Oroimen historikoa berreskuratuz
Anaka auzoaren baserrien gaineko ikerketa lana on line jarri du Anaka 1881 Kultur Elkarteak. Ezer gutxi gelditzen da nekazal eta abeltzain giroko Anaka auzo historiko hartaz: hiru baserri eta artxibo historikoan gordetako zenbait dokumentu besterik ez. 1857. urtean 44 baserri zeuden Anakan, eta horietatik 37ren gaineko informazioa aurkitu dute ikerketan. Hala ere, gogoratzekoa da Anaka ez zela egungo irundarrek ezagutzen duten auzo bera. Anaka historikoa Auzoaren mugak askoz ere zabalagoak ziren XIX. mendean, eta Urdanibia, Pinudia, San Migel, Geltokia, Mendibil, Beraun, Lapitzeko zati bat, eta Santiago hartzen zituen bere baitan. Auzoaren ekialdeko muga Dunboako kanaleraino iristen zen, eta Behobiarekin muga egiten zuen. Colon ibilbideko zenbaki bikoitiak eta Nafarroako hiribideko bakoitiak ere Anaka auzoko parte ziren. Trenbidearen etorrerak, ordea, auzoaren egitura guztiz eraldatzea ekarri zuen. 44 baserritik, hiru zutik Agerre Txiki, Camino Berri eta Ipar Txiki dira bizirik dirauten baserriak. Agerre Txiki Emaus enpresatik gertu dago, Letxunborro etorbidera iritsi aurretik. Erraz ikusten da, bertan dagoen baserri itxurako eraikin bakarra baita. 1706an Beltran de Agerre zen jabea. Camino Berri da horien artean bigarrena; Sancheski enpresaren eremuan dago egun, eta oraindik ere, behiak ditu, nahiz eta hamaika lapurretaren ondorioz eraikina erabat suntsitua egon. Lehen datuak 1768koak dira, eta Isabel Barbasa zen garai hartan [...]
Anaka auzoaren baserrien gaineko ikerketa lana on line jarri du Anaka 1881 Kultur Elkarteak. Ezer gutxi gelditzen da nekazal eta abeltzain giroko Anaka auzo historiko hartaz: hiru baserri eta artxibo historikoan gordetako zenbait dokumentu besterik ez.
1857. urtean 44 baserri zeuden Anakan, eta horietatik 37ren gaineko informazioa aurkitu dute ikerketan. Hala ere, gogoratzekoa da Anaka ez zela egungo irundarrek ezagutzen duten auzo bera.
Anaka historikoa
Auzoaren mugak askoz ere zabalagoak ziren XIX. mendean, eta Urdanibia, Pinudia, San Migel, Geltokia, Mendibil, Beraun, Lapitzeko zati bat, eta Santiago hartzen zituen bere baitan. Auzoaren ekialdeko muga Dunboako kanaleraino iristen zen, eta Behobiarekin muga egiten zuen. Colon ibilbideko zenbaki bikoitiak eta Nafarroako hiribideko bakoitiak ere Anaka auzoko parte ziren. Trenbidearen etorrerak, ordea, auzoaren egitura guztiz eraldatzea ekarri zuen.
44 baserritik, hiru zutik
Agerre Txiki, Camino Berri eta Ipar Txiki dira bizirik dirauten baserriak. Agerre Txiki Emaus enpresatik gertu dago, Letxunborro etorbidera iritsi aurretik. Erraz ikusten da, bertan dagoen baserri itxurako eraikin bakarra baita. 1706an Beltran de Agerre zen jabea.
Camino Berri da horien artean bigarrena; Sancheski enpresaren eremuan dago egun, eta oraindik ere, behiak ditu, nahiz eta hamaika lapurretaren ondorioz eraikina erabat suntsitua egon. Lehen datuak 1768koak dira, eta Isabel Barbasa zen garai hartan jabea.
Azkenik, Ipar Txiki dago, historikoki Iparragirre Txiki zena. 1808an aipatzen da lehen aldiz eta Tomas Ignacio de Yzasa ere agertzen da dokumentuetan. Garia, artoa eta sagardoa ziren hiru baserriek ekoizten zutena. Hala ere, Camino Berriren kasuan, sagardo kopuru handiez gain, abere ugari zituela diote agiriek.



