Albisteak

Azabaratza garbitzeko irteera deitu du Itsas Gelak

Igandean Jaizkibelen eta larunbatean Ulian izango dira Itsas Gelakoak, itsasertza aztertzen. Jaizkibelgo Azabaratza garbitzea da Itsas Gelaren asmoa. Izan ere, azken urteetan zabor asko aurkitu dute han Itsas Gelako kideek, hondartzaren ingurumen egoera aztertzera joan direnean. Horregatik, Azterkosta 2011 programaren barnean irteera antolatu du datorren iganderako. Izena eman nahi dutenek 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute, edo itsasgela@itsasgela.org helbidera idatzi. Uliara irteera, larunbatean Programa horren barruan, Jaizkibelgo kostaldea ez ezik, Uliako kostaldea ere aztertzen ari da Itsas Gela. Hala, etzidamu, Uliara egingo dute irteera, Murgita kalaren egoera aztertzeko. Interesdunek Herri Ametsa ikastolaren aparkalekuan agertu behar dute, 11:00etan. Hala ere, antolatzaileek telefonoz edo posta elektronikora idatzita aurrez abisatzeko eskatu dute.

admin

Gaur abiatuko da Bidasoa Bizirikek antolatzen duen Enpleguaren Astea

Gaur hasiko da VIII. Enpleguaren Astea, Bidasoa Bizirikek Etorkizuna duten lanbideen El Espazio bulegoaren bitartez antolatzen duen urteroko ekimena. Gaurtik eta hilaren 30a arte, lan eskariek eta eskaintzek elkar ikusiko dute Irunen, eta adostasun batera iristen saiatuko dira, El Espazion egingo diren ehundaka elkarrizketen bitartez. Aurten 35 enpresek bat egin dute Enpleguaren Astearekin, eta 58 lan eskaintza egingo dituzte. Atzotik eskaintzak birtualki ikus daitezke Etorkizuna duten lanbideen El Espazio bulegoko webgunean (elespazio.com), eta gaurtik eta ostirala bitartean baita fisikoki ere, Anakako bulegoan bertan. Etzi arte Bidasoa Bizirikeko teknikariek El Espaziora hurbiltzen direnei elkarrizketak egingo dizkiete; horrekin, norberaren profilera zeintzuk eskaintza egokitzen diren hoberen zehaztu nahi dute. Eta datorren astean, astelehenetik asteazkenera, lana bilatzen dutenen eta enpresen arteko lan elkarrizketak egingo dituzte, El Espazion hauek ere. Guztira, 35 enpresek parte hartuko dute aurten Enpleguaren Astean, eta 60 lan eskaintza inguru egingo dituzte. Bestela, Asteak hainbat enpresen lan poltsak osatzeko balioko du; Bidasoa Bizirikeko teknikariek 653 entitaterekin harremanetan jarri dira, eta El Espazion bi aste hauetan egingo diren elkarrizketak baliatuz, 95 lanposturentzako lan poltsak osatuko dituzte, 25 enpresetan banatuta. Frantziako estatuko enpresa bat Aurten Frantziako estatuko enpresa baten presentzia nabarmendu behar da; batetik, bera dela hexagonoko bakarra, eta, bestetik, Enpleguaren Asteko lan [...]

admin

Asteburuko emaitzak

Eskubaloia Zilarrezko maila Pozoblanco-Bidasoa Irun     28-28 Futbola Bigarren B Maila Burgos-Real Union     1-1 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Elgoibar     0-3 Real Union B-Tolosa     0-2 Erregional Preferentea Mariño-Allerru     ...

admin

Laboaren omenezko kontzertua, Gezalan

Abenduaren 1ean Mikel Laboa abeslari donostiarra hil zela hiru urte beteko dira, eta Lezon omenaldia egingo diote. Iñaki Salvadorrek piano kontzertua eskainiko du Gezala Auditoriumean, igande honetan. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doan iza...

admin

Udane Eskudero, Soinu Zaharreko kanporaketan lehena

V. Doinu Zahar Txapelketarako kanporaketa jokatu zuten herenegun San Pedroko Udal Aretoan. 11 neska igo ziren oholtza gainera, guztiak helburu berberarekin: larunbatean Donibaneko kiroldegian jokatuko duten V. Doinu Zahar Txapelketarako txartela lortze...

