Albisteak

Bina berdindu du Hondarribiak Urolarekin

Puntu bakarra gehitu zuen Hondarribiak Ohorezko Erregional Mailako hemeretzigarren jardunaldiko partidan. 2-2 berdindu zun Urolaren aurka, Hondartzan. Sailkapen nagusian hamalaugarrenak dira orain berdeak, hogei punturekin. Arrasaten jokatuko dute dato...

admin

Asteburuko kirol emaitzak

FUTBOLA Bigarren B Maila CD Alaves-Real Union 3-2 Erregional Ohorezko Maila Oiartzun-Real Union 0-2 Behobia-Berio 2-1 Erregional Preferente Maila Mariño-Euskalduna 2-3 Dunboa Eguzki-Ostadar 0-1 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Villa de Aranda ...

admin

Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketan saritu dute Karmele Mitxelena

Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sari banaketa egin zuten larunbat eguerdian. Euskaraz, 25 urtetik azpikoentzako saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak jaso zuen, Karminezko pintzela lanagatik.

admin

Antxoko Jai Batzordea bilduko da asteazkenean

Etzi, otsailaren 1ean, Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du azokan, arratsaldeko zortzietan hasita. Bileraren asmoa jai ereduaren inguruan haunartzea izango dela esan du Juanra Canok, Pasaiako Kultura zinegotzi eta Antxoko festetako arduradunak: &#8...

admin

Donibanek ez zuen hutsik egin Urnietan

Irabazi beharreko partida zuen Donibane Eskubaloiak asteburuan Urnietan, Lurraldeko Lehen Mailako sailkapeneko azkenaren, Urnietakoren aurka (33-40). Horrenbestez, denboraldiko bigarren garaipena lortu dute sanjuandarrek, biak talde beraren kontra, eta...

admin

Beti Onaren zelaian garaipena lortu du Sanpredrotarrak

Meritu handiko garaipena erdietsi zuen Sanpedrotarrak Beti Onaren zelaian, Preferente Mailako 18. jardunaldiko lehian. Partidaren aurretik zortzi garaipenekin zen Beti Ona, eta hirurekin besterik ez Sanpedrotarra, baina, aurreko astean liderraren aurka...

admin

Langabeak bilera egiten ari dira Herriko Plazan

Pasa den astean egin bezala, Oreretako Langabeen Batzarra antolatu dute gaurko Herriko Plazan, eta oraintxe egiten ari dira. Besteak beste, dekalogo bat aurkeztu dute, eta eskualdeko beste herrietan ere batzarrak egitearen beharra nabarmendu dute.

admin

Hirugarren jarri da Pasaia, Lesakan hiru puntuak lortu eta gero

Ohorezko Mailako Pasaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan Lesakan, Beti Gazteren aurka (2-3) eta sailkapenean jauzi handia ematea lortu du. Berioren porrotari esker, hirugarren tokian jarri dira zuri gorriak, beriotarrekin berdinduta. Sailk...

admin

Soinu Zahar Txapelketa egiten ari dira Gezalan

Murixka dantza taldeak antolatuta, Soinu Zahar Txapelketa egiten ari dira 16:30etik Gezala Auditoriumean. Bertan, bi taldetan banatuta, 7 eta 15 urte bitarteko neskak parte hartzen ari dira. A sailean 7 eta 11 urteko neskak ari dira dantzatzen, Punta M...

admin

Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sari nagusiak, Larraitz Oñatibia eta Carlos Almirarentzat

Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sari nagusiak Larraitz Oñatibia Zarautzen bizi den errenteriarrak Tartaloren betaurrekoak lanarekin, eta Granadako (Andaluzia, Espainia) Carlos Almirak El nevero lanarekin irabazi dituzte, euskarazko eta gaztelaniazko kategorietan, hurrenez hurren. Euskaraz, 25 urtetik azpikoentzako saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak (Karminezko pintzela lanari eman diote saria) irabazi du, eta Joxan Arbelaitz saria (Errenteria-Oreretako lan onenari saria), berriz, Aitor Albisturrek, Denboraren printzesa ipuinagatik. Gaztelaniazko Joxan Arbelaitz saria Miguel Arinak irabazi du, Visita incómoda lanagatik. Gaur eguerdian eman dizkiete sariak irabazleei, udaletxeko areto nagusian. Bertan, Ereintzako eta epaimahaiko kideez gain, Julen Mendoza alkatea izan da. Ereintzako kideek nabarmendu dute, orotara 800dik gora lan jaso dituztela aurtengo ekitaldirako, baina araudia ez betetzeagatik 668 lanen artean aukeratu behar izan dituztela irabazleak. Lan horietatik gehienak gaztelaniazko sarietara aurkeztu dituzte egileek, eta Ereintzatik nabarmendu dutenez, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko lanez gain, mundu osoko herrialdeetatik bidalitako ipuinak jaso dituzte, Hego Amerikakoak batez ere. Aurten, Interneti esker batez ere, inoiz baino lan gehiago jaso dituztela nabarmendu dute Ereintzako kideek. Euskaraz 12 ipuin jaso dituztela esan dute antolatzaileek, eta horiek maila onekoak izanda ere, datozen urteetarako erronka ezarri diote bere buruari euskarazko lan gehiago jasotzeko, “euskaraz idaztera animatu dadila jendea”, adierazi dute. Julen Mendoza [...]

