Albisteak

Ipuinaldia hasiko dute berriz ere Mediatekan

Euskarazko Ipuinaldia berriz abiatuko dute Hendaiako Mediatekan. Hala, Xan Errotabehere kontalaria bertan izango da larunbatean, 11:00etan. Otsoaren ordua hautatu du Mediatekak hilabeteko gai gisa, eta horienganako beldurra gainditzeko gakoak emango di...

admin

Teilatuko hodiak konpontzen

Makina handi bat jarri zuten herenegun anbulatorioaren ondoko aparkalekuan, eta atzo beste txikiago bat erdiko kale txikian kabitzeko. Jesus Mari San Roman arduradunak jakinarazi duenez, teilatuko hodiak garbitzen ari dira. San Romanek zehaztu duenez, hodi horiek garbitzeaz gain, konpondu ere egingo dituzte. Izan ere, zulo batzuk zituzten, eta sarrera nagusian, esaterako, ura erortzen zen. Lanen arduradunaren arabera, bizpahiru egun iraungo dute lanek.      

admin

Jai batzordearen urteko lehen bilera egingo dute datorren asteartean

Lezoko Jai Batzordeak urteko lehenengo bilera egingo du datorren asteartean, hilaren 17an. Kultura Aretoan elkartuko dira, 19:30etik aurrera.   Jai batzordeak bost puntu jorratuko ditu bertan. Ohi bezala, herriko hainabt eragile gonbidatu dituzte bertara: kirol arlokoak, kulturakoak, hezkuntzakoak eta beste hainbat   Gai nagusia Inauterien prestaketa izango da. Otsailaren 16an hasiko dira inauteriak. Horrez gain, pasatu berri diren Gabonen balantzea egingo dute bertan bildutakoek. Ohiko beste hiru puntu ere izango dituzte hizpide: Udalaren aportazioa, parte hartzaileek eramango luketena eta aurreko akten sinatzea.     Aurreko bilera, urriaren 27an Iazko urriaren 27 egin zuten jai batzordearen azkeneko bilera. Bertan Gabonak prestatzeko elkartu ziren, eta 2010ekoaren balantzea egin zuten. Urtean hiruzpalau aldiz biltzen da jai batzordea.

admin

Egoiliar txartela berritzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak

Egoiliar txartela berritzeko epea zabaldu du Errenteriako Udalak. Hori dela eta, txartel berria eskuratu ez duten herritarrek, TAO zerbitzuak Iztieta kaleko 8. zenbakian duen bulegotik pasa beharko dute hura jasotzera, otsailaren 18a baino lehenago. TA...

admin

Danborrada egingo dute hilaren 15ean musika eskolakoek

Igande eguerdian Tomas Garbizu Musika Eskolakoek danborrada egingo dute herriko kaleetan, San Sebastian Eguna ospatzeko.   Igandeko Danborradan musika eskolako ikasleek hartuko dute parte, eskolako bandakoek lagunduta. 12:00etan irtengo dira, eta honako ibilbidea egingo dute: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate eta Kale Nagusia.   Danborrada osatzen dutenek kontzertua emango dute Gurutze Santuaren plazan, hasi eta ordu erdira, gutxi gora behera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra egiten badu, Karlos Saldise plazan egingo dute bukaerako kontzertua.

admin

Hirigintza plana onartu dute, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatuta

Lezok badu hirigintza plana, behin betiko. Izan ere, pasa den hilean argitaratu zuen Aldundiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hori zen planaren azken urratsa.   Bi urteko ibilbidea egin du hirigintza planak 2009ko abenduan lehen onarpena eman ziotenetik. Ordutik aurrera, helegiteen, aldaketen eta beste hainbat prozeduren garaia izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen duela urtebete, eta testu bateratua egin zuten. Hala ere, ez zuten Udalak osatutako plan osoa onartu.   Hirigintza plana indarrean sartuta, ez du udalerri osoa arautuko. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJren eskuetan zegoenean) ez zituen onartu Gaintxurizketako hirukia bezala ezagutzen den eremurako planak. Kanpo kaiarekin lotuta plataforma intermodala sustatzeko asmoa zuen aurreko aldundiak toki horretan bertan.   Udalaren egitasmoak 11 hektareatako industrialdea aurreikusten zuen. Izan ere, herriko enpresek euren instalazioak handitzeko “beharrezkoa” ikusten zuen aurreko udal gobernu taldeak.   Hiruki horretan, beraz, 1987ko araudia egongo da indarrean. Hala ere, Lezoko Udala eta foru gobernu berria harremanetan daude, arazo hori konpontzeko asmoz.

