Albisteak

Larunbatean korrituko dute antxotarrek Gabonetako Krosa, festa giroan

Bost kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek; mozorro onenarentzako saria banatuko dute. II. urtez jarraian Kamio tabernak hartu du bere gain Gabonetako Krosaren antolakuntza. Larunbatean izango da, 16:30etik aurrera. Izen-ematea Gure Zumardian egin behar da,  lasterketa hasi eta ordubete lehenagotik hasita, eta 6 euro balio du. Horien truke parte hartzaileek elastiko bana, ura, salda eta txorixoa eskuratuko dute. Iaz antolatu zuen Kamiok lehenbizikoz Gabonetako Krosa, eta oso harrera ona izan zuen herritarren artean. 80 lagunek eman zuten izena iaz, eta antolatazileek aurten kopuru bera edo handiagoa espero dute. Iragarri dutenez, korrikalari onena ez ezik, mozorro onena sarituko dute.

admin

Lau barrutietara iritsiko da Olentzero larunbatean

Antxon, goizean eta iluntzean aterako da eta Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen arratsaldean. Pasaitarrek lehengo igandean eman zieten hasiera Gabonetako ospakizunei, santomasetako ferietan, eta orain, Olentzerorekin dute hurrengo hitzordua, larunbatean. Ohitura lege, eta lau barrutietako haurrek jasoko dute ikazkinaren bisita. Antxon bi bider ibiliko da Olentzeroa herriko kaleetatik barrena. Goizean, Alkartasunaren ekimenez irtengo da eta Azokan egingo du geldialdia, txikien eskutitzak jasotzeko. Arratsaldean, berriz, Basarik antolatutako Olentzeroak girotuko ditu kaleak. Trintxerpen, musika eskolak antolatu du Olentzero. Musika eskolatik irten eta Arrandegia kaletik jaitsiko dira Serafin Esnaola plazara, han lehen geldialdia egiteko. Ondoren, barrutiari ohiko bira emango diote. Ibilbidea osatu bitartean jasoko ditu Olentzerok txikienen eskutitzak. Donibanen, Bixi-Bixi elkartearen ekimenez irtengo da Olentzeroa, Mari Domingik lagunduta. Meipitik abiatu eta herriko parte zaharrerantz abiatuko dira guztiak kantari. Entsegu orokorra, etzi dute, 18:00etan. San Pedron, bihar, entsegua San Pedron, azkenik, berritasun handiekin heldu da aurten Olentzeroa. Ondartxo Abesbatza aritu da urteetan Olentzeroren antolakuntzan, eta orain herritar talde bat batu zaie, partaidetza sustatu eta, esker onez, lekukoa hartu nahian. Sorpresak iragarri dituzte, baina Olentzeroak ez omen du nahi horiek zabaltzerik. Beraz, ezagutu nahi dituenak larunbatean San Pedrora hurbildu beste erremediorik ez du izango. Zamatetetik irtengo da San Pedroko Olentzeroa, Belaskotik igaro ondoren, herrian barna [...]

admin

Aparkatzea dohainik Gabonetan

Eguberriko festen karietara, aparkatzea dohainik izanen da 2011ko abenduaren 19tik 2012ko urtarrilaren 2ra.

admin

Trafikoaren %18ko beherakadarekin itxiko du urtea Portuak

Iaz 3.898.010 tona mugitu zituen Pasaiako Portuak, eta aurten, 3.200.000 tona baino ez. Hala eman du aditzera Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok, gaur goizean egin duten urteko azken administrazio kontseiluan. Burdingintza sektorearen geldialdiak...

