Albisteak

Presoekiko «inplikazioa» eskatu dute herriko elkarteek

Ostiraleko euskal presoen aldeko kartelada berezian parte hartzeko deialdia egin dute eragileek Euskal preso eta iheslarien alde hilabetero karteladak egin dituzten elkarteek «inplikazioa» eskatu diete herritarrei, eta ildo horretatik, «atxikimendua eta konpromisoa» direla bidea adierazi dute. Ostiral honetan ere kartelada egingo dute (20:00etan, Doneztebe plazatik): urte bukaerako kartelada berezia da, eta bertan zein urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Preso eta iheslarien aldeko «olatu sendoa» osatu behar dela iritzi diote, eta horiek etxean izan arte lan egin behar dela. Presoek bizi duten egoerarekin amaitzeko Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialak «hamaika aldiz» eskatu dutela gogorarazi dute, eta orain eskaerak indartu egin behar direla. Sei eskaera nagusiak dira euskal presoak Euskal Herrira ekartzea; Espainiako Estatuan Parot doktrinaindargabetzea; Frantziako Estatuan ezartzen den bizi osorako kartzela zigorra bertan behera uztea; zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak kaleratzea; gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta gatazka konpontzearren Espainiako zein Frantziako estatuek euren espetxe politika konponbide gakoetan ezartzea. Imanol Torres (Girizia): «Lanean jarraitu beharko dugu» Imanol Torres Giriziako kidea da. Elkarteak herrian presoen eskubideen alde egin dituzten ekimenetan parte hartu du. Girizian argi izan dute lehen unetik elkarteak ekimenera batu behar zuela. «Ez genuen bat ere zalantzarik izan. Guri hau [...]

admin

Desira Cafe izan da onena futbol 7ko lehen fasean

Bukatu da Errenteria-Oreretako Futbol 7 txapelketako lehen fasea,eta talderik onena Desira Cafe izan da, bera izan baita lehen mailako txapelduna. Gainontzeko mailetan, berriz, honakoak izan dira irabazleak: bigarren mailako lehen taldean, Izargorri Zu...

admin

Bi gizon atxilotu dituzte emakume bati diru zorroa lapurtzeagatik

Ertzaintzak 27 eta 28 urteko bi gizon atxilotu ditu Errenteria-Oreretan emakume bati sakelako telefonoa eta diru zorroa lapurtzea egotzita. Gertakariak Alaberga auzoan izan ziren, igande goizaldeko bostetan. Herrizaingo Sailaren arabera, bietako batek ...

admin

Pasaiako hirigintzaren garapena azaltzen duen liburua aurkeztuko dute gaur

Pasaiako historia biltzen duen Sorginarri bildumaren barruko VII. liburua da, David Zapirainek eta Iago Irixoak idatzia. Aurkezpena 19:00etan da, Trintxerpeko Alkateordetzan. David Zapirainen eta Iago Irixoaren uzta oparoak eman du berriro ere fruitua....

admin

San Tomas egun osoko festa izango da Urdanibia plazan

Asteazkenean San Tomas ospatuko dute irundarrek. Aurten ere, Urdanibia plazan antolatuko dituzte ekitaldi gehienak, goizez azokaren ingurukoak, eta arratsaldez, kultur ekintzak. Nekazaritza produktuen azokako postuen banaketa 08:00etan egingo dute. Udalak antolatzen du, Euskal Kirolak Elkartearen laguntzaz eta, santomasetan ohitura den bezala, lehiaketa ere izango da. 27 postu jarriko dituzte guztira. 09:30ean irekiko dituzte postuak, eta eguerdia arteko tartea izango dute epaileak erakustoki guztiak bisitatzeko. 11:30ean, gainera, ezti dastaketa prestatuko dute, gozozaleen gozamenerako. Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatuko du. Sari banaketa 13:00etan egingo dute. Barazki, animali eta ezti lehiaketen sariak banatuko dituzte. Jai giroa arratsaldez ere Goizez merkatua izango bada protagonista, arratsaldean kultur ekitaldiak izango dira festaren ardatza. 17:30ean hasita eta lau orduz Urdanibia plazako tablatutik hainbat musika eta dantza talde igaroko dira. Txorimaloak soinu taldeak emango dio hasiera festari. Ondoren dantza taldeen txanda izango da; Adaxka (18:00etan), Ibarla Meaka (18:30ean) eta Eraiki dantza taldeak (19:00etan) ariko dira, hurrenez hurren. San Tomas festa musikarekin jarraituko dute irundarrek, jai giroan. Urdanibia plazara bihar arratsaldez hurbiltzen direnek, hortaz, dantzak ikusi eta gero dantzatzeko aukera izango dute. Udal Musika Eskolako ikasleen saioa 19:30ean izango da; ordu erdi beranduago Auntxa trikitixa taldeko haurrak igoko dira eskenatokira; eta ondoren, 20:30ean Meaka taldeko dantzariek eta Bidasoko trikitilariek batera jardungo dute. [...]

