Albisteak

Orratx! antzerki taldearen ‘Hemen da kabareta!’, bihar

Joan den asteburuan Lezon saio bikoitza egin ondoren, aste honetan Errenteria-Oreretan ikusteko aukera izango da Orratx! antzerki taldearen Hemen da kabareta! antzezlana. Bihar izango da, 18:30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean, udal euskalteg...

admin

Ikus-entzunezko eskolen arteko mugaz gaindiko topaketa izan da Pasaian

Pasaiako film laburren jaialdiaren testuinguruan, Euskadi eta Akitaniako hainbat ikus-entzunezko eskola arteko topaketa izan da. Zinealdea eta Mont-de-Marsan-eko Cinemagis zinema eskolek akordioa izenpetu dute, eta horren harira, ikus-entzunezko formazio arloan diharduten hainbat eskola elkartu dira Pasaiako alkateordetzan. Cinemagis eta Zinealdea gestio taldeaz gain, Baioanako BTS audiovisuel, Huhezi Mondragon unibertsitatea eta Iparraldeko Studio Comedia hartu zuten parte topaketan. Profesionalek nabarmendu dutenez, ikasleek formazio praktikoa behar dute, “nazionalitate askotako  gaur egun, eta horrez gain, ikasleek nazionalitate profesionalen gidaritzapean”.  Koprodukzioak nazioartean lehiatzeko aukera gehiago dituztela defendatu dute, eta talde multinazionalek ekoizpenaren  azken emaitzari aberastasun handia ematen diotela defendatu dute.  Esan dutenez, “eskolen arteko komunikazioa eta elkarlana garatzeaz gain, produkzioak garatu eta erakartzeko jarriko dira lanean”, modu horretan ikasleen formazioa praktikoa bultzatzeko. Iragarri dutenez,  formazio eta produkzioaren inguruko kongresu bat antolatuko dute Zinealdean,  datorren urteko maiatzaren lehendabiziko hamabostaldian. Udaleko harrera Mont de Marsan herriko agintariei Zinealdea Poloko Ordezkariek eta Cinemagis zine eskolako arduradunek elkarlanerako hitzarmena sinatzen zutela aprobetxatuz, Mont de Marsan herriko agintariek bisita ofizialean gerturatu ziren Pasaiako udalera. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak eta Juan Ramon Cano kultura zinegotziak egin zieten harrera eta hitzarmen sinaduraren inguruko gaia izan zuten hizpide, hau da, bi herriek duten ikus-entzunezkoen aldeko interesaz eta konpromisoaz. Udalak esan duenez Cinemagis ikus-entzunezko [...]

admin

Urumeako Biraren seigarren etapa egingo du Urdaburuk

Urdaburu Mendizale Elkarteak Urumeako biraren seigarren etapa antolatu du larunbaterako. Zubietan hasi eta Arantzan (biak Nafarroan daude) bukatuko duten seigarren ibilbidea egiteko bost ordu eta erdi erabiliko dituzte Urdaburukoek, eta Loizate, Arainb...

admin

Errenteria Musikaleko Ignacio Tardio irakaslea omenduko dute

Errenteria Musikali ere egin diote txokoa Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia zikloan, eta hain zuzen, gaur emango du kontzertua koruak Fatimako parrokian, 20:00etan. Kontzertuarekin batera, omenaldia ere izango da, eta Ignacio Tardio erretiratu berri den irakaslea izango da protagonista nagusia. Horrekin batera, musika eskolako irakasle bezala 25 urte bete dituzten honako langileak ere omenduko dituzte: Mari Mar Medina, Nerea Luzuriaga, Itziar Busselo eta Cele Barros. Horrez gain, bigarren eta hirugarren mailako ikasketak eta maila profesionala bukatu duten ikasleei diploma emango diete. Omenaldian eta diploma banaketan izango dira udaleko ordezkariak: Julen Mendoza alkatea eta Irune Balentziaga Errenteria Musikaleko presidentea. Emanaldi horretarako programa berezia prestatu dute. Errenteria Musikaleko orkestrak Francisco Herrero (biolina) eta Maider Zapirainekin (biolontxeloa) batera, Hayden eta Christian Bachen sinfoniak joko dituzte. Sergio Zapirain izango da zuzendaria. Ondoren, ikasleen bandaren txanda izango da, eta Dixie & swing eta Jurassic Park kantak joko dituzte; euskal dantzako ikasleek eta ikasleen bandak, berriz, Goizueta; eta berriro ikasleen bandak Forever ABBA gold eta Everybody needs somebody.

admin

474.138 euro gehiago kostatuko dute Itsas Etxea handitzeko lanek

Itsas Etxea handitzeari eta leku erabilgarrien barne antolaketari dagokien obren aurrekontua gehitzeari buruzko poposamena onartu zuten astelehenean Hondarribiko Udalean egin zuten ez ohiko Udalbatzan. Landu zuten puntu bakarra izan zen, eta proposamen...

admin

80 urte eta gero, zaharren egoitza utziko dute mojek

Zaharren egoitzan eta herrian 80 urtez lanean aritu ondoren, Petra Lekuonan dagoen komunitate erlijiosoa erretiratu egingo da. Geratzen diren azken mojak (lau) abenduaren 10ean joango dira bertatik. Hala, abenduaren 3rako agur ekitaldiak antolatu dituz...

admin

Gol festa izan da Bixente Lizarazu futbol zelaian

Eglantins taldeak garaipena lortu zuen joan den asteburuan Langon 2ren kontra (4-0), erraz, Bixente Lizarazu zelaian jokatutako partidan. Sailkapeneko hirugarren postura jauzi egin dute Eglantinsekoek.