admin

Ekintza ugari dituzte aurretik txikienek Gabonetan

Gazteria Sailak urtero moduan hainbat ekitaldi prestatu ditu Gabonerako, batik bat haur eta gazteei zuzenduta. Ostegunetik hilaren 30era, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an Gabonetako ludoteka egongo da zabalik, Merkatuzarren. 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da, eta goiz eta arratsaldez 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo da irekita. Horrez gain, ostegunean, ostiralean eta hilaren 29 eta 30ean miniaturazko trenaren jardunaldiak izango dira, ludotekaren ordutegi berean eta Merkatuzarren. Horrez gain, aste honetan martxan egongo den bi egunetan miniaturazko soldaduen erakusketa ikusi eta pintura tailerrean parte hartzeko aukera izango da. Niessen zinemetan, berriz, ostiralean, 11:00etatik aurrera, Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa filma emango dute, eta hilaren 29an, ordu berean, Artur eta munduen gerra-ren txanda izango da. Euskaraz izango dira bi filmak, eta dohainik, baina hara joateko gonbidapena beharko da. Merkatuzarren lortu ahal izango dira gaur, bihar, etzi eta etzidamu lehenengo saiorako, eta hilaren 26, 27 eta 28an Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, hilaren 29ko saiorako. Bi egunetan, 16:30etik 19:30era jaso ahal izango dira gonbidapenak. Hilaren 23an Olentzero eta Mari Domingik herria bisitatuko dute, eta Madalenaren ermitatik Herriko Plazarako bidea egingo dute gurdi gainean. Udaletxe aurrean, berriz, euren eskutitzak emateko aukera izango dute txikienek. Hilaren 24an, berriz, herriko kaleak zeharkatuko ditu [...]

admin

Kale garbiketaren gainean kezka agertu du PSE-EEk

Zerbitzuetako hurrengo batzordean kale garbiketaren kontratua zertan den jakin nahi duela eta horren gainean informatzeko eskatu dio PSE-EEk Gobernu Taldeari. Esan dutenez, kale garbiketaren ardura duen enpresaren hitzarmenean murrizketa ekonomikoak iz...

admin

Iñigo Arrizabalagaren XVI. Oroitaldia jokatuko dute larunbatean

Portu Agintaritzako lankidea izandakoa goratuko dute larunbatean, Donibaneko kiroldegian 10:00etatik aurrera jokatuko duten Iñigo Arrizabalagaren XVI. Oroitaldian. Futbol Zazpian jokatu ohi duen Portu Agintaritzako taldea eta areto futbolekoa ariko di...

admin

Gurekin: “Onargarria denaren muga gainditu da”

Iztieta-Ondartxoko bizilagunak ez ziren pozik atera pasa den ostegunean udaleko ordezkariekin egindako bileratik. Ez zuten adostasunik lortu auzoan dituzten arazoei aurre egiteko, eta bizilagunak “nazkatuta” daude “auzoan biltzen dire...

admin

PSE-EEk ez ditu 2012ko aurrekontuak babestuko gaurko udalbatzarrean

2012ko aurrekontuak behin-behinean onartzea ala ez izango da gaur arratsaldeko udalbatzarreko punturik garrantzitsuena. Orduan jakin ahal izango da noren babesa izango duten udal kontuek. Baina PSE-EEk aurreratu du, azken orduko aldaketarik ezean, ez dituela babestuko. Edukiari dagokionez, “Errenteriako familia askok duten arazo nagusiena” ez dutela kontuan hartu iritzi dio PSE-EEk: “Langabezia”. Herriko tasa %14,7ra igo dela gogorarazi du, eta horregatik garrantzitsua dela 2012an bitarteko gehiago bideratzea enplegu planetara. Haatik, gobernu taldeak kontu saila %95 murriztu duela azaldu du. PSE-EEk, ordea, enplegu eta formakuntza plan bat gauzatzeko 195.000 euro bideratzeko zuzenketa bat aurkeztu du. Ados agertu da euskara, berdintasuna eta ingurumenaren sustapenerako politikekin, baina era berean, adierazi du horrek ezin dituela enplegu planak, etxebizitzarako laguntzak, hiri mantenurako baliabideak edo mugikortasun planak alde batera utzi. Bestetik, EAJ eta PPrekin akordioetara iritsi nahi izan duela jakinarazi du PSE-EEk, baina ez direla horiek gauzatu: “Gobernu taldeak PP eta EAJren zuzenketa guztiak onartu ditu, talde sozialistak aurkeztutakoak nahita baztertuz”. Udal gobernu taldeari “interesatzen zaion gauza bakarra” PSE-EEren proposamenak “aurrera ez ateratzea” dela uste du: “Beste behin, oposizioko lehen taldea isolatzen ari dira”. Horrez gain, beste zortzi puntu izango dituzte gaurko plenoan aurretik zinegotziek. Udaleko eta udalaren barne erakundeetako lanpostu eta langile zerrendak onartu edo ez [...]

