Albisteak

Aurrezkien gaineko hitzaldia bihar Argoiaken

Argoiak kultur elkarteak gaurkotasun handiko ekitaldia prestatu du aste honetarako: Gure aurrezkiak. Iragana, oraina eta etorkizuna goiburuko hitzaldia. Bihar izango da, arratsaldeko bostetatik aurrera, Uztapide bertsolariaren kalean Argoiakek duen ego...

admin

Donibaneko bi eskubaloi taldeak, gaizki

Donibane Eskubaloia elkarteko bi taldeek nabarmen galdu zituzten asteburuko partidak. Lurraldeko Lehen Mailako taldeak 21-33 galdu zuen etxean Amenabar Zarautzen kontra. Bigarren zatian egindako akatsek kondenatu zituzten arrosak. Lurraldeko Bigarren M...

admin

Dantza eta kantu eguna igandean, Zabaltzan

Meakako Adixkideak kultur elkarteak euskal kantu eta dantzen zaleak bildu nahi ditu igandean, Zabaltza plazan, 11:30ean hasita. Irungo Udalak babestutako ekimena da.

admin

Genealogiari buruzko tailerra ostiralean Meakan

Genealogia zaleak ostiralean bilduko dira Meaka Auzo Elkartearen egoitzan, 18:30etik 20:30era. Besteak beste, arbasoen gaineko informazio bilatzeko tresnak ezagutu eta zuhaitz genealogikoak sortzen trebatuko dira bildutakoak. Afigen genealogia zaleen e...

admin

Gurutzeko emakumeen bazkaria, “arrakastatsua”

Oiartzungo Gurutze auzoko emakumeek bazkaria egin zuten larunbatean: 60 emakume inguruk bat egin zuten deialdiarekin. Kontu kontari izan ziren bazkarian zehar, batzuk garai zaharrak gogoratzen, eta auzora etorri berriak horiek ezagutzen. Antolatzaileak pozik daude bazkariak izan zuen harrerarekin, eta urtero egitekotan gelditu dira, urriko azken larunbatean hain zuzen.

admin

Ziklomotor kanpainan 343 ibilgailu kontrolatu dituzte

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatuta, Errenteriako Udaltzaingoak ziklomotoreen kontrol kanpaina egin du abuztuan eta irailean. Kanpaina horretan IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egitea beharrezkoa dela...

admin

Hirugarren porrota, Hondarribia-Irunek

70-43ko azken emaitzarekin etxeratu ziren larunbatean Hondarribia-Iruneko neskak. Partida gogorra izan zen Rivas Ecopolisen kontra jokatu zutena, baina azkenean galdu, eta ligan jokatutako hiru partidetan ez dute bakarra ere irabazi Pepelu Mujikaren ne...

admin

Bi gizon atxilotu dituzte ausartegi gidatzeagatik

Ertzainek 19 urteko bi gazte atxilotu dituzte ausartegi gidatu eta gainontzeko gidarien segurtasuna arriskuan jartzea egotzita. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, larunbat goizaldean izan ziren gertaerak. Hainbat pertsonek ohartarazi zieten bi ib...

admin

Jam session-ak ostegunero Kabigorrin

Ostegunero jam sesioak antolatzen ditu Kabigorri Ateneoak, 20:00etatik aurrera. Tabernako arduradunek musika tresnak eta soinu ekipoa uzten dute, trebatu nahi duenaren esku. Edozein estilo jotzeko aukera dago: rock, jazz, pop, reggae…

admin

Beste bi igogailu berri Trintxerpen

Gaur goizean martxan jarri dituzte Arrandegi eta Donostia kaleak eta Donostia eta Urgull kaleak lotuko dituzten igogailuak. Udalek esan duenez igogailuek eragin duten gastua “inbertsio sozial garrantzitsua” dira Gobernu Taldearentzat, &#822...

