2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Ikas Jolas programa gaur jarriko dute abian bosgarren urtez jarraian Mendeluko Eguzkiko lokalean. Haur eta gazteek eskolako lanak egiteko aukera izango dute lokalean prestatu duten gela batean. Gainera, aisiarako erabiltzeko esparrua ere prestatu dute, eta jolasteko eta kirola praktikatzeko tailerrak egingo dituzte. Hala, ostegunetan 16:45etik 19:30era irekiko dituzte Mendeluko Eguzkiko ateak bost eta hamabi urte bitarteko haur eta gazteentzat. Izena eman nahi dutenek Mendeluko kulturgunean egin behar dute, ostegunetan 16:45etik 19:30era.

Haurtzaro Ikastolan martxan dago egitasmo hori; haurren elikadura eta nekazaritza ekologikoa dira ardatzak NBE Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Ohitura Onen Nazioarteko IX. Txapelketan parte hartzen ari da Ekolapiko proiektua. Haurtzaro Ikastolan martxan dago egitasmo hori. Ekolapiko proiektuaren helburua, «Gipuzkoako haur eskoletan eta Haur eta Lehen hezkuntzetan elikadura ekologikoa, osasuntsua eta orekatua» barneratzea da. Haurren elikadura eta nekazaritza ekologikoa dira proiektuaren bi ardatz nagusiak. Horregatik aukeratu du Espainiako Estatuko Habitat komiteak nazioarteko lehian parte hartzeko. Nazio Batuen Erakundeko talde teknikoak nazioarteko ohitura onak bultzatzen dituzten 100 proiektu onenak aukeratuko ditu, eta gero 48 finalista proposatuko ditu. Horiek Dubai lehiatuko dira urrian, eta baliteke Ekolapiko ere bertan egotea. 2007tik martxan 2007 urtean egin zituen Ekolapikok bere lehen urratsak. Donostiako hiru haurtzaindegietan abiatu zen: Prim, Antiguo eta Zuloagakotan. Geroztik, Gipuzkoako herri askotara zabaldu da: Oiartzun, Beasain, Lasarte, Errenteria-Orereta, Hernani, Astigarraga, Urretxu-Zumarraga, Zarautz, Deba Garaia bailara, Tolosaldea… Baina gaur egun, Ekolapiko proiektua martxan duten ikastetxeak honakoak dira: Zuloagako Udal Haur Eskola (Donostia), Haurtzaro (Oiartzun), Andra Mendi Ikastola (Beasain) eta Usurbilgo Udal Haur Eskola (Usurbil). Egun, Gipuzkoako beste zenbait ikastetxetan ere badute elikadura ekologikoa eta osasuntsua. Errenteriako Uztargi Udal Haur Eskolan, adibidez; eta baita Usurbilgo Udal Haur eskolan ere; azken hori, Gipuzkoan aitzindaria da jantoki [...]

Gazte Foruko kide diren gazteek antolatu dute emanaldia; 21:00etatik aurrera izango da, Doneztebe plazan Oiartzungo gazte talde batek (12-16 urte bitartekoak, Gazte Foruko kideak) kontzertu bat antolatu du asteburu honetarako: Skakeitan eta Ingo al deu? taldeek joko dute, Doneztebe plazan. Taula gainera igotzen lehenengo taldea Skakeitan izango da. 20:00etan hasiko du emanaldia. Ondoren, 10:30ean, Ingo al deu taldearen txanda izango da. Gazteek gogorarazi dutenez, azkeneko talde hori orain oso famatua egin da, Michel Telo abeslariaren Ai se eu te pego abestiaren euskarazko bertsioa —Rosa, Rosa— egin duelako.

Modotti tailerrak erakusketak egiteko aukera ematen jarraitzen du argazkilari profesionalei zein argazkizaleei. Orain, Xabier Arnaiz hernaniarraren argazkiak ikusteko jarri dituzte. Naturari so izenburupean jarri duen argazki bilduma martxoaren 3ra arte ikusi ahal izango da, lanegunetan 17:30etik 20:00etara eta larunbat eta jaiegunetan 11:30etik 14:00etara.

Arte azoka egingo dute igande goizean kirol kaiko pasealekuan, goizeko hamarretatik aurrera. Hala, eskulanak, margolanak eta antzinako artelanak ikusteko eta erosteko aukera izango dute hala nahi dutenek.

