Albisteak

Hockey 7 Txapelketako bigarren jardunaldia, bihar

Pasaiako Trintxer Taldeak antolatuta, II. Hockey 7 Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar Andonaegin. 11:30ean Realaren bi taldeen arteko lehia izango da, eta 12:30ean bi partida jokatuko dituzte, Trintxerrek eta Realak, eta IHCk eta Atl...

admin

Tolosaren erasoari eutsi nahi dio Donibanek

Donibane Eskubaloia taldea Tolosaren kontra ariko da etzi, 11:30etik aurrera, udal kiroldegian. Tolosarrak sailkapeneko goialdean daude, eta multzoko joko erasokorrenetakoa egiten dute.

admin

Xabier Leteren omenezko kontzertua hartuko du Amaiak hilaren 28an

Xabier Lete poeta, idazle eta abeslariaren omenezko kontzertua hartuko du Amaia KZk hilaren 28an. Kontzertua emango dutenen artean, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Jabier Muguruza, Piel Paul Berzaiz… izango dira. Helduentzako sarrerak 14,90 eurota...

admin

‘Kiwizibidaia’ aurkeztuko dute zure abenturaren bilaketan

Zure abenturaren bila programaren barruan Kiwizibidaia aurkeztuko dute Rosa Lizasok eta Mikel Bringasek, ostegunean Amaia KZn. Bikotea, seme-alabarekin batera, Zeelanda Berrira joan zen irla txirrindaz bisitatzeko helburuarekin. Ikusentzunekoaren bid...

admin

PSE-EE: “Sei pertsonak kale borrokagatik zigortu dituzte”

Errenteriako Udalak eta Gazte Abertzaleen irakurketaren harira, PSE-EEk adierazi du herriko sei lagunak  “kale borrokarekin lotura izateagatik” zigortu dituztela, “ez oharrean zehazten duten bezala ekintza politikoa aurrera eramateagatik”. PSE-EEren arabera, 2008an, hala nola, Errenteriako zinegotzi eta afiliatuen izenak ageri ziren dokumentazioa atzeman zieten, “informazio horren helburua ez zen atentatuak prestatzeko oinarria izatea besterik”. Horrez gain, “erregai garrafak eta sua eragiteko tresnak zein hainbat zinegotziren izenak diana baten barruan ageri ziren paskinak” ere atzeman zizkietela adierazi du. “Errenteria kale borrokak gehien zigortutako herrietako bat izan da, eta herritarren gehiengoak beti baztertu izan du indarkeria mota hori eta euren egileak”, gaineratu du PSE-EEk. Zigor horiekin ez dela pozten esan du talde sozialistak, eta lanean jarraituko duela “benetako normalizazioa errealitate sozial bat izan dadin, ez hitzak soilik”. Hala ere, esan du ez duela onartuko “ezker abertzaleak Errenterian azken hamarkadetan bizi izan den errealitate historikoa itxuragabetzea, eta ahalik eta gutxiago gazte horiek dauden egoerara eraman dituzten ekintza frogatuak”.    

admin

Ipuin kontaketa antolatu dute asteazkenean, Ikust Alaian

Ikust Alaia liburutegiak ipuin kontalaria antolatu du hilaren 25ean, asteazkenarekin. Bruja Brunilda (Brunilda sorgina) ipuina hizpide izango dute bertan.

admin

Bekoz Bekoren umore tailerraren bigarren eguna, bihar

Antxoko Bekoz Beko elkartea emakumeei bideratutako umore, barre eta emozio tailerra egiten ari da. Bihar egingo dute tailerraren barruko bigarren saioa Antxoko Kultur Etxean, 15:30etik 21:00etara. Hurrengo saioa hilaren 28an izango da, ordutegi berbera...

admin

Ikastolaren harrera, festaz

Lezoko ikastola inauguratuko dute etzi; ekitaldi ugari antolatu ditu Pasaia-Lezo Lizeoak, ospatzeko 2010ean Kilometroak jaialdian erein zuten haziak jada eman du fruitua. Pasaia-Lezo Lizeoak Lezon eraikina egin du, eta eskolak hilaren 9an hasi bazituzt...

admin

Aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako lehia, bihar

Bihar, Hondarribiko Arraun Elkarteak antolatuta, Euskadiko Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko dute Bidasoa ibaian. Hilaren 7an Hondarribian egindako Gipuzkoako Txapelketaren ondoren, Euskadikoaren txanda iritsi da. Distantzia luzek...

admin

Eibarren aurka puntuak lortzea beste aukerarik ez du Real Unionek

Azaroaren 26an lortu zuen Real Unionek ligako azken garaipena, Salamancaren kontra, Galen. Ordutik bost partida jarraian egin ditu talde txuri-beltzak irabazi gabe, eta sailkapen nagusian asko nabaritu du hori. Izan ere, sailkapenaren goialdetik erdial...

admin

Irun Irutenek Irango topikoak apurtuko ditu etzi

Irun Iruten euskara elkarteak Asier Arantzabal eta Mila Gallastegik prestatutako Iran goiburuko ikus-entzunezkoaren emanaldia prestatu du biharko. Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan izango da, 19:30etik aurrera, eta denentzat irekia. Antolatzaileek es...

admin

‘Oiartzun’ urtekarirako lanak maiatzaren 1era arte jasoko dituzte

Xanistebanen harira, udalak argitaratzen duen Oiartzun urtekarirako lanak jasotzeko epea ireki du Kultura Sailak. Maiatzaren 1a izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna, udaletxeko Kultura Sailean (Manuel Lekuona Bibliotekan) edo Urtekari Batzordeko k...

