Albisteak

Ficobako haur parkea hilaren 21etik aurrera

Ficoba erakustazokako hiru pabilioiak erabiliko dituzte aurten Euskal Kostaldeko Haur Parkea prestatzeko, 5.000 metro koadro guztira. Ohi bezala, jolas eta heziketa-jardueraz betea egongo da. Gabonetako Haur Parkea hilaren 21etik urtarrilaren 4a arte i...

admin

Baserritarren jantzi erakusketa antolatu du Iraultzak

Bihartik hasi eta hilaren 31 bitartean baserritarren jantzi erakusketa ikusteko aukera izango da Torrekuan. Iraultza dantza taldeak antolatutako erakusketan, hamabost baserritar jantzi egongo dira, eta baita XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako...

admin

Lezoko mapa toponimikoa aurkeztu dute

Hamabi urteren ondoren, Lezoko mapa toponimikoa berritu dute. Horrela, izen berriak sartu dituzte, beste batzuk zuzendu eta ortoargazkia ere atera dute. Mikel Arruti Kultura zinegotziak ostegunean egin zuten aurkezpenean nabarmendu zuenez, datuak erabe...

admin

200.000 deskontu txartel eta 22.000 euro banatuko ditu Muganek gabonetan

Mugan, Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen elkarteak 200.000 deskontu txartel banatuko ditu gabonetan, parte hartuko duten saltokietan baliatzeko. Muganeko kudeatzaile Tomas Maeztuk aurkeztu zuen ekimena joan den astean. “Parte hartuko duten saltokietan erosketa berriak sustatu nahi ditugu, 2012ra begira”, azaldu zuen. Saltoki bakoitzak erabakiko du nolako eskaintza egingo duen: “Ez da gauza bera ogi bat edo altzari bat erostea; komertzio bakoitzak erabakiko du deskontua zein izango den… %1etik %80ra joan daiteke”, gehitu zuen Maeztuk. Kanpainarekin bat egin duten saltokietan erosten dutenek deskontu txartela jasoko dute, saltzaileak ezarritako merketzea izango duena. Erosleak deskontu hori baliatu ahalko du, saltoki horretan soilik, hurrengo hiru hilabeteen barruan. Ia 17.000 gutun 2010ean Aurten ere Olentzero, Errege Magoen edo Aita Noeli gutuna idazteko aukera eskainiko du aurten ere Muganek. Iaz egin zuten lehen aldiz, eta ia 17.000 gutun jaso zituzten. Gutunak Muganeko saltokietan jaso, eta ondoren bete behar dira, 4000 euro arteko eskakizunak eginez. Ondoren merkatarien elkartearen egoitzan utzi behar dute betetako gutuna (Colon pasealekua, 27). Jasotakoen artean zozketa egingo dute, eta irabazlearen eskaerak errealitate egingo dira. Hori ez da izango Muganek gabonetan egingo duen zozketa bakarra. 120 euroko 150 txeke banatuko dituzte datozen egunotan elkartearen bazkide diren dendetan erosketak egiten diztuzten artean, 18.000 euro guztira. [...]

admin

Hilaren 23an eta 29an musika eta dantzaz girotuko dute Erdialdea

Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Migel auzoan eta Erdigunean, baita MercaIrunen ere. Hamarnaka saio egingo dituzte, hilaren 23an eta 29an, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara (ikus egitaraua behean). Tatiana eta Dantzaka taldeek flashmob ekintzak burutuko dituzte, jendea ezustekoan harrapatuz. Tatianako Analisa Torresek azaldu zuen 250 dantzarik parte hartuko dutela gabonetako ekintzetan. Hondarribia kalea eta Iparralde etorbidea bitartean semaforoak oinezkoentzako berde jartzerakoan dantzatuko dute. Eta IrunBreak elkarteko kideak Aita Noelez mozorrotuko dira, ordu erdiko break dance ikuskizunak egiteko. Kontserbatorioko lau taldek bat egin dute Irungo gabonak girotzeko ekitaldi sortarekin. Hain zuzen ere, haize bostekoa, saxoen taldea, hari hirukotea eta Diego Vera disko jartzaile eta bateria elektronikoak dira Eguberri astean emanaldiak eskainiko dituztenak. Argiteria %100 iraunkorra Musika eta dantzaz gain, argiteria bereziak gogoratuko dien irundar zein bisitariei aste hauek bereziak direla. Joan den astean piztu zituzten San Juan Harria plazara itzuli diren argiak. “Hiru dimentsioetako kolorezko elementuak hautatu ditugu aurten ere, egunez dekoratu eta gauez argitzen dutenak. Gainera %100ean led argiak baliatu ditugu, iraunkorrak eta oso dekoratiboak direlako”, esan zuen Cristina Laborda Bide Publikoko [...]