Herrira izenarekin, presoen eta iheslarien alde lanean aritzeko herri bilgunea edo plataforma sortu nahi dute. Hori dela eta, bilera deitu dute etzirako, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekako beheko aretoan. Herritarrei agertzeko deia egin diete antola...

Hilaren 8an 28 urte bete ziren GALek Bizente Perurena Peru eta Angel Gurmindo Stein hil zituenetik. Hala, omenaldia egin diete bi oreretarrei. Peruk Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen bere familiarekin 1980an, eta bertan iheslariak laguntzen aritu ze...

Zilarrezko domina bat eta bi brontzezko eskuratu zituzten Ama Guadalupekoa taldeko kirolariek Espainiako Borroka Txapelketan. San Javier herrian (Murtzia, Espainia) lehiatu ziren Senior eta Kadete mailetako borrokalariak. Iñaki Lekuonak zilarrezko domina eskuratu zuen , Kadete Mailako 46 kiloko kategorian. Haren taldekide Alberto Mitxelenak brontzezkoa lortu zuen 50 kiloko norgehiagokan, maila berberean. Horrela, martxoaren 10ean, Granadan (Andaluzia, Espainia) jokatuko duten Espainiako Eskola Arteko Txapelketan parte hartzeko sailkatu dira. Senior mailakoak ere ondo Senior Mailan, Amaia Curielek, hondarribiarrentzat hirugarren domina lortu zuen; brontzezkoa izan zen 63 kiloko proban. Ander Palavecino taldekidea, berriz, 55 kiloko kategorian gutxigatik ez zen finalerdietan sartu. Senior Mailako bi kirolari horiek txapelketa ikusgarria egin zuten, eta Granadan jokatuko den Europako Txapelketara sailkatzeko aukera asko dituzte. Bestalde, Ama Guadalupekoako judoka kadeteek maila bikaina eskaini zuten Euskadiko Txapelketan, eta Espainiako Txapelketara joateko txartela lortu dute: Nekane Quiñones, Amets Sarazua, Lidia Yarza, Jon Gainza, Iker Otegi eta Lasarteko Oscar Garrido. Datorren asteburuan hainbat lekuetan jokatuko dute hondarribiarrek. Gazte Mailkako judokak Euskadiko Txapelketan ariko dira, eta seniorrek Iruñan jokatuko den Espainiako Txapelketako zonaldeko sailkapen proban parte hartuko dute. Taldeko borrokalariak, berriz, Gasteizen lehiatuko dira, Euskadiko Borroka eta Sambo Txapelketan.

Hilaren 18ra arte Azterkostari buruzko erakusketa bisita daiteke San Pedron. Itsas Gela elkarteak antolatu du, Mater itsasontzi museoan. Itsasertza zaintzea helburu duen programaren gainekoak bildu dituzte Mater ontziaren brankako sotoan. Sarrera doa...

Prost tabernak kontzertua antolatu du gaurko. 23:00etan hasiko da eta 02:00etan bukatuko da Pablo Liquido abeslariaren emanaldia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Liquido «Nafarroako rockero benetakoa eta purua» da. Prost Maiatzaren Lehena kaleko 2...

Valdorba-Andia ibilbidearen hirugarren etapa antolatu du Urdaburu mendizale elkarteak. Oraingoan, Erreniega mendi inguruan ibiliko dira. Erreniega tontorretik hasi, eta Gesalatz Ibarrera joango dira. Bidean, Iriberri eta Esparatz mendietatik eta Belask...

Ipuinaren bila antzezlana emango dute bihar, arratsaldeko seietatik aurrera, Itsas Etxean. Antzezlana euskaraz izango da eta sarrerak bi euroko prezioa du. Horiek saioa hasi baino ordubete lehenagotik eros daitezke.

