Jai batzordearen urteko lehen bilera egingo dute datorren asteartean
Lezoko Jai Batzordeak urteko lehenengo bilera egingo du datorren asteartean, hilaren 17an. Kultura Aretoan elkartuko dira, 19:30etik aurrera. Jai batzordeak bost puntu jorratuko ditu bertan. Ohi bezala, herriko hainabt eragile gonbidatu dituzte bertara: kirol arlokoak, kulturakoak, hezkuntzakoak eta beste hainbat Gai nagusia Inauterien prestaketa izango da. Otsailaren 16an hasiko dira inauteriak. Horrez gain, pasatu berri diren Gabonen balantzea egingo dute bertan bildutakoek. Ohiko beste hiru puntu ere izango dituzte hizpide: Udalaren aportazioa, parte hartzaileek eramango luketena eta aurreko akten sinatzea. Aurreko bilera, urriaren 27an Iazko urriaren 27 egin zuten jai batzordearen azkeneko bilera. Bertan Gabonak prestatzeko elkartu ziren, eta 2010ekoaren balantzea egin zuten. Urtean hiruzpalau aldiz biltzen da jai batzordea.
Lezoko Jai Batzordeak urteko lehenengo bilera egingo du datorren asteartean, hilaren 17an. Kultura Aretoan elkartuko dira, 19:30etik aurrera.
Jai batzordeak bost puntu jorratuko ditu bertan. Ohi bezala, herriko hainabt eragile gonbidatu dituzte bertara: kirol arlokoak, kulturakoak, hezkuntzakoak eta beste hainbat
Gai nagusia Inauterien prestaketa izango da. Otsailaren 16an hasiko dira inauteriak. Horrez gain, pasatu berri diren Gabonen balantzea egingo dute bertan bildutakoek. Ohiko beste hiru puntu ere izango dituzte hizpide: Udalaren aportazioa, parte hartzaileek eramango luketena eta aurreko akten sinatzea.
Aurreko bilera, urriaren 27an
Iazko urriaren 27 egin zuten jai batzordearen azkeneko bilera. Bertan Gabonak prestatzeko elkartu ziren, eta 2010ekoaren balantzea egin zuten.
Urtean hiruzpalau aldiz biltzen da jai batzordea.

