Albisteak

Jostaldi pilotalekua, goraino beteta

Oso berezia izan zen larunbatean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan egin zuten bertso saioa. Gpuntuko final-laurdenetako bigarren kanporaketa izan zen, eta 600 lagunekin goraino bete zen pilotalekua. Txingudi Bertso Eskolako kideek egindako lanagatik, saioa ederki asko joan zen, eta ikusleek arratsalde ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Ikusleen artean helduak eta gazteak, erdibana, denak bertsolarien lanaren zain. Herriko bertsozaleez gain, Oiartzundik eta Pasaiatik ikusle asko joan ziren Hondarribira, Alaia Martinek eta Haritz Casabalek euren jarraitzaileak eraman zituztelako, fin-fin, Jostaldiraino.

admin

Jose Maria Setienek bakeari buruz hitz egingo du bihar

ETAk ekintza armatuak behin betirako uzteko erabakiaren harira, Jose Maria Setien Donostiako gotzain izandakoak Bakea, bakegintzako bide izeneko hitzaldia emango du bihar, 19:30ean, Madalen Gunean (Madalen kalea, 18). Jasokundeko Andra Mariaren parroki...

admin

Pilotaz hitz egingo dute bihar ‘Kirolez blai!’ saioan, 13:15ean

Asteburuan joko luzearen hiriburu izango da Oiartzun, eguraldiak laguntzen badu. Horregatik, bihar, 13:15ean, Txosteko kideekin hitz egingo du Oiartzun Irratian Joxe Migel Lopez esatariak, Kirolez blai! saioan: Eskarne Irastorza, Txomin Nazabal eta Oin...

admin

Garaipen landua lortu dute Oiartzungo neskek etxean: 2-1

Oiartzungo neskek ederki borrokatutako garaipena lortu zuten asteburuan, etxean, Bilboko Berriotxoa taldearen kontra: 2-1. Lehen zatian ez zuten ia gola sartzeko aukerarik izan etxekoek, eta bisitariek defentsan oinarritu zuten euren jarduna. Bigarren ...

admin

Garaipena Touringentzat, porrota Beti Onarentzat

Albiste onak eta txarrak ekarri dituzte Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Albiste onak Touringek ekarri ditu, Dunboa Eguzkiren kontra 2-3 irabazita. Txarrak, berriz, Beti Onak: 0-2 galdu zuen Usurbilen kontra etxean. Horrenbestez, Touringek h...

admin

Beste garaipen bat eskuratu du Ereintzak

Ereintza eskubaloi taldeak lider jarraitzen du, asteburuan etxetik kanpo Aranga Soriaren kontra jokatutako partida irabazita. Lehia parekatua izan zen, eta horren adibide da emaitza: 34-35. Hurrengo partida Pulporen kontra du.

admin

Dastatze eta elkartze afariak etzi hasiko dituzte

Etzi hasi eta hilaren 25era arte Dastatze eta Elkartze Afariak izeneko egitasmoaren zortzigarren ekitaldia egingo dute Hondarribiko bederatzi jatetxetan. Hondarribiko Ostalari Elkarteak adierazi duenez, berritasun bat gehitu dute aurten: 30 urtetik beherako herritarrentzat, 30 euroko bi afari egingo dituzte, hilaren 16an eta 23an, Alameda eta Abarka jatetxetan. Bi horiez gain, Sebastian, Sugarri, Laia, Batzoki, Enbata, Jaizkibel hotela eta Arroka Berri jatetxeek parte hartuko dute aurtengo egitasmoan. Bederatzi jatetxe Sugarri eta Sebastian jatetxeek irekiko dute gastronomia egitasmoa, ostegunean eta ostiralean hurrenez hurren. Sebastian jatetxeak lehenengoz parte hartuko du sukalde arteko jaialdian. Hilaren 10ean eta 11n, Abarka eta Laian egingo dituzte hurrengo bi afariak, eta azaroko hirugarren astean, hiru afari egingo dituzte Batzokin, Enbatan eta Jaizkibel hotelean. Jardunaldiak Arroka Berri eta Alameda jatetxeek itxiko dituzte. Jatetxeek prezio berezia jarriko dute afarietarako, 50 eurokoa hain zuzen.

