaroaren lehen zatian ekintzailearen ezaugarri pertsonalak aztertuko dituzte, haren gaitasunak garatzeko. Nolabait esateko, alde teorikoa landuko dute. Bigarren zatia praktikoagoa da eta negozio ideiaren diagnostikorako zein enpresa plana zehazteko tresna izateko balio du. Gainera, proiektu orotan ezagutu eta kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak aztertuko dituzte, hala nola, legeari, ogasunari, kokapenari, salmentari eta finantzazioari dagozkien xehetasunak. Negozio berri bat irekitzeko jakin behar diren guztiak landu nahi dituzte. 80 orduko programa Ideiatik Enpresara egitasmoak 80 ordu iraungo ditu, eta heldu den astelehenean hasi, urriaren 1ean, eta azaroaren 4an bukatuko [...]

Zaharren Eguna ospatuko dute bihar Irungo nagusiek eta bitan ospatuko dute; bihar, ateak itxita, eta gaur, ate irekietako jardunaldietan. Hala, gaur, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzuak adinekoekin egiten duen lana erakutsiko du Iraso eta Luis M...

Maria Rubio irundarrak grabatutako Run the world, fix the world (Korri egin mundua, konpondu mundua) izenburuko bideoak aukera asko ditu Bahco lanabes enpresak antolatutako Bahcotheoriginal nazioarteko lehiaketa irabazteko. Bahcotheoriginal Internet bi...

Emakumeenganako Bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna da gaur, eta horren harira, mobilizazioak daude deituta gaurko. Trintxerpen, indarkeriari buruzko hausnarketa egingo da, Emea eta Anitza sailaren film laburrak ikusi ondoren, Trintxerpeko Al...

Udaleko Euskara Sailak antolatuta, Neguko Jardunaldiak aurrera doaz, eta abenduaren 10ean bertso afaria egingo dute Klink elkartean. Bertsozaleek Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdi bertsolarien saioaz gozatzeko aukera izango dute. Bertara joateko sa...

Bihar arratsaldeko seietatik aurrera haurrentzako zinema emanaldia egingo dute Itsas Etxeko auditorioan. Arthur eta munduen gerra filma euskaraz emango dute. Sarrerak bi euroko prezioa du, eta saioa baino ordubete lehenago eros daitezke Itsas Etxean be...

Ligako azken bi garaipenek indarra eman diete Pepelu Mujikaren neskei. Hala ere, aurkari gogorra izango dute bihar eguerdiko hamabietatik aurrera jokatuko duten partidan: Valentziako Ros Casares. Seigarren jardunaldia jokatuta, jaitsiera postuetatik ir...

Bartzelona liderrak bisitatuko du bihar Artaleku, Eskubaloiko Zilarrezko Mailako hamaikagarren jardunaldian. Joan den asteburuan Kordoban Pozoblancoren aurka berdindu eta gero, Bartzelonari gauzak zail jartzen saiatuko dira Bidasoa Irun taldeko jokalar...

Ehunka auzotar elkartu ziren Meson Extremeño tabernaren atarian herenegun, bertako jabe eta auzokidearen heriotza salatzeko, Gurekin Auzo elkarteak deitutako elkarrateratzean. Ehunka herritar elkartu ziren herenegun arratsaldean Gurekin Auzo Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Meson Extremeño tabernaren atarian egin zuten mobilizazioa, bertako jabearen heriotza salatu, haren familiari babesa eskaini, eta auzoan segurtasun neurriak eskatzeko. Izan ere, azken horri, segurtasun ezari, egotzi diote Gurekin Auzo Elkarteko kideek auzoan izan den azken gertakaria: «Angelekin eztabaida izandako gizona oso arriskutsua da, eta harekin eztabaida izan eta gero hil zen gure auzokidea». Auzoko tabernariak bihotzeko arazoak zituela aipatu du Txelis Martinek, Iztieta-Ondartxoko auzo elkarteko presidenteak, «baina gertatutakoa ez da kasualitatea izan, auzoan bizi dugun segurtasun ezaren ondorioa baizik». Bi minutuko isilunea Zendutako auzotarra gogoratzeko bi minutuko isilunearekin hasi zuten elkarretaratzea. Txalo zaparradak hautsi zuen isilunea, eta lore sorta utzi zuten, ondoren, Meson Extremeño tabernaren atarian. Azken gertaeraren ondorioz, emozioak eta haserreak bat egin zuten herenegun bildutako herritarren artean. Martinek hartu zuen hitza auzo elkartearen izenean, eta bizilagunek Iztietan kalera ateratzeko izaten duten beldurrarekin amaitu beharra dagoela nabarmendu zuen: «Ezin dugu jarraitu kalera irteteko beldurrez, auzoa gurea da, eta gure espazioak berreskuratu egin behar ditugu, bizilagunok kalean izaten jarraitu behar dugu». Iztieta pasealekua horren adibideetako bat dela salatu [...]

