2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Elur falta dela eta, proba Espot Esqui estazioan ez jokatzea erabaki dute eta Port Aine mendian egingo dute Herria Cronoespot proban parte hartuko du Izaskun Zubizarreta kirolariak bihar Port Aine mendian (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Proba puntua...

Hondarribiak bi azoka izaten ditu urtean; bat udan eta bestea neguan. Hala, Neguko Jardunaldien barruan, Euskal Liburu eta Disko Azoka ireki dute, igandera arte, Arrantzale auzoan. Azoka 10:00etatik 13:00etara, goizez, eta 16:00etatik eta 20:00etara, arratsaldez izango da zabalik. Atzo, Toti Martinez de Lezea, iazko azokan liburu gehien saldu zituen idazlea saritu zuten. Durangoko liburu eta disko azokako berritasun gehienak daude azokan.

Donibanen, Antxon eta Trintxerpen San Tomas azokak egingo dituzte eguerdira arte Azken urteetako ohiturari jarraituz, San Tomas Egunaren aurreko igandean egingo dituzte Antxon, Donibanen eta Trintxerpen egun horri lotutako azokak. Hau da, etzi, txistor...

Portua auzoko bigarren faseko lanak aurrera doaz, eta Portuko elizaren eta Itsas Etxea auditorium berriaren arteko gunea bukatu dute jada. Orain, Matxin Artzu kalea berritzen ari dira, 20. zenbakitik zortzigarrenera arte, hau da, Hondar jatetxean hasi...

Emeki elkarteak, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, Berdintasunerako Irudiak izeneko argazki lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna landu eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz. Genero ikuspegiko lehiaketa 1...

Abenduaren 5etik 12ra. Karmele Irastorza-Garazi Moreno: 23-30. Jonathan Agirre-Xabi Manterola: 27-30. Borja Arruti-Jon Aroztegi: 30-26. Mikel Mitxelena-Jon Arin: 30-12. Ekain Guridi-Aitor Palomo: 30-20. Egoitz Mitxelena-Imanol Galardi: 19-30. Bikutze-...

Asteazkenean izango da San Tomas Eguna, baina zenbait auzo elkartek asteburura aurreratu dituzte egun horri lotutako ekitaldiak. Beraunen, esaterako, larunbatera begira prestatu dituzte ekintzak. Goizean goizetik erakusketa izango da auzo elkartearen t...

Igande arratsaldean antzerkia ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean. Txalo antzerki taldeak Baginaren bakarrizketak antzezlana eramango du Gezalako oholtzara. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerarik ez da ordaindu behar. Emakumeen sexualitatea Baginaren bakarrizketak antzezlanak emakumearen sexualitatea du oinarri, eta sexulitatearekiko dituzten lotsa eta errua kentzea da helburua. Umorea eta samurtasuna ditu antzezlanak. Antzezlana egiteko 200 emakume baino gehiago elkarrizketatu dituzte. Munduan obra garaikide antzeztuenetakoa da.

XIV. Prosa eta Poesiako sariak banatuko dituzte igandean, udaletxeko areto nagusian, 11:00etan. Urtero antolatzen ditu udalak sari horiek, eta herriko bi ikastetxeetako ikasleen lanak saritzen dituzte, adinaren araberako hainbat sailetan.

Gaur arratsaldeko lauetatik aurrera, berdintasunerako bigarren tailerra eskainiko du Neus Albertosek, Emeki emakumeen elkarteak San Pedro kalean duen lokalean. Tailerrak hilabetean behin egingo dituzte, eta bertaratzeko gonbitea luzatu dute, tailerrera...

Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten igande goizaldean San Pedron emakume bat bortxatu zutela eta Trintxerpen beste bat jipoitu zutela salatzeko. Herenegun emakume batek ertzain etxean salaketa jarri zuen, igande goizaldean San Pedron bi gizone...

Erregional Ohorezko Mailako Hondarribia futbol taldeak Beti Gazteren aurka galdu zuen larunbatean (1-3). 22. jardunaldiaren ondoren, sailkapenean hamalaugarrenak dira berdeak; 21 puntu dauzkate eta lau talde azpitik. Datorren jardunaldiko partida Berga...

Gaur elkarretaratzea egingo dute asteburuan San Pedron emakume bat bortxatu eta Trintxerpen beste bat jipoitu zituztela salatzeko. 20:00etan deitu dute bilkura; pilotalekuan edo ondoko biribilgunean izango da. Bi erasoak larunbat goizaldean gertatu zi...

Irrien Lagunak klubaren ekimenez, Oarsoaldeko herrietan umeentzat aisialdi proiektu “hezitzaile, euskaldun, herritar eta parte hartzaile bat” abian jarri nahi dute. Horretarako bilerak egingo dituzte eskualdeko lau herrietan. Herrikoa osteg...

Basamortu biziak ikusentzunekoa emango dute Amaia KZn Zure abenturaren bila ekimenaren baitan. Hala, besteak beste, “Djibutiko nomaden karabanak, Heriotzaren Ibarreko urre bilatzaileak, outback australiarreko kolonoak, Boliviako haur meatzariak, Karakorum mendietako zamaketariak eta Groenlandiako foka ehiztariak” ezagutzera emango ditu ikusentzunekoak.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Oiasso-Bidasoa XXI waterpolo taldearen partida medio, Artaleku kiroldegiko igerilekuak itxi egingo dituzte larunbatean 13:00ak eta 15:00ak artean. Denbora tarte horretan Azken Portuko igerilekuak erabili ahal izango dit...

Alkatea auzoetan ekimenaren baitan, Belaskoeneako bizilagunekin bilera egitea egokitu zaio oraingoan Jose Antonio Santano alkateari. Hitzordua, hilaren 22an asteakenean izango da Haur eta Lehen Hezkuntza eskolan, 19:30ean. Artia eta Larreaundiko auzoki...