Albisteak

Ertzain bat erasotzea leporatuta lagun bat atxilotu dute

Bart lagun bat atxilotu dute Anaka kalean. Ertzaintzak 22:30ak inguruan dei bat jaso zuen kale horretan eztabaida bat zegoela eta. Ertzaintzak adierazi duenez, bertara iritsi zirenean, pertsona bat lurrean etzanda topatu zuten eta erori egin zela esan ...

admin

Herrera Herrira: “Portuko ingurumen txostena ez dute hirigintza errealitatea kontuan hartuta sortu”

Herrera Herrirak, beste hainbat taldek eta eragilek bezala, Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Txostenari alegazioak aurkeztu dizkio. Alegazio horien mamia da txosten hori egiterakoan Portuak ez dituela herritarren iritziak kontuan hartu, ...

admin

Kalean Kantuz bihar, protagonista berriekin

Bihar Kalean Kantuz ekimenaren beste saio bat izango da Azeri Elkartean parean, 12:00etatik aurrera. Biharko saioan, gainera, Benito Zubeldiak eta Aitor Ansak hartuko dute gidaritza; Ion Ugartek eta Arantxa Lasaldek eman diete lekukoa bost urte eta gero. Hemendik aurrera, euskaraz abestu nahi duenak hilabeteko laugarren igandean izango du horretarako aukera Hondarribian.

admin

Asteburuko partidak

Futbola Erregional Ohorezko Maila. Trintxerpe-Mondragon, gaur, 16:00etan, Don Boscon Beti Gazte-Pasaia, bihar, 16:30ean, Lesakako Mastegi zelaian Erregional Preferente Maila. Beti Ona-Sanpedrotarra, gaur, 16:15ean, Errenteria-Oreretako Beraungo fut...

admin

Tere Irastorzaren poesia entzungai izango da Kabigorri Ateneoan

Poesia topaketa hartuko du Kabigorri Ateneoak. Bertan, Tere Irastorzaren poesia eta Aitor Furundarenaren musika zabalduko da bertan.

admin

Sukaldean trebatzeko tailerra antolatu du Argoiakek

Sukalde tailerra emango du Argoiakek, Mikel Cuevasen eskutik.

admin

Morfeo konpainiaren antzezlana ikusteko aukera, Amaian

El sombrero de tres picos (Hiru puntako kapela) izeneko antzezlana hartuko du Amaia KZk, datorren otsailaren 4ean, larunbatarekin, Teatro Morfeo kopnainiaren eskutik. Antzezlanaren testuingurua XIX. mende hasieran Andaluzian (Espainia) kokatua dago. Sarrerak, Telekutxa, Servikutxa, irun.org eta kutxa.net-en salgai daude. Sarrerak: 13,20euro helduentzat eta 8,55euro gazte txartela dutenentzat edota 65 urte gorakoentzat  

admin

Portuaren ingurumen jasangarritasunari egindako alegazioak onartu ditu Udalbatzak

Atzo arratsean plenoa egin zuen Lezoko Udalbatzak. Zinegotzi berri bat du, gainera. Miren Tarragonak hartuko du Lucia Aranbururen tokia Bilduren udal taldean. Besteak beste, Pasaiako Portuaren ingurumen txostenari gobernu taldeak egindako alegazioak onartu zituzten, Bilduren eta EAJren aldeko botoarekin. EAJk bere aldeko botoa argudiatzerakoan zehaztu zuen kai berriaren alde zeudela, “baina borondate onarekin egindako 23 alegazio horiek aurretik dagoena hobetzeko direla,  beraz alde bozkatuko dugu”. PSE-EEk, aldiz, kontrako botoa eman zuen, kanpo kaia ona delakoan eta badiaren birgaitzea eta kaia bertan mantentzea “bateraezinak” direlako. Iazko lanpostuen zerrendan aldaketak ere aztertu zituzten. Hala, Musika Eskolako langileek egindako berraztertzeak ez onartzea erabaki zuten Bildukoek. Beste alderdiek horren kontra bozkatu zuten. Mikel Antxon Arrizabalaga sozialistak musika eskolako langileei buruz galdetu zuen, eta Ainhoa Zabalo alkateak irailaren 2tik ari direla eskatutako bilerari itxoiten erantzun zion. Mikel Arruti zinegotziak Kultura arloan dedikazio esklusiboa eduki dezan alde bozkatu zuen Bilduk, eta besteek kontra. EAJko Kepa Garbizuk gogorarazi zuen “lehenengo aldia” dela Kultura zinegotziak dedikazio esklusiboa izango duela. Alkateak, baina, esan zion Hirigintza Saileko zinegotziak kobratzen ez zuela, “ez zuek agintean zeundetenean bezala”. PSE-EEko ordezkariaren esanetan, 13 zinegotzietatik hiruk dedikazioren bat izatea “gehiegizkoa” da. Arruti bera Udalbiltzan Lezoko Udaleko ordezkaria izatearen alde bozkatu zuten bere taldekideek. EAJko [...]

