Albisteak

Kalean Kantuz saioa egingo dute etzi

San Pedro kaleko Azeri Elkartearen parean, Kalean Kantuz ikasturte berria hasiko dute, etzi, 12:00etan. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak deia egin die abestea gustuko duten guztiei, ekitaldian parte har dezaten. Hurbiltzen direnei euskal kantuez...

admin

2012ko ekainerako bukatu nahi dituzte Portuko lanak

Portuko bigarren faseko lanak aurrera doaz eta Portuko elizaren eta Itsas Etxea auditoriumaren arteko gunea bukatu dute. Orain, Matxin Artzu kalea berritzen ari dira, 20. zenbakian hasi eta 8. arte, hau da, Hondar Jatetxean hasi eta MAPFRE Aseguruetara...

admin

Tango ikuskizuna, etzi, Arma plazan

Irungo El Sotano tango elkarteak milonga bat antolatu du etzirako. Tango herrikoi saioa izango da, Arma plazan, 12:00etatik 14:00etara. Milonga Argentinako musika mota bat da, gehienbat Buenos Aires eta Rio de la Plata inguruan errotuta dagoena. Gautxo...

admin

Presoen aldeko mobilizazioak

Albistea, OARSO BIDASOKO HITZA-n.

admin

“Ekimen falta” leporatu dio beste behin PSE-EEk Gobernu Taldeari

Oposizioarekiko “erabateko begirune falta” eta kudeaketarik eza. Biak egotzi dizkio PSE-EEk Pasaiako gobernu taldeari. Salatu dutenez “utzikeria” maila onartezina izatetik gertu dago. Amaia Agirregabiria alkateari oposizioaren k...

admin

Gaur eta etzi, kontzertuak Mogambon

Astebururo legez musika ez da faltako Mogambon. Gaur, Carontte eta Erroma taldeek joko dute, 21:30ean, eta Papier Tigre eta Papayek etzi, 18:30etik aurrera.

admin

Amute-Kostako zinema zikloan beste zortzi film emango dituzte

Atzo arratsaldean hasi zuten Amute-Kosta auzo elkarteko zinema zikloa, 17:00etan, Komentutxiki auzo elkartean. Lehenengo filmea Ice Age 2 izan zen (Izotz aroa 2 ), euskaraz eta doan. Atzokoaz gain, beste zortzi film prestatu dituzte datozen asteetan em...

admin

Gabi Jatetxearen kontra ariko da Saskilagunak

Hirugarren Mailako Saskilagunak-ek Gabi Jatetxea taldea hartuko du etxean —Elorsoro kiroldegian—, bihar 18:00etan. Gazteen bi taldeek ere etxean jokatuko dute asteburuan. Gazteen A taldeak etzi jokatuko du MCM taldearen kontra, 12:00etan. B taldeak...

admin

Xan Errotabeherek euskarazko ipuinak kontatuko ditu bihar

Hilaren 1etik hasita eta urte zahar eguna arte, Eguberriko Ametsak goiburupean gazteentzako animazioak antolatu dituzte Hendaiako Mediatekan. Gabonei buruzko kantu eta liburu eskaintza zabala prestatu dute: garaiarekin bat egiteko, herrialde hotzetatik datorren literatura proposatuko diete herriko gazteei.   Bihar, esaterako, euskarazko ipuinaldia izanen da, Xan Errotabehererekin, 11:00etan hasita. Gabonen gaineko hainbat ipuin kontatuko ditu Errotabeherek: Larrun mendian bizi den Olentzero, kobazuloan gorderik dagoen herensugea, hotzez hiltzeko zorian den hartz kumea… kontu asko izanen ditu kontari. Eta hurbiltzen direnek, munduko oparirik goxoena zein den jakiteko aukera izanen dute.   Ordu berean, Stephane Garinek zuzenduta, bost urtetik gorako haurrentzako musika entzunaldia izanen da, Diskozaleen txokoan.   Asteazkenero, bestalde, La Lisette irakurketa tapiza eginen dute txikienentzako 10:30ean, eta 11:00etan Ttipien asteazkenetan, 4 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketak eginen dituzte.     21ean irakurketa musikatua Eta eguberrien atarian, hilaren 21ean, La Compagnie du Si taldeak musikaz lagundutako bi irakurketa eginen ditu, 16:00etatik aurrera. Florence Parry Heide idazle amerikarraren Le Rapetissement de Treehorn eta Le Trésor de Treehorn ipuinak irakurriko dituzte.   Hendaiako Mediatekako ordutegia honakoa da: asteartetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara.

admin

EHEk euskararen erabilera indartzeko lehiaketa egingo du

Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? Galdera horri erantzun beharko diote Oreretako EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu duen testu lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek. Euskararen kale erabilera “eskasarekin” kezkatuta, Euskaraz Bizi kanpaina abian jarri du EHEk. Kanpaina horren helburu  nagusia, herriko gazte zein heldu euskararen erabileraren garrantziaz kontzientziatzea izango da. “Lehen urratsa herritarrentzat euskaraz bizitzea zer den jakitea da”, azaldu dute EHE taldeko kideek. Herritarren iritziak jasotzeko sortu dute Oreretako Euskal Herrian Euskarazen Testu Lehiaketa. Bertan parte hartzeko, edozein testu mota aurkez dezakete interesdunek: “Sor daitekeen testu oro da zilegi, prosa, poesia nahiz bertsogintza hauta daiteke”. Lanek bi orrialdekoak izan behar dute gehienez, eta izengoitia duen gutunazal handi batean bi kopia aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Gutunazal horren barruan, beste gutunazal txiki batean egileak bere datuak sartu beharko ditu: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefono zenbakia. Bi maila bereizi dituzte antolatzaileek lehiaketan: lehenengo mailan 12 eta 18 urte arteko gazteek hartuko dute parte; bigarrenean, 18 urtetik gorakoek. Lehenengo mailako irabazleak 100 euroko txartela eta bigarren mailakoak, berriz, 200 eurokoa eskuratuko dute, Errenkoaldeko saltokietan erabiltzeko. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an bukatuko da, eta interesdunek Euskal Herrian Euskaraz taldearen egoitzara (Oria kalea 2, behea) bidali beharko dituzte lanak. Epaia martxoaren 31n [...]

