Frantzian eta Espainian lehiatu dira Santiagotarrakekoak
Pas de Calaiseko Saint Laurent Blangy herriko (Frantzia) Nazioarteko XVII. Estropadan lehiatu zen Olatz Zabala, Santiagotarrak-eko arraunlaria, asteburuan. Euskadiko Selekzioarekin parte hartu zuen irundarrak estropadan, eta lehen proban zortzigarren p...
Pas de Calaiseko Saint Laurent Blangy herriko (Frantzia) Nazioarteko XVII. Estropadan lehiatu zen Olatz Zabala, Santiagotarrak-eko arraunlaria, asteburuan. Euskadiko Selekzioarekin parte hartu zuen irundarrak estropadan, eta lehen proban zortzigarren postuan sailkatzea lortu zuen. Hala, bigarren proban, sailkapeneko laugarren postua eskuratu zuen.
Espainiako txapelketa
Santiagotarrak kirol elkarteko arraunlariak Espainiako txapelketan ere izan ziren asteburuan. Hala, seniorren lau skulleko taldeak 4. postua lortu zuen, eta Gazte Mailako taldeak, brontzezko domina. Irundarrak ergometroan ere lehiatu ziren, emaitza adierazgarririk eskuratu gabe.