admin

Menchu Galen obra hedatzeko hitzarmena izenpetu dute

Irungo Udalako Jose Antonio Santano alkateak, Kutxa Fundazioko Mikel Mendartek eta Menchu Gal Fundazioko Jose Juan Gonzalez de Chavarrik Menchu Gal Irungo margolariaren obra hedatzeko hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, erakusketa programa bat elka...

admin

Berrio-Otxoa taldearekin lehiatuko dira neskak

Espainiako Estatuko Bigarren Mailan lehiatzen diren Oiartzungo neskek etzi jokatuko dute asteburuko jardunaldiko partida, Berrio-Otxoaren kontra. 17:00etan izango da, Bilboko Ibarsusi zelaian. Bigarren postuan daude oiartzuarrak, Athleticek baino sei p...

admin

Mondragonen kontra jokatuko dute mutilek

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzungo mutilek Mondragonen kontra jokatuko dute bihar, 16:15etik aurrera, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. 23. jardunaldiari dagokion partida da. Oiartzuarrek beste talde batzuek baino partida bat gutxiago jokatu arren...

admin

Bihar, ‘Ice Age’, Kultur Etxean

Bihar, 16:30ean, eta Pasaiako Udaleko Gizartekintza Saileko kale hezitzaileek antolatuta, haurrentzako zinema emanaldia egingo dute Antxoko Kultur Etxean. Ice Age lana ikusteko aukera izango dute gazteenek. Sarrera doan da.

admin

Oroimen historikoa berreskuratuz

Anaka auzoaren baserrien gaineko ikerketa lana on line jarri du Anaka 1881 Kultur Elkarteak. Ezer gutxi gelditzen da nekazal eta abeltzain giroko Anaka auzo historiko hartaz: hiru baserri eta artxibo historikoan gordetako zenbait dokumentu besterik ez. 1857. urtean 44 baserri zeuden Anakan, eta horietatik 37ren gaineko informazioa aurkitu dute ikerketan. Hala ere, gogoratzekoa da Anaka ez zela egungo irundarrek ezagutzen duten auzo bera. Anaka historikoa Auzoaren mugak askoz ere zabalagoak ziren XIX. mendean, eta Urdanibia, Pinudia, San Migel, Geltokia, Mendibil, Beraun, Lapitzeko zati bat, eta Santiago hartzen zituen bere baitan. Auzoaren ekialdeko muga Dunboako kanaleraino iristen zen, eta Behobiarekin muga egiten zuen. Colon ibilbideko zenbaki bikoitiak eta Nafarroako hiribideko bakoitiak ere Anaka auzoko parte ziren. Trenbidearen etorrerak, ordea, auzoaren egitura guztiz eraldatzea ekarri zuen. 44 baserritik, hiru zutik Agerre Txiki, Camino Berri eta Ipar Txiki dira bizirik dirauten baserriak. Agerre Txiki Emaus enpresatik gertu dago, Letxunborro etorbidera iritsi aurretik. Erraz ikusten da, bertan dagoen baserri itxurako eraikin bakarra baita. 1706an Beltran de Agerre zen jabea. Camino Berri da horien artean bigarrena; Sancheski enpresaren eremuan dago egun, eta oraindik ere, behiak ditu, nahiz eta hamaika lapurretaren ondorioz eraikina erabat suntsitua egon. Lehen datuak 1768koak dira, eta Isabel Barbasa zen garai hartan [...]

