Albisteak

‘Herio heroi’ antzezlana izango da gaztetxean

Herio Heroi antzezlana izango da igandean, Lakaxita gaztetxean. Etorkizuneko uneren batean hildakoek usteltzeari utzi diote eta senideek gorpuak haien kargupean hartu behar dituztela lantzen du antzezlanak. Hala, Zprist eta Geinst anaia umezurtzek ezustean beren aitaren gorpua hartu beharko dute. “Etortzear diren garai zaharren orainari buruzko komedia absurdoa” dela baieztatu dute antolatzaileek. Ainhoa Alberdi, Amaia Corral eta Oier Guillan ariko dira oholtza gainean.  

admin

Zortzi partida galdu gabe gabe daramatza Allerru-Jaizkibelek

Allerru-Jaizkibel areto futbol taldeak zortzi partida daramatza galdu gabe. Izan ere, pasa den asteburuan lehiaketara itzuli ziren, ia hilabeteren ondoren, eta 1-4 irabazi zuen Villabonan, Egintza taldearen kontra. Sailkapeneko seigarren postura igo dira, eta asteburu honetan bederatzigarren bolada hobetu nahi dute, etxean, puntu gehiago duen Concepto Createchen kontra. Emakumezkoen Ligako Igoera Fasean, Allerruk 2-1 irabazi zion Hernaniri. Bigarren jardunaldian lortu dituzte faseko lehenengo puntuak. Puntu gehiago pilatzeko aukera izango dute asteburu honetan, Beasainen kontra, etxean berriro ere. Saskibaloi taldeak, berriz, galdu egin zuen Tolosan, Take Orbelaren kontra: 63-55. Ezin izan zuten aurreko asteko garaipena errepikatu.   Gol asko futboleko mutilei Burua altxa ezinda dabiltza mutilen futbol taldeak. Erregional Preferenteko Allerruk lau gol jaso zituen Ostadarren zelaian (4-1). Bigarren taldeari, berriz, Zarautzen sei sartu zizkioten (6-2).

admin

Zaldi lasterketei buruz hitz egingo dute gaurko ‘Kirolez blai!’-n

Gaur, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan zaldi lasterkei buruz ariko dira. Ioritz Mendizabal izango da Joxemi Lopez esatariaren gonbidatua, jockey oiartzuarra. Lau bider munduko jockey onenen saria irabazi du eta lau urrezko fusta irabazitakoa da. ...

admin

Zerura begira, baina egin zen danborrada

Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, euriaren beldur izan arren, Hendaiako danborrada zerurantz begira atera zen larunbatean. Bixintxo Besten barruan bosgarren urtez segidan antolatutako jarduerak, 700 danbor elkartu zituen herriko kaleetan. H...

admin

Hainbat ekitaldi egingo dituzte Gezalan, ikastolaren inaugurazioaren harira

Lezoko eraikinaren inaugurazio ofiziala pasa den igandean egin zuten arren, Pasaia-Lezo Lizeoak eraikin berria duela ospatzeko hainbat ekitaldia antolatu ditu datozen egunetan. Horrela, datorren ostiralean, Deja Bu taldeak Azken Portua eskainiko du, ha...

admin

Zaharren ohiko bazkarian parte hartzeko azken deia

Datorren otsailaren 5ean eginen dute bixintxoetako zaharren ohiko bazkaria, Landa Agerrian. Joateko interesa duten lagunek Laguntza Sozialeko Herriko Zentroan eman behar dute izena (Lorategietako karrika, 9), hilaren 27a baino lehen.

admin

Errugbi taldeak galdu du, eta futbolekoak, irabazi

Stade Hendayais errugbi taldea Boucau-Tarnos talde lapurtarraren kontra aritu zen igandean, Hendaian jokatutako partidan. Etxekoek ez zuten partida irabazten asmatu, eta azkenean, 12-24 galdu zuten Bokalekoen kontra. Bestalde, Hendaye Eglantins futbol ...

