Albisteak

Urtarrilerako 4x2ko eskaintza egin du San Juan plazako aparkalekuak

San Juan-Etxeandia lur azpiko aparkalekuaren Empark enpresa kudeatzaileak 4×2 eskaintza egingo du urtarrilean zehar, erosketei begira. Erabiltzaileek lau orduz erabili ahal izango dute aparkalekua, eta bakarrik bi ordu ordaindu. 4×2 eskaintzaz gain, Lapurdi eta Bortzirietatik datozenek lehen ordua doan izango dute, Udalak eta Bidasoa Bizirikek banatu dituzten promozio eskuorrietako bonoa baliatuz gero. 70.000 esku orri banatu dituzte Irun inguruko herrietako postontzietan. Aparkalekua 24 orduz irekita dago, baina bi kanpainek merkataritza ordutegirako balio dute soilik.  

admin

Kantu eta dantza, igandean, Zabaltza plazan

Meakako Adixkideak elkarteak deituta, euskal dantzen eta abestien zaleak igandean elkartuko dira Zabaltza plazan, kantuan eta dantzan aritzeko.

admin

Jose Luis Gaztelumendiren erakusketa Mendi Zolanen

Jose Luis Gaztelumendi artistaren erakusketa antolatu du Mendi Zolan kulturguneak urtarrila hasierarako. Gaztelumendiren lanak ikusteko bisitatu bere bloga. Mendi Zolan asteartetik larunbatera irekitzen dute, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Sarrera doan da.

admin

Sahararekin elkartasun eguna

Saharatik Euskadira Kirolean elkarteak udala eta Serviociorekin elkarlanean, Sahararen aldeko elkartasun eguna antolatu du hilaren 28rako Galtzarabordako kiroldegian. Spinning eta zuzendutako jardueren saioak antolatu dituzte goizez eta arratsaldez, et...

admin

Urdanibia plazako merkatuko irabazleak

Lupe Etxebeste, Unai Gonzalez eta Simon Telletxea dira Urdanibia plazan antolatu zuten San Tomas azokako irabazleak. Etxebestek barazkien lehiaketa irabazi zuen, eta Josune Epelde bigarren geratu zen. Gonzalezek animalien lehiaketan izan zen lehena, et...

admin

Loteriaren bosgarren sariaren bi zenbaki saldu dituzte Errenteria-Oreretan

Zortearen iratxoak Iztietako Diputazio Plazako loterien administrazioa ukitu duela dirudi. Izan ere, atzo, beste behin ere, Gabonetako loteriaren sari bat egokitu zitzaion administrazio horri. Bosgarren sariaren zati bat, hain zuzen ere. Kapitain Enea ...

admin

Olentzero maitea

Maddi Kortabarria (Errenteria-Orereta): Zakua opariz bete, eta mendietan behera gurera etortzekoa izango zara aurten ere. Txintxoak izan direnei opariak, eta gaiztoak izan direnei ikatza ekarriko omen diguzu, zuk jakingo duzu nor izan den nor ongileen eta gaizkileen artean. Beti amesten duzu, han eta hemen fama txarra jartzen dizuten arren. Gure aberriaren hiriburuan, adibidez, zure etorrera debekatuko dute aurten ere; zer ote dute Iruñean zure aurka? Agian ikatza ekarri diezu behin baino gehiagotan, eta handik datorkie zurekiko ezin ikusia. Ekarri iezaiezu, arren, opari txikiren bat, ea horrela bakea ematen dizuten. Debekurik, behintzat, ez dizute jarriko, opariak legez kontra jasotzen ohituak daude eta. Eskatzen hasita, esango nizuke Nafarroari buruzko libururen bat ekartzea, esaterako Nafarroaren konkistari buruzkoa, agerikoa baita duela mende erdi gertatutako gerra tamalgarri hari buruzko akordua okertuta dabiltzala inguru haietan, hain okertuta ze erasotzaileak erasotutzat eta erasotuak erasotzailetzat hartzen baitituzte. Aurten beste eskari bat nahi genizuke egin: Madrilera joan zaitezen, hain zuzen. Badakigu ez dela eskari makala, agian egun bete lehenago abiatu beharko duzula, zakua bizkarrean eta zahatoa sorbaldan hartuta, baina jakitun gara hara joateak merezi izango duela. Joaterik bazenu, beste liburu bat eramatea eskatu nahi genizuke: hiztegi bat, zehazki esatearren. Lasai, ez da hiztegi berezia, ez, hiztegi arrunta da, betiko hiztegi [...]

admin

Gabonetako ur parkea jarriko dute Galtzarabordan eta Fanderian

Hilaren 26tik urtarrilaren 8ra aldaketak izango dira Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuetan. Ikastaroetako ordutegi eta jardueren ordez, egutegi alternatiboa jarriko dute martxan. Haurren igeriketa ikastaroaren ordez, Gabonetako ur parkea jarriko d...