admin

Oiarso saskibaloiko gizonek garaipenarekin hasi dute urtea

2012ko lehen partidak asteburuan jokatu dituzte Oiarso saskibaloiko neskek eta mutilek. Ez dute, baina, biek berdin hasi urtea: mutilek irabazi egin dute eta neskek galdu. Lehen itzuliko lehia Donibaneren kontra zeukaten mutilek, eta hainbat jokalari m...

admin

Larunbatero puzgarriak jarriko dituzte Elorsoroko igerileku txikian

Bi eta zazpi urte arteko haurrei eskainitako zerbitzu berria da; heldu batekin sartu beharko dute txikiek Elorsoro kiroldegiak eskaintza berria jarriko du martxan larunbatero: igerileku txikian haurrentzako puzgarriak, koltxonetak… jarriko dituzte, 16:30etik 19:30era. Hilaren 7an jarri zuten martxan zerbitzu berria, eta urte osoan zehar mantenduko dutela iragarri dute. Jolas horiek bi eta zazpi urte arteko haurrei egokituta egongo dira. Haurrek heldu batekin sartu beharko dute igerilekura eta dagoen erabiltzaile kopuruaren arabera, jolasteko denbora mugatu daitekeela jakinarazi dute kiroldegiko arduradunek.

admin

Liburutegiak antolatuta, literatur solasaldia egingo dute gaur

Literatur solasaldia egingo dute gaur Xenpelar Etxean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Gaurko saioa euskaraz izango da, eta bertan parte hartzen dutenak, Goizalde Landabaso idazlearen Bränskit liburuaren gainean ariko dira. Euskaraz egindako literatu...

admin

Josetxo Gamioren omenezko Euskal Herriko VIII. Pala Txapelketa Irekia, martxan

Girizia elkarteko Pilota Sailak antolatzen duen XXIX. lehiaketa da; hilaren 15a da izena emateko azken eguna Girizia elkarteko Pilota Sailak Euskal Herriko VIII. Pala Txapelketa Irekia antolatu du. Azken urte hauetan bezala, EHPK Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren onarpenarekin antolatu du Giriziak lehiaketa, eta haren oniritziarekin jokatuko dute. Txapelketari dagokionez, gomazko pilotarekin ariko dira palistak, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Gizonetan hiru mailatan lehiatuko dira: lehenengoan, bigarrenean eta hirugarrenean. Eta emakumezkoentzat bitan: lehenengoan eta bigarrenan. Bikoteek izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta hilaren 15ean bukatuko da. Parte hartu nahi duten palistek telefono zenbaki honetara deitu dezakete: 656 71 12 75. Helbide elektroniko bidez ere eman ahal izango dute izena, helbide honetan: izoztegi@euskalnet.net. Antolatzaileek zehaztu dutenez, partidak herriko Madalensoro pilotalekuan jokatuko dituzte izena ematen dutenek. Partida horiek goizetan eta arratsaldetan jokatuko dituzte larunbatetan, eta igande eta jai egunetan, goizetan. Josetxo Gamioren omenez Aurtengoa Euskal Herriko VIII. Txapelketa Irekia bada ere, Giriziako Pilota Sailak 29 urte daramatza pilota lehiaketa hori antolatzen. Beraz, Euskal Herriko VIII.a eta herriko XXIX. da aurtengo edizioa. Azken urte hauetan bezala, aurtengo lehiaketa ere elkarteko pilotaria izan zen Josetxo Gamioren omenez antolatu dute. Pala Txapelketa Izen-ematea Epea. Hilaren 15era arte. Telefonoz. 656 71 12 75 zenbakira deituta. Mezu elektroniko bidez. [...]