admin

Dantza eta musika giroz beteko dute Erdialdea hilaren 23an eta 29an

Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Migel auzoan eta Erdigunean, baita MercaIrunen ere. Hamaika saio egingo dituzte, hilaren 23an eta 29an, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara (ikus egitaraua behean). Tatiana eta Dantzaka taldeek flashmob ekintzak burutuko dituzte, jendea ezustekoan harrapatuz. 250 dantzari ariko dira, Hondarribia kalea eta Iparralde etorbidea bitartean dauden semaforoetan, oinezkoentzako berde jartzerakoan. IrunBreak elkarteko kideak Aita Noelez mozorrotuko dira, break dance saioak egiteko, eta Narizetto konpainiako kideek magia egingo dute. Kontserbatorioko lau taldek bat egin dute gabonak girotzeko programarekin. Hain zuzen ere, haize bostekoa, saxoen taldea, hari hirukotea eta Diego Vera disko jartzaile eta bateria elektronikoa dira Eguberri astean emanaldiak eskainiko dituztenak. Argiteria %100 iraunkorra Musika eta dantzaz gain, argiteria bereziak gogoratuko die irundar zein bisitariei aste hauek bereziak direla. Joan den astean piztu zituzten aurten San Juan Harria plazara itzuli diren argiak. “Hiru dimentsioetako kolorezko elementuak hautatu ditugu aurten ere, egunez dekoratu eta gauez argitzen dutenak. Gainera %100ean led argiak baliatu ditugu, iraunkorrak eta oso dekoratiboak direlako”, esan zuen Cristina Laborda Bide Publikoko ordezkariak argiak pizteko ekitaldian. Argiak urtarrilaren [...]

admin

Arte erakusketa abiatu du Lauburu diseinu estudioak

Lopez Bezerra kaleko Lauburu diseinu estudioak Art versus Cri$is goiburuko arte erakusketa antolatu du urtarrilaren 6a arte. Ordutegia honakoa da: 09:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 19:00etara. Sartzea libre da.

admin

Etzi abiatuko ditu Oiassok gabonetako tailerrak

Ostegunean hasiko dira Oiasso Museoak gabonetarako prestatu dituen tailerrak. Tailer didaktikoen prezioa 3 eurokoa da, eta trenaren ibilbidearenak 2 euro eta erdi. Tokia mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da 943 63 93 53 telefono zenbakian....

admin

Pasaia Oairtzun partida eten behar izan dute

Gaur ez dago giro, eta futbol partidatan ere igartzen ari dira. Pasaia eta Oiartzun arteko neurketa eguraldiarengatik eten behar izan dute, 23. minutuan. Ordurako Pasaia aurretik zihoan markagailuan, 1-0. Trintxerpek partida amaitu du, eta 3-1 galdu du...

admin

Gutuna: Dena jakin dezaten

Harrigarria da ikustea batzuk lanerako agertzen duten gogo falta, eta, aldiz, errealitatea manipulatzeko eta egiak erdizka kontatzeko egiten duten ahalegina. Guk ez dugu lan dinamika hori atsegin eta ez dugu bide horretatik jarraituko, Lezoko EAJri eraikitzailea eta egokia iruditzen bazaio jarrai dezatela horrela. Xehetasun gehiagorekin jarraitu aurretik komenigarria litzake memoria pixka bat egitea zehaztasun eta ezagutza gehiagorekin hitz egiten jarraitzeko: Bat: Lezon inoiz politiko batek izan duen soldatarik altuena EAJko zinegotzi batena izan da. Guk aurreko lanetan genuen soldata bera mantendu dugu. Bi: EAJk, ezker abertzalearen ilegalizazioa aprobetxatuz, 2003-2007 legegintzaldian bere bi liberatuei jarri zien soldatari soilik KPIak izan duen igoera aplikatuko bagenio ondorengo emaitza emango luke: EAJko bi zinegotzi horiek 114.433,26 euro kobratuko lituzkete gaur egun, eta, aldiz,  Bilduko hiru zinegotzien guztirakoa 117.433,26 euro da. Diferentzia argia da, eta ez du komentario gehiagoren beharrik. Ez gara zuen kudeaketaren eraginkortasuna aztertzen hasiko, nahiz eta askok oraindik gogoan duten zuen legegintzaldian hornitzaileek kobratzeko izan zituzten arazoak, herriko hainbat kultur eta kirol elkarteri ordainketa egiteko garaian etengabeko atzerapenak … eta guzti hori oraindik krisia hasi gabe zegoelarik. Lezoko Bildutik herritarren ongizaterako lan egin nahi dugu. Zoritxarrez ez dago gure esku ekonomia suspertzea, ezta langabezian daudenen egoera ekonomikoa hobetzea ere, baina bai Lezorako [...]

admin

Azken sailkatuaren kontra jokatuko du Allerruk bihar

Erregional Preferente Mailako Allerruk aukera ederra du asteburu honetan puntuak pilatzen jarraitzeko. Izan ere, azkeneko sailkatuaren, Kotskas-Miren Bihotzaren, zelaian jokatuko du bihar arratsaldean. Matigoxotegiko norgehiagoka 17:15ean hasiko da. Au...