Gurasoei, irakasleei eta hezitzaileei begira jarri du abian egitasmoa Errenteriako Udalak, lehenengoz Zeri erreparatu behar zaio haurrentzako jostailu bat aukeratzeko garaian? Galdera hori erantzutea da Euskara Zerbitzuak martxan jarri duen Jostailuen Erakusketa egitasmoaren helburua. Lehenengoz antolatu dute, eta herriko euskalgintzako eragileen laguntza izan dute: AEK, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Gamon eta Beraun Berri ikastetxeak, Langaitz ikastola eta Oarso Bidasoko Hitza. Jostailuen Erakusketa egitasmoa hitzaldi batekin eta jostailuen erakusketarekin osatu dute, eta Txatxilipurdik gidatuko ditu, Irune Balentziaga Euskara zinegotziak joan den ostiralean egindako agerraldian jakinarazi zuenez. Jostailuak zeren baitan aukeratu hausnartzeko aukera emango die egitasmoak bertan parte hartuko dutenei. Halaber, Balentziagaren arabera, «baloreak eta hizkuntza oinarri hartuta, jostailurik egokienak aukeratzen lagunduko die guraso, hezitzaile, zein irakasleei». Nola aukeratu jostailu egokia? hitzaldiarekin hasiko da egitasmoa, etzi. Txatxilipurdi elkarteko kide Itziar Ullibarriaranak, jolasek haurraren garapenean duten garrantzia, betetzen duten funtzioa, jostailu egokiak aukeratzeko aholkuak eta publizitatearen gaineko azalpenak emango ditu. Hitzaldia 18:00etan izango da, Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan. Haurrek ere izango dute tartea egitasmoan. Horretarako, jostailuen erakusketa gidatua zabalduko dute Merkatuzarren hilaren 26tik 28ra, 17:00etatik 20:00etara. «Bertan, euskarazko jostailuak erakutsiko dituzte hiru adinetan sailkatuta: bi eta bost urte bitartekoentzat; sei eta zortzi urte bitartekoentzat; eta azkenik, bederatzitik gorakoentzat», zehaztu zuen Balentziagak. Bi begirale [...]

Bihar 00:00etan hasi, eta igandeko 16:00ak arte, Ultimate Breakers festa izango da Pagoan, honako DJekin: Usty, Noda, MikeloopLudo Quaisept eta Wei.

10, 20, 50 eta 100 euroko sariak banatuko ditu Laurak Bat-ek, astelehenean hasi eta abenduaren 24ra bitartean. Pasaiako merkatariek gaur goizean aurkeztu dute udazkeneko kanpaina, prentsaurrekoan. Elkarteko Ramon Ilarregirekin batera, Foto Canoko Ruben Carretero eta Modas Molonako Piedad Blazquez aritu dira kanpainaren nondik norakoak azaltzen. Zehaztu dutenez, 53 dendek parte hartuko dute kanpainan: 24 Trintxerpekoak, 28 Antxokoak eta Donibaneko bat. Elkarteko logoa topatuko dute bezeroek aipatu dendetan, eta horietan Laurak Bat-en txartelarekin ordainduz gero eskura ditzakete sariak.