admin

Donostiako, Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako alkateek prentsaurreko bateratua iragarri dute astelehenerako

Pasaiako Portuaren ingurumen alorreko jarduera hobetzera bideratutako erakundearteko lantaldea suspertu nahi dute alkateek, eta gai hori hartuko dute hizpide agerraldian. Donibanen izango da, 11:00etan, udaletxean.

admin

17:30ean irtengo da Olentzero San Pedron

Asteazkeneko paperezko edizioan argitaratutakoa baino ordubete lehenago irtengo da Olentzero Zamatetetik. Irteera, beraz, 17:30ean da.

admin

Olentzeroak Herriko Enparantzan batuko dira elkarrekin abesteko

Hainbat Olentzerok egingo dute bat etzi herriko kaleetan barrena. Horietako bat izango da Ereintza elkarteak antolatzen duena eta 18:30ean irtengo da Ereintza elkartearen egoitzatik. Antolatzaileek parte hartu nahi duten lagunei elkartearen egoitzan 18...

admin

Trintxer Mendi Taldeak 2012ko egutegia kaleratu du

Bederatzi irteera eta Ibilbide Neurtua antolatuko dituzte datorren urtean, ondoren zehatzen diren datetan: Urtarrilak 15: Baiona-Uztaritz Otsailak 12: Uztaritz-Pinodieta mendi lepoa Martxoak 18: Pinodieta mendi lepoa-Otsondo mendatea Apirilak 22: Otsondo mendatea – Izpegi mendatea Maiatzak 20: Izpegi mendatea – Urkiaga mendatea EUSKAL HERRIKO BIRA Ekainak 17: Aguera- Balmaseda Irailak 16: Balmaseda-Artziniega PIRINIOA Irailak 23-24: Hecho-Lizara-Pico Llena del Boz EUSKAL HERRIKO BIRA Urriak 21: Artziniega-Añes Urriak 28: Ibilaldi Neurtua Azaroak 18: Añes- Lendoñogoiti Abenduak 16: Orduña mendatea  

admin

Dagoeneko izena eman daiteke San Silbestre lasterketan

Urteko azken eguna korrika egiten bukatu nahi duenak, EATk antolatzen duen San Silbestre lasterketan izena eman dezake dagoeneko. Junior, Senior eta Beterano mailetako korrikalariek 7,250 kilometro egin beharko dituzte (hiru buelta), eta San Silbestre ...

admin

Itsastarrak-ek datorren urterako egutegia zabaldu du

Hamabi irteera aurreikusi dituzte guztira, eta Tenpluetako Ibilbideari ekingo diotela  iragarri dute. Ondoren zehazten da egutegia: Urtarrilak 15: Loiolako Santutegia Otsailak 12: Zumarraga-Udana Martxoak 11: Mendaro-Erlo Apirilak 22: Leitza, A...

admin

Metal kontzertua Mogambon

TurRon Duro Live Fest antolatu du Mogambok biharko, 21:30etik aurrera, 5 euroren truke. Imprio (Hernani Death Metal), Dawnmaster (Urnieta Thrash Metal) eta Biersbreaker (Donostia Viking Metal) taldeek joko dute.

admin

6.000 euroko hiru sari utzi ditu Gabonetako Loteriak Errenterian

Gabonetako Loteriako bosgarren sariko hiru txartel (08.128 zenbakikoak) saldu dituzte Errenteria-Oreretan, bi tokitan: Diputazio plazan dagoen establezimenduan eta Kapitain-Enean dagoenean. Iztietako dendan 172 serieko bi frakzio saldu dituzte: 3 eta 7...

admin

Jose Antonio Larrarteren margo erakusketa

Jose Antonio Larrarteren margo erakusketa ireki dute Zuloaga Etxeko erakusketa gela nagusian. Astelehenean ireki zuten, eta hilaren 31ra arte izango dute interesdunek ikusteko aukera. Erakusketa astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00...

admin
Gehiago