Albisteak

Iñaki Beobideri emango diote Argizaiola Saria

Lezon bizi den Iñaki Beobide (Zumaia, 1934) omenduko dute Durangoko Azokaren aurtengo ekitaldian. Izan ere, Argizaiola Saria emango dio azokaren antolatzaile den Gerediaga elkarteak. Abenduaren 4tik 8ra ospatuko dute azoka Bizkaiko udalerri horretan. ...

admin

Anai-arrebak taldeak lan berria aurkeztuko du etzi

Anai-arrebak talde sanjuandarrak Takoi besoetakoa lan berria aurkeztuko du etzi iluntzean, Donostiako Doka kafe antzokian (Antigua auzoan). Kontzertua 20:30ean hasiko da. Altolagirretarrek (Marga eta Iñaki Matxet) eta etxarritarrek (Manu eta Iñigo),...

admin

Gipuzkoako Kantu Txapelketaren bila joango da etzi Intxaurrandieta

Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako XV. ekitaldiaren finala etzidamu jokatuko dute, Donostiako Antzoki Zaharrean. Finala 18:00etan hasiko da. Hemezortzi finalisten artean eskualdeko ordezkari bakarra Lorea Intxaurrandieta lezoarra izango da. Berak idatzitako Faltan zaitut abestiarekin taularatuko da lezoarra. Aurkezten den hirugarren ekitaldia da, eta bere abestiak ezagutzeko asmoarekin egiten, du, aurreko bi txapelketetara ere berak idatzitako kantekin aurkeztu baitzen. Beraz gain, beste zortzi bakarlari igoko dira Antzoki Zaharreko oholtzaren gainera. Zazpi bikotek ere lortu dute finalerako txartela, baita bi taldek ere. Musikari eta abeslari guztiek parte hartu ondoren, orain dela hiru urte txapelketan parte hartu zuen Lain taldeak lau abesti joko ditu, euren disko berrikoak. Aktuazioaren ondoren emango dituzte sariak. Maila bakoitzeko bi sari nagusi banatuko dituzte (bakarlariak, bikoteak eta taldeak). Horrez gain, sorkuntza lanik onenari ere sari berezia emago diote. Halaber, Euskal Herriko Kantu Txapelketan Gipuzkoako ordezkariak zeintzuk izango diren jakinaraziko dituzte. Finalera iristeko, baina, kanporaketa bat jokatu behar izan dute. Lehenengoa Lezoko Gezala Auditoriumean jokatu zuten urriaren 16an. Etxean aritu zen Intxaurrandieta. Kanporaketaren bigarren saioa Bergaran egin zuten, astebete beranduago. Bigarren kanporaketa horretan esan zituzten finalisten izenak, ez baitzegoen kuporik. ‘Kantagintzaren uhin berria’ Iaz aurkeztu zituzten abesti propioak disko batean (Kantagintzaren uhin berria) jaso zituzten. Igandean erosteko aukera egongo da. [...]

admin

Oraindik eros daitezke Seaskaren aldeko kontzerturako sarrerak

Seaskaren alde etzi Elorsoron izango den kontzerturako sarrerak eros daitezke oraindik. Aurrez hamar euro balio dute, eta bertan hamahiru. Hiru talde ariko dira taula gainean: Betagarri, Esne Beltza eta Bad Sound System. Sarrerak Oiartzun. Kiroldegia,...

