Nagusilaneko janari banatzea, Hondarribian
Nagusilan egitasmoaren barruan, Amuteko Kaputxinoen parrokian janaria banatuko dute gaur eta bihar. Orain arte banaketa Irunen egin bazuten ere, zerbitzua Hondarribian ere eman nahi dute. Lokalen falta zela eta, ezin izan dute lehenago egin, baina otsa...
Nagusilan egitasmoaren barruan, Amuteko Kaputxinoen parrokian janaria banatuko dute gaur eta bihar. Orain arte banaketa Irunen egin bazuten ere, zerbitzua Hondarribian ere eman nahi dute. Lokalen falta zela eta, ezin izan dute lehenago egin, baina otsaileko banaketa Hondarribian egitea lortu dute. Ordutegia ondorengoa izango da: 10:00etatik 12:00etara, eta 16:00etatik 18:00ak arte. Parkinetik sar daitezke interesdunak.