admin

Bartzelonara hegaldi berria, Hondarribitik

Helitt Andaluziako konpainiak atzo jarri zituen urtarrilaren 3an martxan jarriko dituen Hondarribia-Bartzelona hegaldiko lehenengo txartelak salgai. Hegaldien kostua 60 eurokoa da, eta erreserbak egiteko www.helitt.com webgunean sartu behar da. 66 bid...

admin

Kanpo kaiaren ingurumen txosten berria, etzi

Pasaiako Portu Agintaritzaren administrazio kontseilua etzi (osteguna) bilduko da. Bertan aztertzeko izango dituzten gaien artean garrantzitsuena kanpo kaiaren ingurumen txosten berria izango da. Administrazio kontseiluko partaideen banaketa zein den j...

admin

Oñatibiaren omenezko kontzertua, DVDan

Lartaun Abesbatzak jakinarazi du Jon Oñatibiaren mendeurrena ospatu zen egunean egin zen kontzertua grabatua izan zela, eta jada eskuragarri dagoela grabazio horren DVDa. «Egun hauetan egiten diren oparietarako aukera ederra izan daiteke», esan dute...

admin

Olentzero, bihar, 17:30ean Kontzejupean

Olentzeroren Laguntzaileak taldeak jakinarazi du Oiartzungo Olentzeroa bihar (larunbata) iritsiko dela herrira. 17:30etik aurrera izango da Kontzejupean, eta astoan etorriko da. Gabon kantak abestuko dizkiote, Olentzerok eskutitzak irakurriko ditu, eta haurrek harekin hitz egiteko aukera izango dute. Bertan herritar guztiek parte har dezaketela esan dute Olentzeroren Laguntzaileek.

admin

PSE-EEren arabera Bilduk atez-ate jaso nahi ditu pasaitarren hondakinak

PSE-EEren arabera, hala jakinarazi dio Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari, eta kexu agertu dira sozialistak, alkatea “bere kabuz” aritu izana salatuz, “oposizioko beste alderdien iritzirik jaso ga...

admin

‘Irungo musika XIX. Mendean’ aurkeztu dute, Irunek badu historia bildumaren hamargarrena

Paulino Capdeponek Irungo Musika XIX. mendean Junkaleko Amaren Elizako Musika Kapera liburua idatzi du, Irunek badu historia bildumako hamargarrena. 2008an Serapio Mujika Ikerketa Beka jaso zuen Capdebonek, eta ordutik egindako ikerketa lanaren fruitua da liburua. Aste honetan aurkeztu dute udaletxean, egilea berak, Pedro Alegre Hirritaren Parte-hartze ordezkariak eta Jose Monje udal artxibozainak. Ohi bezala, 300 aleko argitaraldi bat egin da, eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan eta Artxiboan salgai jarriko dituzte, 15,60 euroko prezioarekin. Pedro Alegrek argitalpen horien eta Serapio Mugika bekaren zeregin pedagogikoa aldarrikatu du: ”Orrialde hauetan, eta iragandako garaietara atzera eginez, errazago ulertuko dugu hirian gaur egun ere mantentzen dugun musika jarduera garrantzitsua eta arrakastatsua. Eta askotan gertatzen den bezala, egokia da nondik gatozen jakitea zer garen ongi ulertzeko eta, agian, Irunen dauden musika taldeen eta abesbatzen kalitatea ez dela halabeharrez gertatu den zerbait, baizik eta musika jarduera aberatsaren eta tradizionalaren emaitza, liburu honetatik ondorioztatzen den bezala”.    

admin

HAZ bulegoak 24an eta 31n itxita egongo da

Udaletik jakinarazi dute Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren bulegoa (HAZ) itxita egongo dela hurrengo bi larunbatetan, hilaren 24an eta 31n.