admin

Bitamine espazioak hainbat artisten lanen salmenta antolatuko du urtarrilaren 2tik 5era

Bitaminek, Olaberria auzoan kokapena duen arte ekoizpen espazioak, arte salmenta bat antolatu du datorren urteko urtarrila hasierarako. Hamasei artistek parte hartuko dute, Bitamine osatzen duten laurek —Beatriz Churruca, Helga Massetani, Miren Gonza...

admin

Gaztetxea aldarrikatzeko prentsaurreko jendetsua egin dute

Hondarribiko Gazte Asanbladak deituta gaztetxearen aldeko agerraldi jendetsua izan da gaur eguerdian Hondarribiko Zuloaga etxean. Herritar eta gizarte eragile ugari bildu dira bertan gazteei beren babesa agertzeko. Gazte asanbladako bozeramaileek azaldu dutenez, atzo Aitor Kerejeta alkatearekin bildu ziren, gaztetxe baten beharra helarazteko, eta alkateak gazteen proiektua zilegitzat jo duela esan dute. Alkatearekin hitz egindakoa eta Udalak emandako alternatibak aztertzeko prentsaurrekoaren ondoren asanbladan bildu dira, eta aurrerantzean asanblada gehiago deitu eta hausnarketa prozesua zabalduko dutela iragarri dute gazteek. 1000tik gora atxikimendu Aspaldi ari da Hondarribiko Gazte Asanblada gaztetxearen aldeko lanean. Beharren diagnsotiko batetik abiatuta ekin zioten lanari, eta gazte guztien topalekua izango den gaztetxea nahi dute, autogestionatua, eta herriko giroa pizteko giltzari izango dena. Udalari gazteen beharrak eta nahia asetzeko konpromisoa bere egin dezala eskatu diote, eta beren nahiak herrian babesa baduela erakusteko sinadurak biltzen ari dira. Dagoeneko 10ootik gora atxikimendu bildi dituztela esan dute gaurko agerraldian.

admin

Lekurik ez da geratzen 24ko Indoor Zikloa Maratoirako

Belen Sierra Irungo Udal Kirol Patronatoko presidenteak pozik agertu da hilaren 24an Azken Portuko kirodegian egingo den Indoor Zikloa II. Maratoirako leku guztiak bete direlako. 70 lagunentzako tokia zegoen eta dagoeneko eskaintza bete da. Sierrak aza...

admin

Gobanak hoberen marraztu dituztenek jaso dituzte sariak

Atzo arratsaldean izan zen Antxon  hango liburutegiak antolatutako marrazki lehiaketaren sari banaketa, liburutegietako arduradun eta kultura zinegotzi Juanra Cano bertan zirela. Pozik agertu ziren txikiak, eta harro erakusten zuten beren marrazkiak. Gabonetan zehar parte hartzaile guztien lanak ikus ahalko dira kultur etxean.

admin

San Tomas Azoka aurkeztu dute eguerdian

San Tomas Azoka aurkeztu dute gaur eguerdian

admin

Hemeretzi domina eskuratu ditu EATk astebukaeran

Errenteriako Atletismo Taldeak (EAT) arrakasta izan du asteburuan Anoetan egindako Pista Estaliko Euskadiko Txapelketan. Guztira, hemeretzi domina eta Espainiako errekor bat eskuratu dituzte Errenteriako atletek. Domina horietatik sei urre lortu dituzt...

admin

Zumaiara denaren bila joango dira Santiagotarrak-eko pistako piraguistak

Santiagotarrak Arraun Elkarteko pistako piraguistak Zumaian lehiatuko dira etzi, Gipuzkoako Fondo Txapelketan, 16:00etatik aurrera. Azken orduko ezustekorik ezean, saileko palista guztiak ariko dira, eta, Donostia Kayak taldea faborito bada ere, ez dut...