admin

Kirol mahaia gaur bilduko da udaletxean, arratsaldeko zortzietan

Herriko kirol mahaia gaura arratsaldean bilduko da udaletxean, 20:00etatik aurrera. Kirol eragileen eta udalaren ordezkariek sei puntu aztertuko dituzte. Garantzitsuenak denboraldi honetako diru laguntzak eta aurrekontuak izango dira. Horrez gain, Oars...

admin

Santa Zezilia, musikarien zaindaria

Gaur, Santa Zezilia Eguna da, eta musikarien zaindariari gorazarre egiteko, Hondarribiko Musika Eskolak ospakizunak egin ditu asteburuan. Santa Zezilia Egunaren harira, horrenbestez, Hondarribiko Musika Eskolak Musikalean ekimena egin zuen patroia gogoratzeko. Atzo bukatu zituzten jardunaldiak, Santa Zezilia omentzeko mezarekin, parrokian (irudian). Bertan, Hondarribiko Musika Eskolako txistulariek, Txistu taldeak eta elizako abesbatzak parte hartu zuten

admin

Gastronomiaren inguruko margo erakusketa ikusgai, Amaian

Fundacion Cruzcampo-Ciudad de Calahorra pintura lehiaketaren inguruko erakusketa ikusgai izango da otsailaren 3tik, 26ra bitarte. Arte lanak, gastronomiaren ingurukoak dira. Ordutegiak: Asteartetik larunbatera: 18:00etik 21:00era Igande eta jaiegunetan...

admin

Ttikienentzako ipuin kontaketa izango da liburutegian

Umeentzako Firiri fririndaka ipuin kontaketa izango da ostegunean Ikust Alaia liburutegian, Maider Galarzaren eskutik.

admin

Nafarroan ariko dira Irungo Mendizaleak

Irungo Mendizaleak Nafarroari itzulera emango dio bihar, larunbatarekin. Iratitik abiatu eta Maulerainoko bidea egingo dute mendizaleak, 27 km guztira.

admin

Jaitsiera postuetatik ateratzeko lehia saskibaloian

Hirugarren Mailako Saskilagunak-ek bihar du asteburuko partida, Mondragonen kontra. 18:15etik aurrera lehiatuko dira bi taldeak, Elorsoro kiroldegian. Jaitsiera postuetatik ateratzeko borroka egin beharko dute bi taldeek. Biak dira sailkapeneko azkenak...

admin

Kontzertu berritzailea izanen da heldu den ostegunean, Varietesen

Musika klasikoa, errepikakorra eta tekno-minimala nahasten dituen emanaldia izanen da, heldu den ostegunean Varietes aretoan. Hala, bi unibertso desberdinetako musikariak elkartuko ditu kontzertuak: Guillaume Flamen eta Nicolas Quantin. Bi musikariak...

admin

Milioi bateko muga gainditu du udalaren weborriak

Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, www.irun.org weguneak milioi bateko bisita kopurua gainditu zuen, 2011. urtean. 2000. urtean abiatu zenetik, lehen aldia muga pasatzen duela, eta zehazki, 1.017.107 bisita jaso zituen, aurreko ekitaldian baino %16,19...

admin

Areto futbolean 14. jardunaldia jokatuko dute

Areto futboleko Gipuzkoako lehian 14. jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Tellatuberri Zaldibiren kontra jokatuko du Lehen Mailako Oiartzunek. Etzi du partida, 11:00etan, Zaldibiko Resti pilotalekuan. Oiartzuarrek sailkapeneko lider jarraitzen dute, ...

admin

Ume lapurtuen kasuak argitzen laguntzeko eskatu dio PSE-EEk udalari

Datorren astearteko udalbatzarrean mozio bat aurkeztuko du PSE-EEk ume lapurtuen harira: “Udalari galdegiten diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Madrilgo gobernuari beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatzeko Gipuzkoa...

admin

Maitane Azpeitia ez da lehiatuko Erreginaren Kopan

Lesio bat dela eta, asteburuan honetan jokatuko dute Erreginaren Kopan ez du parte hartuko Maitane Azpeitia atletak. Atletico San Sebastianen nesken taldea Valentziara (Herrialde Katalanak) joan da, kopa hori jokatzera. Azpeitia osatze bidean da.

admin

Futbol taldeek Plazetan bilatuko dituzte puntuak

Herriko hiru futbol talde nagusiek etxean jokatuko dituzte partidak. Hala, neskak izango dira lehenak jokatzen, Beasainen kontra, 12:00etan. Erregional Lehen Mailako taldeak Mondragon Bren kontra jokatuko du, 15:45ean. Lehen taldeak Martutene izango du...

admin
Gehiago