admin

‘Hostoak’ ikuskizuna programatu dute Bixintxoetarako

Hendaiako Besta Komiteak eta Herriko Etxeak antolatuta, Hostoak ikuskizuna ikusi ahal izanen da Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan, urtarrilaren 20an, ostiralarekin. Bixintxo jaietako ekitaldi nabarmenena iraganen da, eta dagoeneko sarrerak eros daitezke. Hostoak hiru talderen arteko elkarlanaren fruitua da: Amaren Alabak abeslari taldea, Kukai dantza konpainia, eta Oreka Tx txalapartari bikotea. Otsailan aurkeztu zuten, Donostiako Kursaal jauregian, eta Euskal Herriko zazpi probintzietan taularatu dute dagoeneko. Hendaiako ekitaldia Lapurdin egingo duten bigarrena izanen da —Baionako antzokian egin zuten lehena, otsailan—. Sarrerak hilaren 1ean jarri zituzten salgai. Sarean erreserba egin daiteke, Hendaia Turismoren webgunean (sakatu erreserba egiteko). Hendaiako Besta Komitean eta Itsas etorbideko turismo bulegoan ere eros daitezke sarrerak. Txartelen prezioa 12 eurokoa da, eta 8 eurokoa 12 urte bitartekoentzat. Ikus ikuskizunaren aurkezpena.

admin

21 establezimenduk parte hartuko dute erakusleiho lehiaketan

Herriko 21 establazimenduk parte hartuko dute Hondarribian antolatu duten Gabonetako I. Erakusleiho Lehiaketan. Hala, merkataritza egunerokotasunaren parte egin nahi dute, eta ondoen apaindutako erakusleihoari saria emango diote. Izena eman duten 21 d...

admin

Atzeratu egin dute gaurko Bidasoa Burning jaialdia

Psilocybenea kontzertu aretoak bere webgunearen bitartez jakinarazi duenez, gaurko antolatuta zegoen Bidasoa Burning Rocknroll Jaialdia bertan behera geratu da. Atzeratu dute, baina noiz egingo duten ez dute zehaztu. Supersweet, The dirty pink ladies e...

admin

Lehen sei hilabeteetan “akordio gaitasuna” erakutsi duela adierazi du gobernu taldeak

Ekainaren 11n hartu zuten Errenteriako Udala Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak, eta lehen sei hilabeteen ondoren, balantzea egin dute gaur goizean. Epe horretan, gutxiengoan agindu arren, gainontzeko alderdiekin udalak eduki duen “akordio eta elkarrizketarako gaitasuna” nabarmendu du Udal Gobernu Taldeak. Horrez gain, beste bi adierazle ere nabarmendu ditu: erabaki estrategikoak hartzeko gai izan dela, eta politika egiteko beste modu bat erakutsi duela, herritarrek egindako eskaerari jarraituz. Julen Mendoza alkateak beste elementu batzuk ere aipatu ditu. Horien artean, duela hiru aste aurkeztutako Herria Plana. 2025erako Errenteria-Orereta diseinatzea du helburu plan horrek, eta lau lan ildo nagusi ditu: Etorkizunera Bidean, Biziberritze ekonomikoaren Bidean, Herri bizitzaren Bidean eta Bidearen bidean. Hala, etorkizunera begira, plan estrategikoa garrantzia hartzen joango dela esan du Mendozak, eta espero dutela “prozesu parte hartzaile zabal baten ondorio” izatea. Parte hartzearekin lotuta, auzo batzar irekiak egin dituztela gogorarazi du alkateak. Herriko hamabost auzo elkarteekin bildu dira, eta ia 1.500 pertsona pasatu dira bilkura horietatik. Esperientzia oso positibotzat jo du Mendozak, eta horri esker, “herriaren erradiografia eta diagnostikoa” egin dituztela esan du. Handik, etorkizunera begirako lan ildoak ateratzen ari direla azaldu du, eta aurrera begira ere asmoa dutela batzar horiekin jarraitzea. Enpresari, dendari eta kultur eta kirol elkarteekin ere bildu da udala. [...]

admin

Otsailan abesbatzak Estudiantinarekin ospatuko du 15. urteurrena San Bixente elizan, urtarrilaren 6an

Urtarrilaren 6an, ostiralarekin, Otsailan emakume abesbatzak 15. urteurren kontzertua eginen du San Bixente elizan. Data hain berezirako Donibane Lohitzuneko Estudiantina mandolina orkestraren laguntza izanen dute, Jose Arrizabalagaren zuzendaritzapean...

admin
Gehiago