admin

Hamasei domina, Euskadiko ergometro txapelketan

Hamasei domina lortu zituzten Oarso Bidasoko arraunlariek iragan larunbatean Donostiako Benta Berriko kiroldegian egin zuten Euskadiko Arraun Ergometro Txapelketan. Hondarribia, Santiagotarrak, San Pedro eta Hibaikako arraunlariek lan bikaina egin, eta txapelketan nagusi izan ziren. Haurrak, kadeteak, gazteak, seniorrak eta beteranoak lehiatu ziren ergometroan, eta orotara, hondarribiarrak izan ziren nagusi. Hondarribiak bederatzi Hondarribiak bederatzi domina eta lau lehen postu lortu zituen, Santiagotarrak-ek bost domina eta bi lehen postu, San Pedrok domina bat, eta Hibaikak lehen postu bat. Guztira, hamasei domina lortu zituzten, beraz. Oarso Bidasokoak EMAKUMEAK, HAURRAK 2. Blanca Cabezon (Hond.) 4:00.8 3. Aizpea Gonzalez (Sant.) 4:00.9 GIZONAK, HAURRAK 1. Mikel Garica (Hond.) 3:27.6 2. Beñat Rekarte (Sant.) 3:28.4 3. Martin Seijo (Hond.) 3:28.7 EMAKUMEAK, KADETEAK 1. Garazi Lasarte (Hond.) 5:55.0 2. Mikele Eizagirre (Sant.) 5:58.7 3. Natalia Cardanha (San Pedro) 6:01.4 GIZONAK, KADETEAK 1. Melchor Amunarriz (Hond.) 4:56.8 2. Eñaut Gonzalez (Hond.) 4:59.2 EMAKUMEAK, GAZTEAK 2. Naroa Jimenez (Hond.) 7:59.3 3. Amaia Silvo (Hond.) 8:06.5 GIZONAK, GAZTEAK 1. Beñat Egiazu (Hond.) 6:28.4 3. Borja Portos (Sant.) 6:33.0 EMAKUMEAK, SENIORRAK 1. Leire Alcala (Hibaika) 7:13.1 GIZONAK, SENIORRAK 3. Bruno Fernandez (Sant.) 6:33.3

admin

Banderak bedeinkatuko ditu Hondarribiko Arraun Elkarteak

Etzi egun handia izango da Hondarribiako Arraun Elkartearentzat. Izan ere, banderak bedeinkatzearen usadioa berreskuratuko dute: azkenekoz 2007an egin zuten, eta ondorioz, azken lau urteetan elkarteak irabazi dituen banderak bedeinkatuko dituzte. Aurt...

admin

Tolosako Txotxongilo jaialdiko obra bat eskainiko dute etzi Irunen

Buenos Aires Teatro konpainiak Pepo, ¿a dónde vas? obra antzeztuko du larunbat honetan Amaia Kultur Zentroan, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.17:00etan hasiko da, eta sarreren prezioa 4,70 eurokoa izango da helduentz...

admin

Iñaki Bidegainen ‘Ricardito y el caimán’ liburuaren aurkezpena

Denok Osasunaren Alde (DOA) gobernuz kanpoko erakundeak Iñaki Bidegain mediku donostiarrak idatziriko azken liburuaren aurkezpena antolatu du biharko, ostiralerako, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan. Ricardito y el caimán errealitatean oinarritu...

admin

Historian atzera begiratzeko aukera

San Juan-Etxeandiako lanen azken faseari ekin diote dagoeneko, eta lanak bukatu arte, herritarrek bozkatutako argazki zaharrak jarriko ditu udalak udaletxearen inguruan. Izan ere, hainbat panel jarriko dituzte bertan, eta dagoeneko San Miguel auzoan eg...

admin

Frantzian eta Espainian lehiatu dira Santiagotarrakekoak

Pas de Calaiseko Saint Laurent Blangy herriko (Frantzia) Nazioarteko XVII. Estropadan lehiatu zen Olatz Zabala, Santiagotarrak-eko arraunlaria, asteburuan. Euskadiko Selekzioarekin parte hartu zuen irundarrak estropadan, eta lehen proban zortzigarren p...

