Albisteak

Haurrentzako filma euskaraz, etzi, Amuten

Amute-Kosta auzo elkarteak antolatuta, Nanny Mcfee eta Banga Banga haurrentzako filma emango dute igande arratsaldean elkartearen egoitzan. Filma arratsaldeko bostetatik aurrera emango dute, eta euskaraz izango da. Txerriek hegan egin dezaketela sinest...

admin

Danbor hotsak Karmengo Aman

San Sebastian Egunaren harira, danborrada egin zuten atzo arratsaldean Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko haurrek. Haur Hezkuntzako eta lehen zikloko ikasleek jo zituzten Sarriegiren doinuak ikastetxean.

admin

Alkateari ia 600 kontsulta egin dizkiote 2011n

2011. urtean 587 izan dira www.hondarribia.org webguneko Alkatearekin hitz egiten atalaren bitartez alkatearekin kontaktuan jarri diren hondarribiarrak. Zerbitzuak hiru urte bete ditu, eta udalarekin eta batez ere alkatearekin harremanetan jartzeko bal...

admin

2012ko kontuak aurkeztu dituzte

Gobernu taldeak aurrekontu proposamenaren lehen azalpen publikoa egin du San Pedron Herenegun arratsean egin zuten 2012ko udal aurrekontuen proposamenaren lehen aurkezpen publikoa San Pedroko Udal Aretoan. Amaia Agirregabiria alkateak, Amaia Esnarriaga Trintxerpeko alkateordeak, Izaskun Biurrun Antxokoak eta Jose Luis Sanz San Pedrokoak argitu zituzten kontuen lerro nagusiak, dozena bat herritarren aurrean. Krisiaren aurrean «aberastasuna banatzeko kontuak» direla adierazi zuten, eta udalean ordezkaritza duten alderdi guztiekin eztabaidatzeko prest agertu ziren. Foru Funtsaren murrizketak zeharo baldintzatu du Pasaiako gobernu taldeak prestaturiko aurrekontu proposamena. Diru sarrera hori «aurrekontuaren ia erdia» dela nabarmendu zuen Amaia Agirregabiria alkateak; «arduratsu eta doikuntzaz jokatzea tokatuko zaigu hurrengo urteetan», argitu zuen. Bere ustez «aurrekontua ez da helburu bat, proiektuak aurrera eramateko tresna bat baizik». Arlo gehienetan jaitsiera Egoera ekonomikoak hala behartuta, arlo gehienetan murrizketak jasotzen ditu 2012rako kontuen proposamenak. Agirregabiriak aurreratu zuen Gizarte Ekintza, Gazteria eta Kirola sailak izan direla murrizketatik salbatu diren gutxietakoak, adinduentzako laguntzekin batera: «Aurrekontuak aberastasuna banatzeko balio behar du, sistemak gaizkien tratatzen dituenak babesteko, hala nola, hirugarren adinekoak, haurrak, gazteak eta talde baztertuak». Herritarren Parte Hartzea, Euskara eta Berdintasuna, Migrazioa eta Aniztasuna arloak ere duela bi urte onartutako kontuetan zituzten antzerako kopuruekin mantenduko dituzte. Ur hornidurari dagokionez, berriz, aldaketa nabaria aurreikusi dute: «Antxoko biltegia [...]

admin

Aurrekontuak aurkezteko hirugarren bilera, gaur, Donibanen

Pasaiako Udaleko gobernu taldeak gaur egingo du Donibanen landu duten aurrekontu proposamena aurkezteko hirugarren batzarra. 18:30ean hasiko da, Arizabaloko udaletxeko areto nagusian. Bertan, kontuen proposamenaren berri emateaz gain, herritarren ekarp...

admin

Power Rangersek derbia jokatuko du

Zurt Tabernaren kontra jokatuko du Oiartzunek, bihar 17:00etan, Elorsoro kiroldegian. Power Rangersek derbia du: Donibane Pari Berriren kontra, gaur 20:30ean, Elorsoron. DPO Baobab taldeak ere gaur jokatuko du asteburuko jardunaldiari dagokion partida....

admin

Genero indarkeria salatzeko elkarretaratzea deitu dute

Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasunerako Batzordeak, emakumeen sustapenaren aldeko elkarteekin elkarlanean, emakumeenganako indarkeria salatzeko elkarretaratzea deitu du larunbatean, 12:00etan Zabaltza plazan. Maite Cruzado Gizarte Ongizate ordezkariak elkarretaratzera joateko deia luzatu du: “Oso garrantzitsuak eta beharrezkoak dira, gure gizartean hain kalte eta sufrimendu handia sortzen duen arazoaren aurka jo eta amaitutzat eman nahi dugula erakutsarazteko”.  