admin

Mikel Goñi garaile

Almitza elkarteak antolatuta, herri kirol jaialdia izan zen larunbatean Madalensoron. 300 pertsona inguru bildu ziren eta giro polita izan zen. Lehenengo, Segagintza Europan dokumentala eman zuten. Ondoren, Mikel Goñi pilotariak Mikel Martinez eta Iñ...

admin

Aste honetako ikastaroak KZgunean

Atzotik, Internet eta E-Administrazioa ikastaroa ematen ari dira, 18:00etatik 20:00etara (astelehenetik ostiralera). Gaur eta bihar Metaposta I eta II ikastaroak emango dituzte, 16:00etatik 18:00etara. Eta ostiralean, Euskat, ordu berean. Doan dira KZg...

admin

Atez ateakoaren azterketarik ez dela egin dio EAJk

Udal gobernu taldeak gaiaren gaineko bozeramaileen batzordea deitu ez duelako kexu da EAJ EAJk ez du gustuko izan gobernu taldearen erantzuna. Atez atekoari buruz azalpenak eskatzeko bozeramaileen batzordea deitzea eskatu zioten jeltzaleek udal gobern...

admin

Fin aritu da Hibaika bateletan, garaipen bat, eta bi bigarren postu lortuta

Seniorretan Oriok irabazi du; Kadeteetan Hibaika izan da indartsuena kadeteetan eta gazteetan Illunbe. Txukun aritu ziren herenegun Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldiko antolatzaileak. Errenteria-Oreretan jokatu zen estropada, Hibaikak antolatuta, eta lan txukuna osatu zuten taldeko arraunlariek. Euripean lehaitu arren, ikusle ugari bildu zen Oiartzun ibaiaren bi aldeetara, aterkien babespean arraunlariak animatzera. Zaleen txaloak bultzatuta, lehen postu bat, bi bigarren postu eta hirugarren postu bat lortu zituen Hibaikak. Garaipena mutilek lortu zuten, Kadeteen Mailan, eta bigarren postuak, berriz, Haur Mailako eta Gazteen eta Senior mailetako neskek. Hirugarren postua, azkenik, mutil seniorrek lortu zuten. Oriok irabazi zuen estropada Seniorren Mailan, eta San Juango A batela izan zen bigarrena. Arrosen atzetik iritsi ziren Hibaikakoak, Oriotik 24 sugundora. Trintxerpeko mutilak nagusi Gazteen Mailan Illunbek irabazi zuen batel estropada. Ia sei segundoko aldea atera zioten Getariari.  Hirugarren Orio izan zen eta San Pedro A ontzia laugarren postuan iritsi zen Ondartxora. Kadeteetan, hirugarren izen zen Illunbe, eta laugarren San Juan. Haurretan, azkenik, Gateriako neskak eta Tolosaldeako mutilek irabazi zituzten estropadak. Aulki mugikorra Orion Larunbatean, berriz, Gipuzkoako aulki Mugikorreko Ligaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten Orion, eta han, Ama Gudalupekoak izan ziren jaun eta jabe. Hondarribiko Arraun Elkarteak lortu zituen garaipen gehien, guztira 12. Santiagoarrak-ek zazpi garaipen lortu [...]