admin

Biztanleria erroldan sartzeko dei egin dute herriko etxeak eta INSEEk

Frantziako Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Institutu Nazionalak (INSEE), Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean, errolda osatuko du otsailaren 25era arte. Biztanleriaren herena Bidasoa ibaiaren beste aldetik datorrela nabarmendu zuten herriko et...

admin

Gastronomia erakustaldian 24 elkarte ariko dira nor baino nor

Oarsoaldeko 24 elkartek hartuko dute parte Euskaldarrak Elkarteak 27. aldiz antolatu duen gastronomia erakusketan. Horietatik  hamasei elkarte Errenteria-Oreretakoak dira; lau, Pasaiakoak; bi, Oiartzungoak; eta beste bi, Lezokoak. Datorren astelehenean hasiko da  erakustaldia, eta bi astez platerik goxoena prestatzeko lanean gogor ariko dira parte hartzaileak, Mikelazulo garaikurra eskuratu nahian. Irabazlea zein den, berriz, hilaren 31n (larunbata) ezagutaraziko du “sukaldari ezagunek” osatutako  epaimahaiak, gastronomia erakustaldia amaitzeko antolatu duten afarian. Irizpideak mantendu Araudian aldaketarik ez dela izango azaldu du erakusketako arduradun Manu Otegik, baina bai parte hartze egunetan: “Hilaren 29ko greba orokorrarekin bat egingo dugu, eta egun horretan ez da erakusketarik izango”. Platerik onena aukeratzeko garaian, “orain arteko irizpide berberak” mantenduko dituztela azaldu du, bestalde, Bixente Saez epaimahaiko zuzendariak. Saezek urte hauetan guztietan elkarteek prestatu dituzten plateren “kalitatea” eta “maila ona” nabarmendu ditu, eta epaimahaiko kideak «maila berean erantzuten» saiatuko direla jakinarazi du. Sariak, orain arte bezala, sei izango dira. Platerik onenak Mikelazulo Saria eskuratuko du, eta hurrengo hirurek, berriz, Errenteriako Udalak, Rosarito fruta dendak eta Maria Antonia Zapirain Zeramikak emandako garaikurrak irabaziko dituzte, hurrenez hurren. Gainontzeko beste bi sariak, berriz,  Erreka Plastek eta De Cyne Reyna tabernak emandakoak, kalitate eta prezioaren araberako plater onenak eta plater esanguratsuenak irabaziko dituzte. Euskaldarrak elkarteak eskerrak [...]

admin

‘Hostoak’-en urteurrena ospatzeko tokirik onena

Iazko otsailaren 18an estreinatu zuten Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeek Hostoak ikuskizuna, eta urtebete beranduago Errenteria-Oreretan emango dute. Urteurrena ospatzeko tokirik onena izango da duela urte bat “hazia” jarri zuten herri berean eskaintzea. Hori etzidamu izango da, 18:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikuskizunak “azpiegitura lan handia eta baliabide tekniko bereziak” eskatzen ditu, eta horregatik antzoki handienetan izan ezik, gainontzeko herrietako agertokietara egokitu egin behar izan dute. Hala ere, Galtzarabordako kiroldegiak lana osorik emateko aukera eskaintzen duela azaldu dute. Jon Maia Kukaiko kidearen iritziz, ikuskizuna herrira ekartzea bi arrazoirengatik da garrantzitsua. Batetik, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan egon den ikuskizuna delako, eta harrera onarekin, gainera; eta bestetik, “elkarlan handi eta estu baten emaitza” izan delako. Kukai, Errenteriako Udala eta Landare elkartea ibili dira horren atzean. Ibilbide arrakastatsua Oreka TXko Arkaitz Martinezek gogoan du, duela urtebete lana aurkeztu zutenean, “energia berezi bat ikusi eta sentitu” zutela, baina ez zutela imajinatzen orain arte izandako ibilbidea. Izan ere, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenak bete dituzte, eta hainbat eta hainbat tokitan agortu dituzte sarrerak. Errenteria-Oreretan ere hori egitea nahi dute, eta dagoeneko herrian giroa dagoelakoan dago Maia. Hori ere sarreren salmentetan nabaritzen ari da, “ondo” doala adierazi baitu. Hala ere, oraindik tokia dago, [...]