admin

Larunbateko kaleratzeen kontrako protesta aurkeztuko du bihar Stop Desahuciosek

Stop Desahucios eta Apoyo Oarso taldeak antolatuta, larunbatean manifestazioa egingo dute herriko kaleetan kaleratzeen kontra, eta bihar aurkeztuko dute manifestazio hori. Era berean, Marquez familiari babesa agertuko diote protesta horretan. 18:00etan...

admin

Autobus batek erdialdea eta Txingudi lotuko ditu, bihartik hasita

Bihartik hasita Araso eta Txingudi Merkatalgunearekin lotuko duen autobus zerbitzu bat abiatuko dute. Apirilaren 30a arte ibiliko da, hiri autobusen aldaketak indarrean sartu arte. Udalak eta AUIF konpainiak adostu dute zerbitzua, eta E22a erdigunetik ez pasatzeko erabakiak utzi duen hutsunea betetzera dator, Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak azalduenez: “Ibilbideen aldaketak maiatzaren 1ean indarrean sartuko direla uste dugu, horregatik, bitartean inguru horietako erabiltzaileei eta langileei joan-etorria erraztu nahi diegu”. Udalarentzat zerbitzu hau lehenbailehen abiatzea “lehentasunezkoa” zela argitu du Labordak. Zinegotziak gogoratu du Irungo Udalak Hondarribia-Txingudi ibilbidearekin adostasun eza agertu izan duela, linea horrek Hondarribia, Ospitala eta Txingudi lotuko dituelako, “Irungo erdigunetik pasatu gabe”. Mugikortasunaren ordezkariak adierazi duenez, “hiriko autobusen inguruko proposamen berria Aldundiaren aldaketak herritarrentzak ekarri duen zerbitzu-murrizketa horretara egokitu da, eta L-2 gutxienez orduro iritsiko da Txingudi Merkataritza Gunera eta Arasora. Hori martxan jarri arte, behin-behineko autobusa egongo da martxan, erabiltzaileek eta inguru horietako langileek izan ditzaketen premiei erantzuteko”. Txinguditik eta erdietan Autobus berriak ordubeteko maiztasuna izango du. Lehen autobusa 08:10an aterako da, eta gaueko hamarrak eta erdiak arte ibiliko da. Txingudi merkatalgunetik eta erdietan aterako da eta erdigunera bidean Katean, Elizatxo etorbidean, Gipuzkoan eta Colonen geratuko da. Berriro ere Arasoara bidean, Aduana kaletik joango da. Labordak gaineratu du gainontzeko hiri-autobusen tarifa bera izango duela eta [...]

admin

Garaipen erraza lortu du Irun RTk, eta igoera faserako ia sailkatuta dago

Liderrari irabazi eta gero, emaitza berberaren bila abiatu zen Irun Rugby Taldea larunbatean Fadurara; hots, Euskal Herriko Ligako bigarren faseko sailkapena ixten duen Getxo Bren kontrako garaipenaren bila. Erraz nagusitu ziren irundarrak (15-44). Sai...

admin

Hamahirugarrenean iritsi da Real Unionen garaipen desiratuena

Hamahirugarrenean bai. Hamabi partida zeramatzan Real Unionek garaipenik gabe, baina hamahirugarrenean lortu du, Palenciaren aurka, kanpoan gainera (0-1). Iker Alegrek lortu zuen txuri-beltzen gol bakarra larunbatean, 56. minutuan. Urrezko hiru puntu p...

admin

Martxoaren 8ko adierazpenaren harira kexu agertu da Bildu

Hondarribiko Bildu ez dago ados Emakumeen Egunaren barruan udalak egin zuen adierazpenaren harira alkateak izan duen jarrerarekin. Udalak landu zuen erakunde adierazpenean euren iritzia ez zela kontuan hartu esan dute Bildukoek. Alkateak adierazpenaren idatzia «azken momentuan» helarazi ziela azaldu dute Bilduko kideek, «alderdien artean adosteko denborarik utzi gabe». Horregatik, Aitor Kerejetaren jarreraren kontrako iritzia plazaratu dute: «Alkatearen jokamoldea honakoa da: aurretik egin, gero esan». Izan ere, Bilduk udalaren adierazpenean ekarpena egiteko borondatea zuen. «Gure ustez, deklarazio instituzional batek talde politiko guztien parte hartzea bultzatu behar du», esan du Ibai Labaien buru duen alderdiak: «Baina alkateak, ohiko duen bezala, ez zigun inongo kasurik egin». Besteak beste, adierazpenean udalak berdintasun teknikari bat kontrata dezala —1997an Udalbatzak hori egitea onartu zuen— eta Emakumearen Berdintasun Batzordea sortzearen beharra txertatu nahi zituen Bilduk: «Bilduren taldeak garbi utzi nahi du gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde dagoela eta lan egiten duela».

admin

Argazki zaharretan eta irundarren oroimenean geratuko da Bixera

Gaur goizean hasi dira Bixera eraikina botatzeko lanak. Goizeko zazpiak eta erdiak ziren trafikoa moztu dutenean, eraiste lanak prestaze aldera. 09:00etan hasi da makina lanean; zizaila baten laguntzaz bota dute eraikina. Etorkizunean auditorio berria eraiko dute gaur arte Bixera zegoen lekuan.

admin

Kalitateari buruzko informazio saioa, gaur, Arma plazan

Hondarribiko Udalak, Higer Merkatarien Elkarteak eta Bidasoa Bizirik-ek, kalitatezko merkataritzari buruzko informazioa emateko saioa egingo dute gaur, 13:45etik aurrera, Arma plazako interpretazio zentroan. Ekimena Hondarribiko Merkataritza Biziberri...

admin
Gehiago