admin

Mozioa aurkeztuko dute amiantoaren biktimak babesteko

Pasa den abenduaren 4an Angel Robles errenteriarra hil zen, amiantoak eragindako gaitzak jota. Egoera horren aurrean, Errenteriako Udalak “urrats bat egitea” beharrezko ikusi du, eta udal talde guztiek gai horren gaineko mozio bat sinatu du...

admin

Olaldeko etxeen jabe

Urduritasuna nabaria zen ostiral arratsaldean, 16:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Pixkanaka iristen joan ziren Olaldeko etxeen jabe izan zitezkeenak. Eta horietako batzuk, dagoeneko, etxeen jabe dira. Puntual hasi ziren azalpena eta zozketa. Eta zozketan zehar, agertzen hasi ziren lehenengo poz aurpegiak, eta tristura aurpegiak ere bai. Batzuk zortedun eta besteak ez. Baina eskatzaile guztiek errespetuz jaso zuten zorteak hartutako erabakia. Ez zen inolako istilurik izan. Zozketa nagusia bukatuta, zortedunak bakarrik geratu ziren udaletxeko areto nagusian. Eta horiek euren etxebizitza aukeratu zuten: pisua eta letra. Beraz, Olaldeko 90 etxebizitzek badute jabea. Etxebizitza tokatu zaien herritarrek udalaren jakinarazpena jasoko dute orain, eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute: NANaren fotokopia, errolda ziurtagiria, errenta aitorpena… Horretarako, promozioaren sustatzailea zenbat egunetan Etxebizitza Bulegoan egongo da. Oraindik, itxaron zerrenda Zerrenda hori, baina, behin-behikoa da. Baliteke jabe batzuek atzera egin behar izatea. Horregatik, ostiraleko zozketa itxaron zerrenda ere osatu zuten. Etxea tokatu zitzaion azkeneko zenbakitik, zerrendan, gainontzeko guztiak jarri zituzten. Hala, Etxebizitzarik tokatu ez zaien eskatzaile oiartzuarrei ere adi egoteko eskatu die udalak, oraindik ere aldaketak egon daitezkeelako eta horrek itxaron zerrendan dauden herritarrengan eragin dezakeelako. Olaldeko etxebizitzen lanak, azkenean, 2014an bukatuko direla iragarri du udalak. Etxebizitza tasatuak Babes ofizialeko etxeak zozkatu ondoren, tasatutako etxebizitzatan izena emateko aukera [...]

admin

“Hondakin turismoaz” ohartarazi du PSE-EEk

Pasaian eta Lezon hondakinak biltzeko atez ateko sistema jarriko dutela eta, Errenteria-Oreretak “hondakin turismoa are gehiago” pairatuko duela iritzi dio PSE-EEk: “Errenteriak badaki zer den atez atekoa. Oiartzungo atez atekoak bertako zaborra Errenteriara eramatea eragin du”. Udal gobernu taldeari ere zuzendu zaio, eta horri aurre egiteko zein neurri hartuko dituen galdegin dio, “Errenterian jadanik kalte handia eragiten ari baita”. Ildo horretatik, Denis Itxaso PSE-EEko Ingurugiro idazkariak horren gaineko hitzaldia emango du, bihar, 18:30ean Herriko Etxean.  

admin

Erlojupekoa bertan behera, enbataren ondorioz

Lehen txanda baino ezin izan dute lehiatu arraunlariek; Trintxerpek irabazi du lehen txanda. Denboraldia hasi aurreko proba esanguratsua izan behar zuena zapuztu zuen enbatak larunbatean. Erlojupeko ez puntuagarria jokatzekoa zen 17:00etatik aurrera, baina traineruen lehen txanda baino ezin izan zuen irten arraun egitera, haize bolada bortitzek itsaskirria eragin zutelako. Lehen txanda bukatuta, 15 minutuko atsedenaldia eman eta estropada badia barruan jokatzea erabaki zuten, sei luze osatuz, baina atsedenaldia igarota itsasoaren egoera baretzen ez zela ikusirik, bertan behera utzi behar izan zuten estropada, zortzi traineru faboritoen lehiaz gozatu gabe. Lehen txandan Trintxerpe izan zen azkarrena. 21 minutu 45 segundo eta 31 ehuneneko behar izan zituen estropada eremua osatzeko. Bigarren izan zen Oriori Bri bost segundo atera zizkion Trintxerpek. Getaria hirugarren izan zen, eta laugarren Hondarribia B. Bateletan Orio nagusi 47 ehuneneko atera zizkion Oriok San Juani herenegun Loiolan. Bertan jokatu zuten Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren jardunaldia, Hernanik antolatuta, eta sanjuandarrek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Illunbe bosgarren izan zen, Orio B eta Ur Jokoren atzetik; Hibaika seigarren izan zen eta zazpigarren San Juan B ontzia. Gazteen Mailan, Illunbek irabazi zuen eta San Pedro izan zen bigarren. Okerrago ibili ziren sanjuandarrak, zortzigarren postuan helmugaratuta. Gazteen Mailan, baina neskatan, eskualdeko azkarrenak Hibaikakoak [...]