admin

Alkatea auzoetan ekimenaren hurrengo hitzordua Artigan izango da

Alkatea auzoetan ekimenaren hurrenggo hitzordua urtarrilaren 26an izango da, Artiga-Azken Portuko Auzo Elkartearen egoitzan. Irungo Udaletik adierzi dutenez, auzokoekin bildu ondoren, bileran landutako gaien inguruko txosten bat bidaliko da. Modu hon...

admin

Erretiratuak Kristina Eneara joango dira etzi

Erretiratuen klubek hilero moduan irteera antolatu dute, eta urtarrileko irteera etzi izango da. Oraingoan, Donostiako Kristina Enea parkea bisitatzea erabaki dute. Hala, goizeko bederatzietan bilduko dira Iztietako autobus geltokian. Deialdia irekia d...

admin

Artzain eta Inudeen konpartsa osatzeko deia luzatu du Eraikik

Eraiki Dantza Taldea Artzain eta Inudeen konpartsa prestatzen hasi da. Otsailaren 12an aterako dira, eguerdian, Irungo kaleak alaitzera. Hala, ikuskizuna prestatzeko batzarra egingo dutela jakinarazi dute dantza taldeko ordezkariek: hilaren 29an (igand...

admin

Garaipena lortu du Hondarribia-Irunek

Emakumeen Ligako 24. jardunaldiko partida irabazi zuen Hondarribia-Irunek larunbatean, Caja Rural Tintos de Toro taldearen aurka. 83-68ko azken emaitzarekin, puntuetan gora egin eta 30 pilatu dituzte guztira. Hala, hamabigarrenak dira sailkapen nagusia...

admin

Euskadiko Slalom Txapelketan bigarren geratu da Santiagotarrak

Santiagotarrak Arraun Elkarteko piraguistek bigarren postua lortu zuten larunbatean Pauen (Okzitania) jokatu zen Euskadiko Slalom Txapelketan. Taldekako bigarren tokiaz gain, guztira bost urre, bederatzi zilar eta bost brontze eskuratu zituzten irundar...

admin

Ostiralean hiru erakusketatik lehena irekiko du Jon Santosek …, por favor aretoan

Heldu den ostiralean Jon Santosen erakusketa inauguratuko du …, por favor aretoak. Bertatik adierazi dutenez “proposamen interesgarria” dadarkigu Santosek, 15 egunetan hiru erakusketa ezberdin muntatuko baititu: Y en un solo trazo se ...

admin

Zabalzaren ‘Homicidios en Chicago’ emango dute asteartean Amaian

Jose Maria Zabalza zinegila irundarraren gainean Amaia Kultur Zentroan jarri duten erakusketari lotuta, Homicidios en Chicago (1969) film luzea proiektatuko dute Amaiako auditorioan, asteartean.

admin

Karmele Mitxelenak Mariasun Landa Saria irabazi du

Emakumeen Eguneko ekitaldien haritik, larunbatean jakinarazi zituzten Mariasun Landa Sariaren irabazleen izenak. Karmele Mitxelena eta Maite Ruiz de Azua dira. Lehenengoak Sorkun musikariari buruzko lana idatzi du, eta bigarrenak, berriz, senide bat iz...

admin

Lezo Zero Zabor taldea osatzeko bigarren bilera egingo dute hilaren 14an

Lezoar talde bat herrian Zero Zabor taldea sortzeko lanean ari da, eta iragarri dutenez, hilaren 14an bigarren bilera egingo dute, sortze bide horretan. Oroitzene euskaltegian egingo dute bilera, 19:00etatik aurrera. Pasa den astean egin zuten leheneng...

admin

Berriro itxiko dute bigarren saihesbiderako sarrera lanengatik

Pasa den astean egin bezala, aste honetan ere bigarren saihesbiderako sarrera itxiko dute Errenterian. Hain zuzen, Urumeako zubian, Astigarraga inguruan, egin behar dituzten lanengatik itxiko dute sarrera, inguru horretan egon daitezkeen auto pilaketak...

admin

Cristian Torres eta Irene San Sebastian garaile txirrindularitza proban

Atzo jokatu zuten Errenteriako kaleetan Gazte Mailako XXI. Errenteria Hiria Txirrindularitza Saria, eta gizonetan Cristian Torres izan zen onena eta emakumeetan Irene San Sebastian. Lehenengo herritarra, berriz, Laguntasuna taldeko Gaizka Castelruiz iz...

admin

Grebaren harira, herri batzarra gaur

Martxoaren 29rako deitutako greba orokorra dela eta, Oiartzungo ezker abertzaleak herri batzarra egingo du gaur, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. «Grebaren inguruko arrazoiez informatu eta egunaren prestaketa dinamizatzeko» izango da bilera, ezke...

admin
Gehiago