Zigortutako gazteei elkartasuna adierazteko mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan

Atzo Errenteria-Oreretan eta gaur Oiartzunen mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan pasa den astelehenean Espainiako Auzitegi Nagusiak sei gazte oreretarri sei urteko espetxe zigorra ezartzeko erabakia gaitzetsi eta haiei elkartasuna adierazteko. &#8...

Oiartzo eta Oreretako ikastolako ikasleen elkarretaratzeaAtzo Errenteria-Oreretan eta gaur Oiartzunen mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan pasa den astelehenean Espainiako Auzitegi Nagusiak sei gazte oreretarri sei urteko espetxe zigorra ezartzeko erabakia gaitzetsi eta haiei elkartasuna adierazteko. “Ireki den une berri honetan ezin dugu onartu gazteon aurkako horrelako erasorik. Gazteon borrokarako nahia zapuzten saiatzen ari dira, baina argi dagoen bezala ez dute lortu eta ez dute lortuko. Belaunaldi berriak ez gaude horrelako injustizia bat onartzeko prest”, adierazi dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek.

Horrez gain, asteburuan egingo diren mobilizazioen parte hartzeko deialdia egin dute. Gaur, Oreretako Herriko plazan kanpaldia egingo dute, eta hainbat ekimen ere antolatu dituzte: bazkaria, afaria, asanblea, bideo emanaldia, kontzertuak… Bihar, Lartzabalgo biribilgunean elkarretaratzea antolatu dute, 12:00etan. Etzi, berriz, manifestazioa aterako da Lartzabalgo anbulatoriotik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.