admin

«Azpiegitura erraldoien» kontra azaldu da udala

Gipuzkoan azpiegitura erraldoien (errausketa planta, AHT, Pasaiako kanpoko aia, Hondarribiko aireportuaren handitzea…) kontrako mozioa aurrera atera zen pasa den asteko plenoan, Bilduren aldeko botoekin (EAJ kontra eta H1 kontra). Hala, udalak oiartzuarrei herri mugimenduek otsailaren 4an Donostian antolatu duten manifestazioarekin bat egiteko deia luzatu die eta egitasmo hauek geldiarazi eta eztabaidatzeko eskatu du. Udalak oiartzuarrak informatzeko eta herrian eztabaida sustatzeko bere esku dagoena egingo duela adierazi du. Perez de San Romanek Bilduren iritzia jakinarazi zuen udalbatzarrean: «Eskualdean eragin handia izango dute azpiegitura horiek, krisi ekonomikora eraman gaituen politika baten garaikoak dira. Beste eredu bat posible da». EAJk bere iritzia emateko, testu bat irakurri zuen Aitor Santxez zinegotziak: «Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak azpiegituren aldeko apustua egin zuten herritarren bizi-kalitatea eta ekonomia hobetzeko. Denon interesekoak dira. Mundu mailako herri aurreratuenen pareko izan nahi badugu, ezin dugu ezetz esan. Zertarako eztabaidatu helburua gelditzea bada? Zero Zabor bezalako helburuak gezurra dira, mitoak». Plenoan mozioa tarteratu zuten herri eragileetako ordezkariak egon ziren. EAJri zuzendu zitzaizkion: «Ez esan gezurrik: alternatibak badaude. Bi moral daude: pertsonak aurretik jartzen dituena edo garapen inkontrolatua». Jeltzaleei gogora ekarri zieten Karrika zeharkatuko lukeen hirugarren saihesbidearen eta Lanbarrengo plataforma logistikoaren kontrako alegazioa eurek ere sinatu zutela. Azpiegitura erraldoien kontrako mozioan aipatu [...]

admin

Odola emateko aukera egongo da bihar Beraunen

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Errenteriako ordezkaritzak jakinarazi duenez, odola emateko aukera izango da bihar Beraungo anbulatorioan. Saioa 18:30etik 20:30era egingo dute. Otsailaren 8an ere izango da aukera odola emateko, ordutegi berberean, I...

admin

Eskizofreniari buruzko ‘Solo’ dokumentala Trintxerpen, ostegunean

AGIFES Gipuzkoako famili eta eri psikikoen elkarteak antolatuta, Sólo dokumentalaren proiekzioa egingo dute etzi, otsailak 2, Trintxerpeko Alkateordetzako areto nagusian, 18:30ean. Ondoren solasaldia egingo dute. Vicente Rubio zuzendariak bere historia pertsonala kontatzen du Solo dokumentalean, eskizofrenian erori zenetik berreskurapen prozesuan aurrera egiten duen arte. Pasaiako Udalak lagundutako ekitaldia da, eta sarrera libre izango da.

admin

Nerabezaroko aldaketei eta komunikazioari buruz hitz egingo dute bihar

Herri Eskolako Hezikuntza guraso elkarteak hitzaldia antolatu du bihar arratsalderako. Isabel Gonzalez Acha psikologoak hitzaldia emango du Kultura Aretoan, 18:00etatik aurrera. Nerabezaroko aldaketak eta eurekin nola komunikatzea izango du hizpide Gon...

admin

Bihar irekiko dute ludoteketan ikasturteko bigarren zatirako izena emateko epea

Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko ludotekek ikasturteko bigarren zatirako izen-emate epea irekiko dute bihar, urte osorako bazkide egin ez ziren haurrentzat. Pasaiako ludotekak Udaleko Gazteria eta Kirol Arloaren zerbitzua dira, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Hilaren 29a arte izena emateko aukera egongo da eta kuota 24,95 eurokoa da, eskaera egiten den unean bertan ordaindu beharrekoa. Ludotekak Antxo. Azoka eraikina (telefono zenbakia: 943 51 06 45). Donibane. J.J. Otaegi plaza (943 51 72 90). Trintxerpe-San Pedro. Espinosa de los Monteros plaza (943 39 25 10).    

admin

Jai batzordeak bilera egingo du gaur, Azokan

Gaur, Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du Azokan, 20:00etan. Pasaiako Kultura zinegotzi eta Antxoko festetako arduradun Juanra Canok aurreratu duenez, bileraren asmoa herriko jai ereduaren gaineko hausnarketa zabaltzea izango da: “Iritziak pa...

admin

Murias Center 4k eta Eroskik akordioa sinatu dutela jakinarazi du udalak

murias Center4 eta Eroskiren akordioaren berririk ez duela esan du udalak

admin

‘Bertsolari’ filma bihar, euskaltegiaren Kultur Astearen barruan

Pasaiako Udal Euskaltegiak anrtolatuta XVIII. Kultur Astea egiten ari dira aste honetan. Bihar, asteazkena, Bertsolari filma proiektatuko dute Trintxerpeko Alkateordetzan, goizeko hamarretan. Ondoren filmari buruzko solasaldia egingo dute.

admin
Gehiago