admin

Flauta ikasleen emanaldia, ostiralean

Datorren ostiralean, martxoak 23, Irungo Kontserbatorioko flauta ikasleek entzunaldi bat eskainiko dute. Emanaldia arratsaldeko 18:15ean izango da, Musika Eskolako Aretoan. Egitaraua

admin

‘Zinemako opera’-n gaur, ‘Cosi fan tutte’

Datorren asteburuan Amaia Kultur Zentroan Mozarten Cosi fan tutte operaren bi emanaldi eskainiko dituzte, eta, horri lotuta, opera horren proiekzio bat programatu dute gaurko. Amaiako hitzaldi aretoan izango da, denentzat irekia.

admin

Astebete baino ez du iraun lasaitasunak

Joan zen asteburuan Palencian lortutako garaipenak ez zuen jarraipenik izan larunbatean Galen. Real Unionek Sestao River taldearen kontra jokatu zuen, Bigarren B Mailako 29. jardunaldiko partidan, eta bizkaitarrak nagusitu ziren (0-1). Etxanizek lortu zuen Sestaoren gola, lehen zatiko 15. minutuan. Lehen 45 minutuetan ez bezala, bigarren zatian irundarrak hobeto aritu ziren; zelai erdiaren jabe egin ziren, eta etxekoenak izan ziren gol aukera onenak, baina ezin izan zuten jokaldi horietatik bat bera ere gauzatu. Irundarrentzat jardunaldiak alde on bat izan zuen; izan ere, jaitsiera postuetan dauden lehen bi taldeek galdu zuten, Palenciak eta Segovianak, eta beste astebetez zulotik zazpi puntura jarraituko du Unionek. Hori bai, Logroñesen garaipenagatik postu bat galdu du, eta hamalaugarren tokian dago orain. Asteazkenean Lezaman jokatuko dute Irungoek, Athletic Bren kontra; zortzigarren postuan daude bilbotarrak, 43 punturekin.  

admin

Irungo Gaztiakek Donibanen berdindu du

Lurraldeko Lehen Mailako Irungo Gaztiak eskubaloi taldeak Pasai Donibanen jokatu zuen larunbatean, Donibane Eskubaloiaren kontra. Aukera ona zuten irundarrek bi puntuak lortzeko, sanjuandarrak sailkapeneko azken aurreko postuan zeudelako, baina berdink...

admin

Maddalen Sarietarako lanak apirilaren 20a baino lehen bidali beharko dira

Errenteriako Udalak Maddalen sarietan parte hartzeko deialdia ireki du, aurten 25.en aldiz. Lanak apirilaren 20a baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean. Informazio gehiago behar dutenen eskura bi bide utzi dituzte 943 44 96...

admin

PSE-EEren adierazpenek “errealitatea faltsutzen” dutela iritzi dio gobernu taldeak

Pasa den ostiralean PSE-EEk udalaren kudeaketari egindako kritiken aurrean, udal gobernu taldeak adierazpenok ez direla egia adierazi du, eta “errealitatea faltsutu” egiten dutela. Era berean, “herritarren interes orokorrekin zerikusirik ez duten dinamika alderdikoietan sartuta politikari eta herritarrei” ez dietela mesede egiten adierazi du. Horrenbestez, oposizioari, eta batik bat PSE-EEri, “gutxienezko erantzukizunarekin jokatzeko” eskatu die. Egoera ekonomikoari dagokionez, diruzaintzako soberakina, PSE-EEk esandakoa gezurtatuz, ez dela 1,3 milioi eurokoa esan du, 1,63 milioi eurokoa baizik. Eta inbertsioen harira egindako kritiken aurrean, adierazi du horietatik 840.000 euro konpromiso batzuetara bideratuta daudela jada; hala nola, Gaztaño Berriren urbanizaziora (600.000 euro). Geratzen diren 790.000 euroei dagokionez, 2012. urtea ixteko beharrezkoa izan daitezkeela iritzi dio, batik bat egoera ekonomikoa “gogorra” dela kontuan izanda. Horrez gain, 2011n udalaren diru sarreren eta gastuen arteko likidazioaren aldea -1,4 milioi eurokoa dela jakinarazi du, eta gainkoste hori aurreko udalaren kudeaketa txarraren ondorio dela. Egoera okertu daitekeela ere ohartarazi du foru funtsetik diru gutxiago jasotzen badute; izan ere, aurrekontuetan aurreikusitako kopuru hori aldundiak aholkatutakoa (%5) baino gehiago murriztea (%10,6raino) zuhurra litzatekeela iritzi dio udal gobernu taldeak. Besta gastu batzuk ere egon litezkeela gogorarazi du, udalak orain arte ordaindu ez dituen zor batzuen ondorioz; hala nola, jazarpen kasuetako kalte ordainak (1,5 milioi [...]

admin
Gehiago