admin

Stade Hendayais errugbi taldearen garaipena

Federale 2 Mailako zortzigarren multzoan jokatzen duen Stade Hendayais taldea 36-13 nagusitu zitzaion Mugerre taldeari, igandean Ondarraitzen jokatutako partidan. Sailkapenean laugarren postuan dago Stade, baina partida bat gutxiagorekin; hori irabaziz...

admin

Soinua lantzeko ikastaroa antolatu dute udalak eta Phantomek gazteentzat

Hamasei eta hogeita bost urte bitarteko gazteei zuzendutako musika estudioko eta zuzeneko sonorizazioko ikastaroa antolatu dute Irunen. Parte hartzaileek oinarrizko ezagutza jasoko dute, besteak beste, mikrofoniaz, soinu mahaiaren erabileraz eta soinu ...

admin

Bi hilabetean behin egingo dituzte auzo batzarrak

Auzo elkarteekin izandako batzarren gaineko irakurketa egin ostean, udaleko eta auzo elkarteetako ordezkariek bilerak bi hilabetean behin egitea adostu dute. Horrez gain, udalak eguneroko mantenu lanen berri emango die elkarteei. Hala, hurrengo topaket...

admin

Urtarrilak 21 eta 22ko partidak

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. Lehen maila. Bera Bera-Oiarso. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Easo Amara-Oiarso. Futbola Erregional Preferentea Beti Ona-Lengokoak. Bihar, 17:30ean, Beraungo zelaian. ...

admin

Berioren eta Añorgaren kontra, futbolean

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek etxetik kanpo jokatuko du asteburu honetan ere. Etzi du partida, 16:00etan Donostiako Berio zelaian, Berio taldearen kontra. Berio bigarrena da sailkapenean, eta Oiartzun laugarrena. Espainiako Estatuko Bigarren M...

admin

Zigortutako gazteei elkartasuna adierazteko mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan

Atzo Errenteria-Oreretan eta gaur Oiartzunen mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan pasa den astelehenean Espainiako Auzitegi Nagusiak sei gazte oreretarri sei urteko espetxe zigorra ezartzeko erabakia gaitzetsi eta haiei elkartasuna adierazteko. &#8...

admin

Helduentzako ipuin kontaketa izango da liburutegian

Ikust Alaia liburutegiak Mátamela. Lo que callan los rincones (Hil nazazu. Bazterrek esaten ez dutena) helduentzako ipuin kontaketa hartuko du, ostegunean.

admin

Gutuna: Gero arte Gaintza

Juanito Gaintza fisikoki gure artetik joan zaigu, baina betiko iltzatuta geratuko da gure oroimen eta bihotzetan, bere izaera eskuzabal, langile eta jatorragatik. Baratza-koperatiba proiektu txikia daukagu eskuartean, txikia bezain ederra gure pentsame...

admin

Etxebegurenen margo erakusketa asteartean abiatuko da

Juan Jose Etxebeguren Bergararen margo erakusketa ikusgai izango da urtarrilaren 24tik aurrera otsailaren 5era bitarte, Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan. Ordutegiak: Astelehenetik larunbatera: 18:00etik 21:era Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:...

admin

Villabonan ekingo dio berriz lehiatzeari Allerru-Jaizkibelek

Allerru-Jaizkibel berriz ere itzuliko da lehiaketara. Areto futboleko Gipuzkoako Ligako 12.jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Villabonan jokatuko dute, Egintzaren kontra. Partida 18:00etan hasiko, kiroldegian. Biharko arerioek garaipen bakarra...

admin

Maite Berradre: “Portuko zaindariekin topo egin dugu”

Pasai San Pedro erdia Portuko Lanen Batzordearena da. Portuko Batzordea arraindegi berrirako lanetan murgilduta dago, eta herri ederra utziko digutela diote. Batzordeak dei egin digu, pazientzia eduki dezagun eta zaratak, trafiko eragozpenak eta usain txarrak jasan ditzagun, arraindegi berria egin dezaten. Portuko Lanen Batzordeak esan digu oso interesatuta dagoela portuaren garapenean, eta herritarren interesak aintzat hartuko dituela. Hau guztia horrela izanik, portuko zaindariekin topo egin dugu. Azalduko dizuet: lanak direla-eta Pasaiako Udalak eta Portuko Agintaritzak aparkalekuak murriztu dituzte, berrantolatuz, eta ibilgailuen jabeen artean aparkatzeko txartelak banatuz. Berrantolaketa horren barruan, auzotarrek inolako arazorik gabe erabili izan ditugun portuko aparkalekuak sartu dituzte. Berrantolaketarako norabideak aldatu eta aparkatzeko erak moldatu dituzte, lehen lerroan zena, orain baterian jarriz. Portuko eremuan trafikoa erditik jarri dute eta aparkaleku bat baterian eta beste bat lerroan jarri dute, ahalik eta aparkaleku gehien baliatzeko zirkulazioan eragin gabe (biak baterian jarriz gero leku gehiago izango lirateke, baina trafikoa zailagoa). Aldaketa maremagnum honetan, baterian aparkatzeko jarri duten lekuan lerroan aparkatu nuen nik, marrak margotu eta ordu gutxira. Kaleko beste aldea oraindik egokitu gabe zegoen eta leku horretako kotxe asko oraindik baterian aparkatuta zeuden; erditik ondo pasatzea eragozten zuten. Gauza da 95 zenbakidun portuko poliziak zera esan zuela, egun horretan nire ibilgailua, [...]

admin

Asteburuko partidak

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Pasaia-Ondarroako Aurrera, bihar, 15:45ean, Don Boscon. Urola-Trintxerpe, bihar, 16:00etan, Zumarragako Argixao zelaian. Erregional Preferentea Sanpedrotarra-Touring, bihar, 16:30ean, Trintxerren. Lehen Erregional...

admin
Gehiago