2012ko ekainerako bukatuko dituzte Portua auzoko lanak

Portua auzoko bigarren faseko lanak aurrera doaz, eta Portuko elizaren eta Itsas Etxea auditorium berriaren arteko gunea bukatu dute jada. Orain, Matxin Artzu kalea berritzen ari dira, 20. zenbakitik zortzigarrenera arte, hau da, Hondar jatetxean hasi...

Portua auzoko bigarren faseko lanak aurrera doaz, eta Portuko elizaren eta Itsas Etxea auditorium berriaren arteko gunea bukatu dute jada. Orain, Matxin Artzu kalea berritzen ari dira, 20. zenbakitik zortzigarrenera arte, hau da, Hondar jatetxean hasi eta Mapfre aseguru etxeraino. Euri urak eta ur beltzak bereizi dituzte gune horretan, baita energia eta komunikazio sareak hobetu ere. Gainera, bertako kale argiztapena eta herritarrentzako eremuak hobetu dituzte.

Almirante Alonsoren antzera

Oinezkoari lehentasuna emateko helburua dute lanek, eta hala, aurten berritu berri duten Almirante Alonso kalearen eredua erabiliko dute Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleetan ere. «Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak berriritartzen ari gara, oinezkoari lehentasuna emanez, espaloi zabalekin eta eserleku nahiz argiztapen berriarekin. Kaleen itxura Almirante Alonso eta kale horren elkartzutetan daudenen antzekoa izango da», azaldu du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. Lanak 2012ko ekainaren erdialderako bukatzea espero dute eta aurrekontua 2,7 milioi eurokoa da.

Uda sasoirako bukatuta
Epe aldetik lanak ondo doazela gogoratu dute udaletik, «orain arte oso ongi doaz. Jakin badakigu obra batek eragozpen handiak sortzen dituela, eta gehiago hiri erdian. Hala ere, esperotako erritmoan goaz, eta 2012ko ekainerako bukatuko ditugu. Denok aterako gara irabazten», esan du Juan Mari Altunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.