admin

Urtarrilaren 7ko manifestazioari atxikimendua adierazi diote Hondarribian

Irun eta Hondarribiko presoak eta iheslariak gogoan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako, bi herrietan. Atzo arratsaldean agerraldia egin zuten Hondarribiko Zuloaga Etxean, urtarrilaren 7an Bilbon egingo duten manifestazioari atxikimendua adierazteko. Agerraldi berean, Gabonetako ekintzen berri ere eman zuten. Bihar goizean, preso eta iheslarien senideen etxeetara joango dira jai giroan: 10:30ean irtengo dira, Muaratik. Olentzero eta Gabon kantak abestuko dizkiete bertakoei. Ondoren, 13:00etan, kartelada berezia egingo dute, San Pedro kalean. Arratsaldean, Muara elkartean elkartuko dira berriro kantu entsegua egiteko. Jarraian, Olentzeroren panpinarekin aterako dira kalera, kalez kale kantuan aritzeko. Herri Dendak zabalik Urtero bezala, Herri Denda jarri dute Muaran, besteak beste, presoek egindako lanekin. Irunen, Hazia elkartean jarri dute Herri Denda. Gaur eta bihar irekiko dute, 17:00etatik 20:00etara.

admin

Eskiatzera irteera antolatu du Gazte Foruak martxoaren 10erako

Gazte Foruak Gouretten eskiatzeko irteera antolatu du martxoaren 10erako. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoek martxoaren 3a (larunbata) baino lehen eman behar dute izena. Gouretten bi modalitatetan aritu ahal izango dute: eskian edo snowean. Prezioa 35 eu...

admin

Nagusilaneko janari banatzea, Hondarribian

Nagusilan egitasmoaren barruan, Amuteko Kaputxinoen parrokian janaria banatuko dute gaur eta bihar. Orain arte banaketa Irunen egin bazuten ere, zerbitzua Hondarribian ere eman nahi dute. Lokalen falta zela eta, ezin izan dute lehenago egin, baina otsa...

admin

Otsaileko ohiko udalbatzarra gaur egingo dute, 19:00etan, udaletxean

Olaldeko etxeen zenbakiak esleituko dituzte, eta emakumeen egunaren harira mozioa onartuko dute Otsaileko udalbatzarrean hamalau puntu jorratuko dituzte zinegotziek gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, honako gaiak jorratuko dituz...

admin

Bidasoak garaipena lortu du, Atletico Novasen aurka

Bidasoa eskubaloi taldea Galiziako Mecallas Atletico Novasen kontra gailendu zen asteburuan. Aurreko jardunaldiko zapore txarra alde batera uzteko, Irungo taldeak 35-28ko aldeko markagailua lortu zuen Artalekuko partidan. 20 golekin ailegatu zen talde ...

admin

Kluben artean bigarren sartu da Santiagotarrak

Kluben arteko bigarren postua eskuratu zuen larunbatean Santiagotarrak kirol elkarteak Zumaian jokatutako Gipuzkoako Fondo Txapelketan. Hurrengo proba Santiagotarrak-ek eta Euskal Federazioak Bidasoan antolatutako Euskadiko Txapelketa da. Proba hori Es...

admin

Autobus zerbitzuen gaineko akordioak itxi gabe jarraitzen du

Autobus zerbitzu publikoen gainean sortutako polemika bukatzeko prest agertu da Bilduren udal taldea. Horretarako, Mugikortasun Planean zehaztutako oinarriek “konponbidearen ardatza” izan behar dutela uste du koalizioak. Horien artean, best...

admin

Donibane eskubaloi taldeak Ereintzaren aurkako derbia galdu du

Larunbatean Donibaneko udal kiroldegian jokatutako eskualdeko derbia kanpokoarentzat izan zen, Ereintza eskubaloi taldearentzat (23-27). Oreretarrek irabazi zuten Lurraldeko Lehen Mailako 16. jardunaldiari zegokion partida eta Donibanek bost punturekin...

admin

Kirol emaitzak

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Mondragon: 2-0. Estatuko Bigarren Maila. Berrio Otxoa-Oiartzun: 2-3. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Allerru: 6-1. Bigarren Maila. Denak Taberna-Power Rangers: 1-4. Hirugarren Maila. Gure T...

admin

Hondarribiari buruzko erreportajea argitaratu dute Katalunian

Kataluniako El Periodico egunkariak Hondarribiari buruzko erreportajea argitaratu zuen ostiralean, Ideas astekariaren bidaien atalean. Hondarribia, la perla oculta izenburuarekin, herriko erakargarritasun turistiko eta naturalak, nahiz bertako jendea eta ohiturak aipatu dituzte, baita gastronomia baliabideak ere. Ideas hiriaren historiaz ere aritu da. Hondarribia «leku paregabean» dagoela, eta «mendi eta hondartza artean esperientzia berriak bizitzeko aukera ona» dela argitaratu du. Hiriko hainbat jatetxe eta taberna aipatu dituzte astekarian, eta pintxoei eta sukaldariei arreta berezia eskaini diete. Zentzu horretan, Gran Sol, Alameda, Sugarri eta Sebastian jatetxeak, eta Paradorea, Obispo eta Rio Bidasoa hotelak nabarmendu dituzte.

admin

Irrien Lagunen aurkezpena

Irrien Lagunen egitasmoa martxan jarri nahi dute Oarsoaldeko lau herrietan, eta lehenengo aurkezpena Oiartzunen egin zuten pasa den ostegunean. Helburua, «umeentzako aisia proiektu hezitzailea» martxan jartzea da, «auzolana oinarri» eta ahalik eta ...

admin
Gehiago