admin

Sardina ehortzi dute

Oiartzunen inauteriak herenegun bukatu ziren. Hala, irudian ikus daitekeenez, Oiartzungo Petra Lekuona egoitzako kideek sardina erre zuten herenegun.

admin

Japoniako dastatze afariak proposatu ditu Alamedak

Alameda jatetxeak Japoniako bi afari proposatu ditu gaurko eta biharko Hondarribian. Takafumi Ishiura eta Takahiro Kozihara japoniarrak izango dira Gorka Txapartegiren Alameda jatetxeko sukaldean, eta Japoniako jardunaldiekin, beste gastronomia kulturak ezagutzeko aukera eman nahi dute. «Japoniako sukaldaritza munduko garrantzitsuenetakoa da, beti harritzen zaitu, eta gai batzuetan gurekin harreman zuzena dauka. Gainera, guretzako ohore bat da Ishiura gure artean egotea. Hemen ikasten egon zen, eta bere herrian ere arrakasta handia dauka», azaldu du Gorka Txapartegik, Alameda jatetxeko sukaldariak. Sukaldarien erakustaldia Urteak dira Hondarribiko Alameda jatetxean Japoniako sukaldari gazteak prestatzen dituztela. Takafumi Ishiura sukaldariak denbora luzez lan egin zuen bertan, eta euskal sukaldaritzaz, produktuaren garrantziaz eta plateraren protagonismoaz asko ikasi zuen. Ishiurak ezaugarri horiek bildu ditu Ishikawa hirian sukaldariak duen jatetxean, eta Euskal Herrian ikasitakoa txertatzen saiatzen da. Hala, Japoniako menuak bertako ezaugarriekin osatzen ditu. Takahiro Kozihara sukaldariak, berriz, bere herrialdeko sukaldaritzaren esentzia proposamen berezi batekin azalduko du. Koziharak Euskal Herriko kultura gastronomikoa atsegin du, eta harekin kontaktuan izan da beti. Dastatze afariez gain, Takafumi Ishiura eta Takahiro Kozihara sukaldariek gaur eta bihar eskainiko duten menuko plateren bat jatetxeko salan bertan egingo dute, erakustaldi gisa. Afariek 60 euroko prezioa dute, eta erreserba egiteko ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 943 64 27 [...]

admin

Zubieta Etxaldeko metal aroko aztarnategira bisita, etzi

Zubieta Etxaldeko metal aroko aztarnategira bisita antolatu du Hondaek, ondarearen aldeko elkarteak, etzirako. 10:00etan aterako dira Zumarditik eta irteerak bi ordu iraungo du. Bertara joateko mendiko botak eramatea gomendatu dute. Ondarearen alde H...

admin

«Ziur gaude gauza berriak aterako direla, eta lanerako ez, gozatzeko elkartuko gara»

Ane Badiola eta Oihane Uitzi: Oiartzungo gazteak. Gazteen arteko harremanak sustatu, koadrilak euren artean ezagutu, eta gazteen gustuko aisialdi eskaintza prestatu. Amua bota dute hainbat gaztek. Gainontzeko gazteek egin behar diote kosk orain. Adin eta koadrila ezberdinetako hainbat gazte elkartu dira Oiartzunen, gazteen arteko harremanik ez dagoelako kezkatuta. Gazteen mugimendu bat sortu nahi dute, harremanak egiteko, eta aisialdi eskaintza zabaltzeko. Lehen urratsa egin dute: etzirako poteoa eta afaria antolatu dituzte, lehen kontaktu gisa. Euren kezka bakarrik ez dela argi dute, eta lehen kontaktu horretatik hainbat gauza aterako direla uste dute. Hala azaldu dute Ane Badiolak (Oiartzun, 1989) eta Oihane Uitzik (Oiartzun, 1992). ‘Oiartzungo gaztian ordua iritsi da!’ diozue, eta ‘Gaztiak bagatoz!’ lehen hitzordua jarri duzue etzirako. Oihane Uitzi: Bai, aldaketarako ordua dela uste dugu. Gazteen arteko harremanik ez dago ia, eta kohesioa bilatu nahi dugu. Ane Badiola: Gazteak lokaletan daude batzuk, eta tabernetan beste batzuk. Ez dugu horren aurka ezer, baina ateratzea ere nahi dugu, eta denok elkar ezagutzea. Uitzi: Hori da, harremanak sortu nahi ditugu gazteen artean. Badiola: Herri txikia da, ia denak ezagutzen gara, baina ez dugu elkar agurtzen ere askotan. Adibide bat: autobusean igo eta nahiago dugu ezezagun baten ondoan eseri, Oiartzungo gazte bat ikusita ere. Uitzi: Gainera, [...]

