Amute-Kostako zinema zikloan beste zortzi film emango dituzte

Atzo arratsaldean hasi zuten Amute-Kosta auzo elkarteko zinema zikloa, 17:00etan, Komentutxiki auzo elkartean. Lehenengo filmea Ice Age 2 izan zen (Izotz aroa 2 ), euskaraz eta doan. Atzokoaz gain, beste zortzi film prestatu dituzte datozen asteetan em...

Atzo arratsaldean hasi zuten Amute-Kosta auzo elkarteko zinema zikloa, 17:00etan, Komentutxiki auzo elkartean. Lehenengo filmea Ice Age 2 izan zen (Izotz aroa 2 ), euskaraz eta doan.
Atzokoaz gain, beste zortzi film prestatu dituzte datozen asteetan emateko. Otsailean bukatuko da zinema zikloa.

Filmak
Hilaren 18an. ET (gaztelaniaz).
Urtarrilaren 8an. Horton (euskaraz).
Urtarrilaren 15ean. Milagro en Milán (gaztelaniaz).
Urtarrilaren 22an. Nany Macphee eta Bing Banga
(euskaraz).
Urtarrilaren 29an. El viaje del Emperador (gaztelaniaz).
Otsailaren 5ean. Kiriku eta Basati piztiak (euskaraz).
Otsailaren 12an. Peter Pan (gaztelaniaz).
Otsailaren 26an. Despereauxen kondaira (euskaraz).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.