admin

Erlaitz Mendi Taldeak Noja eta Laredo arteko bidea egingo du igandean

Erlaitz Mendi Elkarteko kideak Kantauri Kostaldeko hirugarren etapa burutuko dute igandean, hilaren 25ean. Noja eta Laredo arteko bidea egingo dute oinez. Parte hartzeko interesdunek lau modutara lor dezakete informazioa: telefonoz bihar deituta  (ast...

admin

Santiagotarrak-eko bost piraguista Espainiako Txapelketako finaletan aritu ziren

Joan zen asteburuan piraguismoko Espainiako Fondo Txapelketa jokatu zuten Sevillan (Andaluzia, Espainia). Nazioarteko probetan parte hartuko duten kirolariak hautatzeko lehen proba puntuagarria zen, eta, horregatik, konpetentzia oso handia izan zen. Guztira 1.200 kirolarik parte hartu zuten, 97 talde ordezkatuz. Santiagotarrak 32. geratu zen; Irungo taldeko zortzi piraguista joan ziren Sevillara eta horietatik bostek finalerako sailkatzea lortu zuten. Sailkapena erlojuaren kontra egin zuten, bi kilometroko luzeran; finala 5.000 metroko zirkuituan izan zen. Finalerako sailkatu ziren irundarrak Mutilak 23 urtez azpiko C1ean, Mikel Sanchez (22. postua). Gazte Mailako lehen urteko K1ean, Igor Galarza (18). Kadete mailako lehen urteko K1ean, Jon Moreno (12). Neskak 23z azpiko K1ean, Olatz Zabala (17) eta Garazi Gomez (23) Arakama bikain ur lasaietan Beteranoei dagokionez Esteban Arakamaren jarduna aipagarria izan zen, 35-39 urte bitarteko mailan seigarren geratu baitzen; lehen aldia zen ur bizietako txapeldunak maila honetako ur lasaietako lehiaketa batean parte hartzen zuela. Ramon Gorrotxategi hamabosgarren sailkatu zen, 45-49 urteko mailan.

admin

Hamarnaka herritarrek bat egin dute kaleratzeen aurkako manifestazioarekin

Hamarnaka herritarrek egin zuten bat larunbateko manifestazioarekin. Stop Desahucios taldeak zein 33 talde eta eragilek deitu zuten, kaleratzeen aurka eta Mari Carmen Marquezen familiarekin elkartasunean. 18:00etan abiatu zen Beraungo Pablo Sorozabal p...

admin

Lau Haizeta parkean zuhaitzak landatzeko akordioa sinatu dute

Herribus garraio enpresak eta Errenteriako Udalak akordioa sinatu dute Lau Haizeta parkean zuhaitzak landatzeko. Horretarako, Herribusek 3.000 euro inbertitzeko konpromisoa hartu du. Zehazki, bertako espezietako zuhaitzak landako dituzte udalarena den ...

admin

Asteburuko kirol emaitzak

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Sestao River     0-1 Erregional Ohorezko Maila Hondarribia-Behobia     0-0 Real Union B-Berio     3-0 Erregional Preferente Maila Mariño-Mundarro     1-1 Dunboa Eguzki-S. Tomas Lizeoa     1-3 ESKUBAL...

admin

Dultzaina hotsak nagusi herrian

Herri Musikaren Txokoaren lehenengo hamarkada ospatzeko ekitaldien harira, dultzaineroen topaketa egin zuten larunbatean Oiartzunen. Herrikoez gain, Debatik, Hernanitik, Lizarratik, Donibane Lohizunetik eta Errioxatik etorritako musikariek hartu zuten ...

admin

Ezker Anitzak beldurra sortzen aritzea egotzi dio PSE-EEri

PSE-EEk atez ateko sistemaren gainean esandakoaren gainean, Ezker Anitzak hondakinen gaiaren gainean “mamuak astitzen” ari dela esan du, eta beldurra eragiten aritzea leporatu dio. Horrez gain, hondakinekin, bilketa sistemarekin eta birzikl...

admin

Kirol emaitzak

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Bergara-Oiartzun: 1-0. Estatuko Bigarren Maila. Oiartzun-San Juan: 0-0. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. C. Createch-Oiartzun: 2-3. Bigarren Maila. Power Rangers-Hirukide: 7-0. Hirugarren Maila. DPO Baobab-G...

admin
Gehiago