admin

45 lezoarrek bete dituzte hobariak jasotzeko baldintzak

Lezoko Udalak jakinarazi duenez, 45 lezoarrek jasoko dituzte hobariak tasetan eta zergetan 2012an. Guztira, 68 eskakizun aurkeztu zituzten (horietako hiruk ez dute jaso dokumentazioa falta zelako), eta hogeik ez zituzten baldintzak betetzen. Horrela, 24 lagunek %90ekoa jasoko dute, hamabik %75ekoa, bostek %50ekoa eta lauk %25ekoa. Datozen egunetan jasoko dute onuradunek jakinarazpen ofiziala. Udalak esan du «behar gehien duten familiak laguntzea» dela hobari horien helburua.   Aurten, mailakatuak Aurten, orain arte ez bezala, mailakatuak izan dira hobariak. Orain arte hobari bakarra egon da: %75ekoa. Horrela, aurten %10 eta %95 arteko hobariak ematekoa zen udala zergetan eta tasetan. Horrela, 36 familiak iazko hobari berbera edo hobea izango dute aurten. Hala ere, iaz jaso zutenen bederatzi familiek ez dute hobaririk jasoko aurten. Familia bakoitzeko kideen zein familia bakoitzak dituen diru sarreraren arabera kalkulatu dute hobarien kopurua.

admin

Donostian aurkitu dute atzo Errenterian desagertu zen 83 urteko emakumea

Donostiako Zurriola hondartzan aurkitu dute atzo Errenteria-Oreretan desagertu zen 83 urteko emakumea, osasun egoera “nahiko onean”. Atzo 21:30ean hasi ziren emakumearen bila, DYA Hego Euskal Herriko errepideetan laguntzen duen elkarteko it...

admin

Bihar, eskulanak eta tailerrak Gurutzen

Asteburu honetako kale ekintzan, eskulanak eta tailerrak prestatu ditu Ttak-ek sei eta 12 urte arteko haurrentzat. Ohi bezala bihar larunbata izango da saioa, Gurutzeko Bizardia Elkartean, 16:30etik 18:30era.

admin

Sasoiko barazki eta fruta freskoak, etxera

Miguel Angel Páez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Ingurumeneko ordezkariak, Saskika Ekoizle Elkartearekin batera, baserritar elkarteak eskaintzen duen zerbitzua ezagutzera eman dute gaur goizean, udaletxean izandako agerraldian. Elkarteak sasoiaren araberako fruta eta barazkiez betetako saskiak etxera bidaltzen ditu, zerbitzua kontratatu nahi duten herritarrentzako. Bezeroek erabakiko dute ze maiztasunarekin jaso nahi duten saskia eta gainera, edukia alda daiteke tarteka–denboraldiko produktuen arabera, alegia–. Saski bakoitza 15 euroan dago salgai, eta beste 5 euro gehituko lirateke bidalketa gastuengatik. Lurrari lotutako produktuak Saskika elkartetik adierazi dutenez, “bertako produktuak dira, denboraldikoak eta lurrari lotuak”. Horrez gain, “kalitatezko elikagaiak dira, zaporetsuak eta freskoak, eta onuragarriak  osasunerako, gure kulturarako eta bertako ekonomiarako”. Horiek horrela, www.saskika.com weborrian informazioa eskura dute interesatuek. Era berean, zenbait errezeta prestatzeko urratsak ere eskura daitezke. Hala, eskaerak webgunearen bidez, info@saskika.com posta elektronikoaren bidez, edota 901 440443 telefono zenbakian egin daitezke. Agerraldi publikoa Guzti horren berri emateko xedearekin, aurkezpen publikoa egingo dute larunbatean, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, goizeko 11:00etan.

admin

Batzarra eta manifestazioa deitu du LABek gaurko, zerbitzu publikoen alde

Europako Sindikatuen Nazioarteko Elkargoak deitutako Munduko Federazio Sindikalaren Zerbitzu Publikoen aldeko mobilizazio egunarekin bat egin du LABek, eta ondorioz, euskal sindikatuko sektore publikoko delegatuek batzarra eta manifestazioa egingo ditu...

admin

Lehen ‘Back to back’ saioa egingo dute bihar Pagoan

Aurrerantzean ostiralak are bereziagoak izango direla iragarri du Pagoak. Hala, biharko lehenengo Back to back saioa antolatu dute arduradunek, bi bikoteren artean. Paolo vs. Thomas Totton izango da lehenengo aurrez aurrekoa. Eta Furonia vs. Lolitta bi...

admin

Allerru pilota taldearen hurrengo arerioak EPLE eta Legazpi dira

Etzi, 18:00etatik aurrera, pilota partidak izango dira Bekoerrota kiroldegian. Kadeteetan Allerru (Hernandez-Zubeldia) Errenteria-Oreretako EPLEren kontra ariko da, eta gazteetan Allerru 1 (Telletxea-Perurena) Legazpiren kontra. Allerru 2k, berriz, ats...

admin
Gehiago