admin

Mallorcako Mostros taldea ariko da bihar Mogambon

Musika doinu gogorrak gustuko dituztenek ezin dute galdu bihar, asteazkena, Mogambo aretoak prestatu duen aukera. 20:30etik aurrera, Mostros (Mallorca, Herrialde Katalanak) eta Humilitate (Zarautz) taldeek punk-rock eta thrash-brigade doinuak ekarriko ...

admin

Bihar odola emateko aukera dago Antxon

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko aukera emango die antxotarrei, bihar arratsaldean. Kultur Etxean izango da, 18:15ean hasita. Emaile gazteei bereziki agertzeko deia egin diete.

admin

Ostiralean elkartuko dira berriro Donibaneko etorkizuneko bertsolariak

Bixi-bixi elkatetik gogoratu dute gaztetxoentzako bertso eskola abian dutela. Ostiraletan ematen ditu eskolak Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolari oiartzuarrak, 17:00etatik aurrera. Eskolan izena emateko ostegunetan deitu behar da telefonoz Bixi-Bixira,...

admin

Juan Telleriaren egurrezko erlojuak, Petra Lekuonan

Oiartzungo Petra Lekuona Zaharren Egoitzan erakusketa berria dute. Oiartzuar batek —Juan Telleriak— egindako egurrezko erlojuak ikusi ahal izango dituzte bertara hurbiltzen direnek. Honako ordutegian bisita daiteke erakusketa: 09:30etik 13:00etara ...

admin

Allerru-Jaizkibel nagusitu da Euskaldunaren etxean, gol bakarragatik

Allerru-Jaizkibel areto futboleko taldeak beste garaipen bat lortu du asteburu honetan. Izan ere, Euskaldunari gol bakarreko errentagatik irabazi zion Andoainen: 3-4. Garaipen horrekin ez dira goiko postuetatik aparte geratuko. Izan ere, bederatzigarren postuan dago Allerru, 23 punturekin, andoaindarrengandik bi puntura.   Gaur, derbia Allerru-Jaizkibelgoek, hala ere, sailkapenean postu bat gora egin dezakete gaur arratsaldean. Izan ere, eskualdeko derbia jokatuko dute, 20:30etik, aurrera Bekoerrota kiroldegian Gamonen kontra. Partida bertan behera gelditu zen aurreko astebutuan, elurteagatik.

admin

Gutuna: Jakin dezaten

Lezoko alkate andereak, iazko urrian, zera iragarri zigun: «Udalaren diru sarrerak nabarmen jaitsi dira eta jaitsiko dira datozen urteetan ere. Ondorioz, ezinbestean, egoera berrira egokitzeko gastuak murriztu behar ditugu», 2012an gerrikoa estutu be...

admin

Txan magoak Donibaneko gaztetxoekin meriendatuko du ostiralean

Bixi-bixi elkarteak antolatuta, Txan magoak bisita egingo die Donibaneko gaztetxeoei ostiral arratsaldean. Herriko zinean izango da, 17:00etatik aurrera, eta Bixi-bixikoek merienda prestatuko dute denentzat.

admin

Silveiraren liburua

A las nueve en el Faisán izena du Xabier Silveira bertsolariaren azken liburuak. Pasa den ostegun arratsean herrian aurkeztu zuen, Makutxo tabernan. Bertso aurkezpena antolatu zuten, eta Silveiraz gain, Jokin Uranga, Unai Muñoa eta Ander Lizarralde b...

admin

47 bikote Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketetan

  Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatu zituzten larunbatean Antxon, Trintxerpen eta San Pedron. Urtarrilaren 14an jokatu zuten Donibanekoa. Hala, kanporaketa horietan guztietan giro aparta izan zela esan dute Bai Euskal Herriari taldeko kideek, eta parta hartzaileak eta lehiak antolatzen lagundu dutenak (dendak, tabernak eta norbanakoak). Denera, Pasaiako lau kanporaketetan 47 bikotek parte hartu dute: hamabina San Pedron, Trintxerpen eta Donibanen, eta 11 Antxon. Hala, lau barrutietako kanporaketetatik Gipuzkoako lehiara joango direnak atera dira. Hilaren 25ean izango da Gipuzkoako finala, Segurako pilotalekuan, 15:00etatik aurrera. Honakoak dira bikote horiek: Donibane: Juantxo eta Luis (irabazleak), eta Jon Ander eta Joxe Mari (bigarrenak). San Pedro: Manu Enbil eta Duni (irabazleak), eta Juanjo eta Manolillo (bigarrenak). Trintxerpe: Ibai eta Borja (iranazleak), eta Joxi eta Txintxin (bigarrenak). Antxo: Patxi Gil eta Joseba Donabera (irabazleak), eta Juanito Olaizola eta Prontxio Errasti. Ondoko bideoa Antxoko kanporaketakoa da.

admin
Gehiago