Azabaratza garbitzeko irteera deitu du Itsas Gelak
Igandean Jaizkibelen eta larunbatean Ulian izango dira Itsas Gelakoak, itsasertza aztertzen. Jaizkibelgo Azabaratza garbitzea da Itsas Gelaren asmoa. Izan ere, azken urteetan zabor asko aurkitu dute han Itsas Gelako kideek, hondartzaren ingurumen egoera aztertzera joan direnean. Horregatik, Azterkosta 2011 programaren barnean irteera antolatu du datorren iganderako. Izena eman nahi dutenek 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute, edo itsasgela@itsasgela.org helbidera idatzi. Uliara irteera, larunbatean Programa horren barruan, Jaizkibelgo kostaldea ez ezik, Uliako kostaldea ere aztertzen ari da Itsas Gela. Hala, etzidamu, Uliara egingo dute irteera, Murgita kalaren egoera aztertzeko. Interesdunek Herri Ametsa ikastolaren aparkalekuan agertu behar dute, 11:00etan. Hala ere, antolatzaileek telefonoz edo posta elektronikora idatzita aurrez abisatzeko eskatu dute.
Igandean Jaizkibelen eta larunbatean Ulian izango dira Itsas Gelakoak, itsasertza aztertzen.
Jaizkibelgo Azabaratza garbitzea da Itsas Gelaren asmoa. Izan ere, azken urteetan zabor asko aurkitu dute han Itsas Gelako kideek, hondartzaren ingurumen egoera aztertzera joan direnean. Horregatik, Azterkosta 2011 programaren barnean irteera antolatu du datorren iganderako.
Izena eman nahi dutenek 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute, edo itsasgela@itsasgela.org helbidera idatzi.
Uliara irteera, larunbatean
Programa horren barruan, Jaizkibelgo kostaldea ez ezik, Uliako kostaldea ere aztertzen ari da Itsas Gela. Hala, etzidamu, Uliara egingo dute irteera, Murgita kalaren egoera aztertzeko.
Interesdunek Herri Ametsa ikastolaren aparkalekuan agertu behar dute, 11:00etan. Hala ere, antolatzaileek telefonoz edo posta elektronikora idatzita aurrez abisatzeko eskatu dute.