admin

Aurrekontuak aurrera atera dituzte, PSE-EEren saiakeren gainetik

Pasaiak udal aurrekontu berriak izango ditu 2012an. Herenegun onartu zituzten Donibaneko Arizabalo jauregian eginiko ezohiko osoko bilkuran. Astelehenean aurreratu bezala, Bilduren eta Pasaiako Ezkerrareren arteko azken orduko akordioa gauzatu zen. Hala, Pasaiako Ezkerrak zuzenketa partzialak erretiratu zituen, udal gobernuarekin adostutako emendakin transazional batean jaso zituztelako. Bi alderdiek bat egin zuten zuzenketa transazionala bozkatzeko, eta ondorengo bozketan, aurrekontuen bozketan, Xabier Pombo abstenitu egin zen eta hori nahikoa izan zen kontuak onartzeko, bigarren bozketan alkateak kalitatezko bozka baliatu zuelako. Bilkura luzea eta eztabaidatsua izan zen, ozta-ozta amaiera izan zuena. Izan ere, udal kontu hartzaileak aurretik azaldu zuen ezingo zela plenoan egon, eta hutsune horrek bilkura baldintzatu zuen. Zinegotzi sozialistek kontu hartzailea ez egotea probestu zuten hainbat galdera tekniko egiteko, eta plenoan zehar bi etenaldi egin behar izan zituzten, idazkariak eskatuta bat, eta udal gobernu taldearen eskaeraz bestea. PSE-EEk eurek aurkeztutako osoko zuzenketaren eta aurrekontuen azken bozketa egiteko, izenezko bozketa (edo nominala) eskatu zuten. Gainera, aurrekontuen bozketaren legezkotasuna zalantzan jarri zuten, horretarako argudiatuta udal kontuak ezin direla onartu erakunde autonomoenak —Pasaia Musikal, San Pedroko Zaharren Egoitza eta Euskaltegia— baino lehen. Azkenean kontuak aurrera atera zituzten, baina ikusteko dago PSE-EEk errekurtsoa aurkeztuko ote duen —bozketa nominala izan zenez, egin dezakete—. Elkarlanerako deia Gobernu taldearentzat [...]

admin

Zaleen laguntza nahi du Donibanek igandeko derbirako

Jokatutako azken partidan liderraren aurka itxura bikaina eman eta gero, sailkapeneko bigarren tokian dagoen Ereintzaren aurka gauza bera egin eta garaipena bilatuko du etzi Lurraldeko Lehen Mailako Donibane eskubaloi taldeak. 10:30ean hasiko da lehia,...

admin

Belgikako ikasleei harrera egin diete udaletxean

Goizane Álvarez Giza Baliabide eta Bizikidetza ordezkariak, Pedro Alegre Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte-hartze ordezkariak, udaleko beste zenbait kideekin batera, harrera egin diete Belgikatik etorritako ikasleei. Belgikako Institut Saint Joseph de Ciney ikastetxeko 15 ikasle dira eta eskolak 20 urte daramatza Irungo La Sallerekin elkarlanean, hizkuntza-trukeak antolatzen Eurodyssée programaren barruan. La Salleko ikasleek martxoaren 31tik apirilaren 7ra bitartean joango dira Belgikara, eta han, Europako beste ikastetxe batzuetako gazteekin elkartuko dira; Italia, Portugal, Eslovakia, Polonia, Suedia, Hungria, Errumania eta Greziakoekin, hain zuzen ere. Guztira, nazioarteko 250 ikasle eta 40 bat irakasle elkartuko dira bertan. Aurtengo programako gaia, Europa artistikoa da, eta nazio bakoitzeko adierazgarri den adierazpen artistikoa aurrera eraman ebharko dute.

admin
Gehiago