admin

Santiagotarrak Euskadiko Fondoko txapeldun geratu da etxean

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako pista taldeak lehen postua lortu zuen igandean Bidasoan egin zen Euskadiko Fondo Txapelketan. Euskadiko Piraguismo Federazioak antolatutako txapelketa zen, etxeko talde Santiagotarrak-en zuzendaritza teknikoarekin. Faboritoa Donostia Kayak taldea zen arren, etxekoak nagusitu ziren, Donostia Kayak eta Zumaiako Itxas-Gain taldeen aurretik. Irundarrek 30 ontzirekin parte hartu zuten Euskadiko Txapelketan. Guztira 120 kirolari eta hamar talde izan ziren, horietako hiru EAEtik kanpokoak —parte hartu dezakete, baina ez sailkapenari begira—. Jende asko hurbildu zen proba ikustera, eta ondo pasatu zuten gainera, lasterketa asko azken metroetan erabaki bait ziren. Antolatzaileak beldur ziren eguraldiak proba hondatu zezakeelako, baina azkenean eutsi zion, eta sari banaketaren orduan hasi zen zaparrada. Gizonak Urreak Mikel Sanchez, Helduen Mailako C1ean Jon Moreno, Kadete Mailako K1ean Zilarrak Esteban Arakama, Helduen Mailako K1ean Aner Olazabal, 23 urtez azpiko K1ean Pedro Martinez, Beteranoen Mailako K1ean Javier Herrera, Helduen Mailako C1ean Igor Galarza, Gazte Mailako K1ean Iñigo del Pozo, Kadete Mailako C1ean Brontzeak Iñigo Garcia, Helduen Mailako C1ean Jon Luengo, Kadete Mailako C1ean Emakumeak Urrea Olatz Zabala, 23 urtez azpiko K1ean Zilarra Garazi Gomez, 23 urtez azpiko K1ean

admin

Elkarretaratzea Recondo lantegian, despedituen alde

Bihar, asteartearekin, Brioche-Pasquier-Recondo lantegiko langileek elkarretaratuko dira lantegiaren atarian (Azken Portuko kiroldegiaren ondoan), enpresak berriki kaleratu dituen zenbait langile onar ditzan eskatzeko. ELA sindikatutik esan dutenez &#8...

admin

Hasi dira emakumeen ekitaldiekin

Gainontzeko herrietan bezala, martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenekin hasi dira Oiartzunen ere. Irudia ostiralekoa da. Izarren argia filmaz gozatzeko aukera izan zen udaletxean, eta Edurne Agirrezabala filmeko aktoreak hitzaldia eman zuen. Bi e...

admin

Etzi zabalduko dute Skolastika erakusketa

Emakumearen Eguneko ekimenen harira, Skolastika erakusketa zabalduko dute etzi, Xenpelar Etxean. Skolastika Bilboko emakumeen kultur mugimendua da, feminista, eta erakusketan, hain zuzen, eurek egindako lanak ikus daitezke. Xenpelar Etxea 17:00etatik 2...

admin

Martxoak 3 eta 4ko kirol emaitzak

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Take. Aralar Kirolak-Oiarso 40-46. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Aloña Mendi-Oiarso 97-81. Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Ereintza-Amenabar 21-19. Senior emakumeak.  Aloña Mendi-Ereintza 24-24. Futbola Erregional Preferentea Allerru-Touring 0-3. Beti Ona-Euskalduna 2-2. Pilota UDABERRI TXAPELKETA Eskuz binaka nagusiak 3.maila.  EPLE (Donibane Zangitu / Imanol Bergara) – Hondarribia 22-16. Eskuz binaka kadeteak 3.maila EPLE (Ahetze Arzallus / Ander Mariñelarena) – Gazteleku 20-22. Larruzko paleta nagusiak Landare (Josu Los Santos / Abel Pichel) – Gazteleku 35-26.  

admin

Falsa Alarmaren kontzertua larunbatean Kontadoresen

Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuak Falsa Alarma hip hop talde katalanaren (Las Termes de Sabadell, Bartzelona) kontzertua antolatu du datorren astebururako, Donostikluba programaren barruan. Larunbatean izango da, 21:00etatik aurrera. Antolatzaileek aurreratu dute gonbidatutako artistak ere izango direla. Falsa Alarma Espainiako estatuko hip hop talde ezagunetakoa da, Euskal Herrian jarraitzaile asko dituena. 2005ean argitaratutako Alquimia lanarekin arrakasta handia izan zuten; emakumeenganako indarkeriaren gaia lantzen dute, modu berritzailetik (ikus beheko bideoa). Kontadoresen iazko azaroan argitaratutako laugarren diskoa aurkeztuko dute, Dramatica izenekoa. Besteak beste, Rapsusklei eta Gordo Master raperoek kolaboratu dute Falsa Alarmaren azken CDan.

admin
Gehiago