50 urtez gorako oiartzuarrentzat da eskola, eta tailer nahiz eskolen bidez formazioa emango diete Herritarren zahartzaro aktiboa sustatzeko eta dependentziaren prebentziorako Esperientzia Eskola ekimena abian jarriko dute Oiartzunen. 50 urtetik gorako edozein oiartzuarrentzat dago bideratuta egitasmoa, edonori zabalik dago beraz, eta heldu horiei formazioa emango diete tailer eta eskolen bitartez. Mugabe elkartea da Esperientzia Eskolaren arduraduna, eta Oiartzungo Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxaren laguntza du. «Helduek oraindik asko dute ikasteko, pentsatzeko eta emateko», esan dute Oiartzungo Udaletik. Proba gisa, bi hilabeteko tailerra jarriko dute abian herrian. Esperientzia ondo ateratzen bada, Esperientzia Eskola datorren ikasturte osoan abian izango dela esan dute antolatzaileek. Hala, Oiartzungo Udalak jakinarazi du hilaren 17an (datorren asteko asteartean) hasiko dituztela eskolak, ekainaren bukaerara arte. «Dagoeneko hamabost laguneko taldea osatu da, baina izena emateko aukera zabalik dago oraindik», esan dute udaletik. Hala, izena hilaren 30era arte eman daiteke, 943 22 46 43 edo 646 09 87 53 telefono zenbakietara deituta. Hamar euroko kuota ordaindu behar dute interesdunek tailerretan parte hartzeko. Tailerrak Haurtzaro Ikastolan emango dituzte, astean behin eta bi orduz. Saioak astearte edo asteazken goizetan izango dira, baina egun eta ordu zehatzak parte hartzaileek erabakiko dituzte euren kabuz. Hilaren 17an hasiko diren tailerren lehenengo bi [...]

Bihar, ostirala, Gentza Teologia eta Pastoraltzarako Institutoko zuzendari den Jose Antonio Pagolak hitzaldia eskainiko du Kateako (Landetxa) Arantzazuko Andre Mariaren parrokian, tenpluaren 50. urteurrena ospatzeko prestatu duten egitarauaren barruan....

Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hiri Mantenuko zinegotzia Lartzabalgo bizilagunekin bildu ziren joan den astean, eta udalak uholdeen kalteak bideratzeko emandako pausoak jakinarazi zizkieten. Guztira, 50 lagun inguru azaldu ziren bilerara. Egoera...

Errenta aitorpena egiteko garaia den honetan, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute, “egiten duten modalitatean egiten dutela”. Ttur-tturrek eta udalak esandakoaren arabera...

Aurtengo Aste Santuan inoiz baino bisitari gehiago izan ditu Oiasso museoak. Irungo Udalak jakinarazi duenez, 957 lagunek bisitatu dute museoa oporretan, iaz baino bost aldiz bisitari gehiagok. Datu zehatzagoak ere eman ditu udalak: 379 lagunek bisitat...

Arrandegi berria eraikitzeko lanen harira ika mika piztu da udala eta Portu Agintaritzaren artean. Pasaiako Udala haserre dago Portu Agintaritzarekin. Ez ditu gustuko azken aldian San Pedroko lonja berriaren gainean hainbat hedabidetan esan dituenak, eta zabaldu duten informazioa gezurtatzeaz gain «manipulazioa» egotzi dio. Era berean, «hedabideetan agertzen diren eraso guztiei erantzungo» dietela iragarri dute. Udalak jarritako trabak tarteko, lonjaren proiektua arriskuan dagoela zabaldu du Portu Agintaritzak, eta herritarrekin eta udalarekin bere garaian adostutako proiektua bertan behera utzi eta lonja «funtzional soilari» ekitea aztertzen ari direla ohartarazi du. Horrez gain, proiektuari alegazioak jartzeko epea astelehenean bukatzen dela iragarri du Portu Agintaritzak, eta epe hori gaindituta, ezohiko administrazio kontseilua deitu, eta proiektua moldatzeari ekingo diola iragarri du. Herritarrekin adostutakoa Udalak, ordea, alegazioetarako epea hilaren 25ean bukatzen dela dio, eta ez hilaren 16an. Portu Agintaritzak alegazioak erregistratu izanaren ezagupenik ez duela dio, eta proiektua oztopatzen ari direnik gezurtatu dute. San Pedroko arrandegi berria eraikitzeko baldintzak Portu Agintaritza berak, udalak, eta herritarrek adostu zituztela gogorarazi du alkateak, proiektuaren gainean bere garaian egin zen parte hartze prozesuan, eta udalak ez dituela bere kabuz agindu nabarmendu du. Bizilagunek herriarekin bat egiten duen lonja bat nahi dutela esan zutela gogorarazi dio udalak Portu Agintaritzari, «zehazki, herriari eragozpenik [...]