Musean aritu ziren larunbatean, Xaian
Euskal Herriko Mus Txapelketaren saio gehiago izan dira asteburuan. Oraingoan, Pausuko kanporaketak jokatu dituzte. Giro ezin hobean, eguraldiak ezin izan zuen asteburuko partidarik oztopatu, nahiz eta nolabaiteko eragina izan zuen. Hala, hirurak pasa...
Euskal Herriko Mus Txapelketaren saio gehiago izan dira asteburuan. Oraingoan, Pausuko kanporaketak jokatu dituzte. Giro ezin hobean, eguraldiak ezin izan zuen asteburuko partidarik oztopatu, nahiz eta nolabaiteko eragina izan zuen.
Hala, hirurak pasatxo ziren Pausukoek partidei heldu zietenean. Hamabi bikotek parte hartu zuten. Honakoak sailkatu ziren Lapurdiko lehiarako: Garat eta Lopez; Urrutia eta Ostolaza; eta, Aramendi eta Lafitte.
Lapurdiko finala martxoaren 3an jokatuko da, Xaia ostatuan.