admin

Joxe Mari Gurrutxaga gogoan izango dute karteladan

Ostiralero bezala, presoen aldeko kartelada egingo dute bihar arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Gurutze Santuaren plazatik hasita. Biharkoa, baina, berezia izango dela esan dute antolatzaileek. Horrela, Joxe Mari Gurrutxaga Gurru gogoraraziko dute gau...

admin

Portuak 180 mila euroko superabita izan du

Urteko lehen administrazio kontseilua egun dute Portuan gaur goizean, eta han eman ditu datuak ezagutzera Lucio Hernandok. Esan duenez, trafikoei dagokionez iaz Portuak azken hamarkadetako emaitzarik txarrenak izan zituen arren, datuak onak izan dira P...

admin

Atzeratu egin dute bakeari buruzko jardunaldien bigarren saioa

BAT Bakearen Aldeko Taldeak Etorkizunean bakean bizi jardunaldiak antolatu ditu bihar eta hilaren 23rako. Biharko saioak aurrera jarraitzen du, baina ez, ordea, hilaren 23koak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, atzeratu egin dute. Bertan, eskualdean i...

admin

Merkalitatea ziurtagiria lortzeko laguntza jasoko dute merkatariek

Hondarribiko Udalak, Higer Merkatarien Elkarteak eta Bidasoa Bizirik-ek, kalitatezko merkataritzari buruzko informazio saioa egin zuten herenegun Arma plazako interpretazio zentroan. Bigarren saioa gaur, 13:45etik aurrera egingo dute, leku berean. Jardunaldietan izena emateko Bidasoa Bizirik-en 943 63 30 76 telefono zenbakira deitu behar da. Hondarribiko Merkataritza Biziberritzeko planaren harira, bezeroarekiko harremana hobetu nahi duten Hondarribiko merkatariei zuzenduta dago batzarra. Herenegungo saioa Mikel Narbarte Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariak eman zuen, eta hiriko hamalau dendari bildu ziren bertan. Bazkundearen laguntza Merkalitateari esker, dendariek beste merkatarietatik bereizten dituen kalitate marka eta ziurtagiria lortuko dute, dendaren irudia eta zerbitzua hobetuz. Gaurko saioan, ziurtagiri hori lortu duten hiriko merkatarien esperientzia entzuteko aukera izango dute interesa dutenek Ondoren, ziurtagiria lortzeko aukera izango dute Hondarribiko merkatariek.

admin

Iñigo Lavado sukaldari irundarra Chef Millesime sariko finalerako sailkatu da

Iñigo Lavado sukaldari irundarra aurtengo Chef Millesime sukaldaritza sariko finalerako sailkatu da. Atzo egin zuten sailkapen proba, Donostian, eta epaimahaiak hiru sukaldari hautatu zituen finalerako, Ruben Trincado donostiarra, Alvaro Garrido bilbo...

admin

XXX. Eliz Musikaren Zikloaren barruan lau kontzertu izango dira

XXX. Eliz Musikaren Zikloa antolatu du Eskifaiak. Denera lau kontzertuko programazioa prestatu du. Hilaren 24, 25 31 eta apirilaren 1ean izango dira musika emanaldiak, denak 20:00etatik aurrera, herriko eliz nagusian. Hilaren 24an Loinatz abesbatzaren ...

admin

Bihar bukatuko da Solas Josas euskarazko udaleku irekietan parte hartu nahi dutenentzako izena emateko epea

Bihar, ostiralarekin,  amaituko da Irungo Udaleko Euskara Arloak antolatzen duen Solas-Jolas udaleku irekietan parte hartzeko izena emateko epea. Telefonoz (010 edo 943 50 51 52 zenbakietan) edo internetez (irun.org/euskara webgunean) egin daiteke. Ap...

admin
Gehiago