Presoen aldeko elkarretaratzeak, hileko azkeneko ostiralean

Euskal presoen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar arratsaldean herrietan. Hileko azkeneko ostirala izaki, deialdi berezia egin dute. Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Lezon 20:00etan egingo dituzte elkarretaratzeak, udaletxeen aurrean. Pasai Antxon, berriz, Gure Zumardian egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan hasita. Irunen artean kartelada ibiltaria egingo dute, Irungo Urdanibia plazatik irtenda Horrez gain, etzi, Preso bat, egunkari bat lelopean afaria egingo dute Hazia elkartean, 21:30ean. 18 euro balio ditu. Hondarribian eta Hendaia-Pausun ere jarri dute presoen aldeko zita. Horrela, Hondarribian 20:00etan izango da elkarretaratzea, San Pedro kalean. Hendaia eta Pausuko herritarrak ere deitu dituzte elkartasuna adieraztera. 19:00etan hasiko da elkarretaratzea , Pausuko biribilgunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.