admin

Bi hilabetetan Txartel Bakarra hiri barneko autobusean erabili ahal izango da

Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute, hiri barneko autobus linean Lurraldebusen Txartel Bakarra erabili ahal izateko. Gaur eman dituzte urtebeterako sinatu duten akordioaren xehetasunak Jon Txasko Ogasun zinegotziak ...

admin

Auto batek su hartu du

Auto batek su hartu zuen atzo eguerdian Letxunborro etorbidean. Sistema elektrikoan arazo bat izan ondoren, frenorik gabe gelditu zen suhiltzaileen biribilgunera iristean, Donostiarako noranzkoan. Gasolindegian gelditu zen gidaria autoa sutan zegoela. Suhiltzaileek hamar minutu behar izan zituzten bertaratzeko.

admin

Bergarako taldearen aurka lehiatuko da Hondarribia

Bergaran jokatuko du Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak, bihar, 16:30ean, Agorrosin futbol zelaian. Hamalaugarren dira berdeak sailkapen nagusian, hemeretzi punturekin, eta hamargarren sailkatua menderatzen saiatuko dira bihar. Sai...

admin

‘Desperoren kondaira’, etzi, Amuteko elkartean

Etzi egingo dute Amuteko zine zikloaren azken emanaldia. Desperoren kondaira ikusteko aukera izango da, euskaraz. Arratsaldeko bostetatik aurrera emango dute pelikula, eta doan izango da. Peter Pan lana ikusteko aukera izan zuten auzoko haurrek aurreko...

admin

Ahalik eta gutxien erabiltzeko

Antxoko anbulatorio berria ezagutzeko baliatu zuten atzoko eguna antxotarrek. Bertan izan zirenek hitz onak besterik ez zituzten izan, aurrekoarekin alderatuta, askoz hobea delako. Erosoagoa, handiagoa, osatuagoa, argiagoa. Hitz horiek erabili zituzten atzo antxotarrek Usozen egin duten behin-behineko anbulatorio berria izendatzeko. Osasun azpiegitura berriarekin txundituta gelditu ziren bisitariak, eta “bazen garaia”, “hau aldaketa!”, eta “hau bai dela anbulatorio bat” bezalako esaldiak ahoz aho ibili ziren. Izan ere, atzo ezagutu zuten Antxoko bizilagunek anbulatorio berria. Ate irekien eguna izan zen. Hala, asteburua lokal zaharretik berrira beharrezko materiala eramateko baliatuko dute Osakidetzako langileek, eta astelehenean hasiko dira medikuak bertan herritarrak artatzen. Herritarrekin batera, Pasaiako Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak, eta Osakidetzako nahiz anbulatorioa eraiki duen enpresako ordezkariak izan ziren atzo azpiegitura ezagutzen, tartean, langileak. 7.172 erabiltzaile Antxoko anbulatorioak 7.172 biztanleren beharrak asetuko ditu. Horietatik 6.358k helduen familiako medikuntza zerbitzuak jasoko dituzte, eta 814k pediatriakoak. Hortaz, Antxok 4.652 biztanle dituela kontuan izanik, ondoko herrietako biztanleei ere zerbitzua ematen die osasun zentroak. Pediatria zerbitzua erabiltzen duenetakoa da Kike Tellado antxotarra, adin txikiko alaba bat baitu. Oso pozik azaldu zen atzo Tellado ikusi zuenarekin, batez ere pediatriako sailaren antolaketarekin: “Instalazioak oso handiak dira. Haurrentzako aretoa besteetatik bereizi dute, eta lehengo anbulatorioarekin alderatuz, askoz hobeto dago [...]

admin
Gehiago