2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Sollerren bisita jasoko du bihar Hondarribia-Irunek Hondartza kiroldegian. Arratsaldeko zazpietatik aurrera jokatuko dute hogeitabigarren jardunaldiko partida, eta etxekoek behar-beharrezkoa dute garaipena. Hamabigarren dira sailkapenean berdeak, hogeitasei punturekin, eta jaitsiera postuetatik ateratzeko borrokan bete-betean sartuta daude.

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Pasaia-Real Union. Larunbata, 16:30ean, Don Boscon. Elgoibar-Trintxerpe Larunbata, 16:30ean, Elgoibarren. Erregional Preferente Maila Sanpedrotarra-Tolosa. Larunbata, 16:00etan, Txintxerren. Erregional Lehen Maila...

Almitza Sega Elkarteak antolatuta, jaialdi berezia izango da datorren larunbatean Madalensoron. Almitzak bere ibilbidearen gaineko bideoa emango du lehenengo, eta pilota partida berezia izango da ondoren. Mikel Goñik bi oiartzuarren kontra jokatuko du: Mikel Martinezen eta Iñigo Ugalderen kontra. Gainera, bertso-pilota partida izango da, eta bi bertsolarik girotuko dute lehia. Horietako bat Angel Mari Peñagarikano izango da. Sarrerak datorren astean jarriko dituzte salgai, eta orduan zehaztuko dituzte salmetan tokiak eta prezioa.

Atzo egin zuten aurkezpena HUHEZIko kideek eta Porrotx pailazoak. Azken horrek azaldu zituen egitasmoaren nondik norakoak.

LAB sindikatuko zerbitzu publikoetako ordezkariek, Ainhoa Etxaide idazkari nagusiarekin batera, batzarra eta manifestazioa egin zuten atzo goizean Irunen. Manifestazioa Ospitale Zaharretik Nazioarteko zubira egin zuten. Hala, Europako Sindikatuen Nazioarteko Elkargoak deitutako Munduko Federazio Sindikalaren Zerbitzu Publikoen Aldeko Egunarekin bat egin zuen euskal sindikatuak. Horrez gain, gaur egungo egoeraren gaineko irakurketa egiten zuen.

Soroeta auzoa berritzeko lanak astelehenean hasiko dituzte: dagoeneko hasi dira lanen materiala auzoan uzten. Lanek 15 hilabete iraungo dute eta aurrekontua 15.000 eurokoa da. Proiektua Altair Ingeneria izeneko enpresak idatzi zuen, eta Orsa eta Otegi-Gaztañaga enpresek egingo dute obra. Helburua, auzoan saneamendu sare bereizlea ezartzea eta oinezkoei lehentasuna ematea da. Espaloi zabalak eta bide estuak ere egingo dituzte, oinezkoak eta bizikletak erosoago ibiltzeko. Gainera, Amutekoaren antzeko kirolgunea egingo dute, Soroetako gaur egungo futbol zelaian. Horrez gain, argiteria aldatuko dute, eta kontsumo txikiko argiak jarriko dituzte. Hiri altzari berriak jarriko dituzte, eta baita berdegune berriak ere. Espaloietan eta hiriguneetan 150 zuhaitz landatuko dituzte. Obrek irauten duten bitartean, Soroetako futbol zelaia aparkaleku gisa erabili ahal izango dute herritarrek. Girizi kalean hasiko dituzte lanak, eta bertan beste 35 aparkaleku berri egongo dira. Horiek behin betikoak izango dira. «Auzoak biziberritzeko beharra du. 1960ko hamarkadan eraiki zuten, eta orain arte ez da berritze lanik egin; konponketa lan txikiak bakarrik egin dira, eta zahartuta gelditu da», azaldu zuen atzo goizean Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Trafikoan aldaketak Lau hilabete iraungo ditu lanen lehen zatiak. Bi aldaketa nagusi egingo dituzte fase horretan. Batetik, Donostia kaleko lehendabiziko zatia, Iturriberritik Dia hipermerkatuko biribilguneraino doana, gorantz joateko izango da bakarrik. Eta [...]

Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatuta, Gaztetxearen aldeko binakako futbolin txapelketa egingo dute gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Muara tabernan. Parte hartzeko lau euro ordaindu behar dira taldeko, eta sariak izango dira. Futbolin abileziak er...

Asteburu honetan izango da Allerru judo taldeak antolatu duen judo maratoiaren bigarren saioa. Hala, bihar eta etzi izango da judoa ikusteko aukera Bekoerrota kiroldegian. Bihar arratsaldean entrenamendu moduko erakustaldia egingo dute Bekoerrotan. Guz...

Oraindik urrats hori egin ez dutenak aldaketak egitera animatu dituzte udalak eta UEMAk Gero eta gehiago dira izen-abizen ofizialak euskal grafiaz dituzten oiartzuarrak. Oiartzungo Udalak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak jakinarazi dutenez, azken bi urteetan abizena 108 lagunek euskaratu dute, eta izena 23k. Aldaketa horien ondorioz, Oiartzunen Michelena gutxiago daude eta Mitxelena gehiago, Tellechea gutxiago eta Telletxea gehiago, Oyarzabal gutxiago eta Oiartzabal gehiago, eta Ignacio gutxiago eta Iñaki gehiago, besteak beste. Izenak zein abizenak euskal grafiaz jartzeko ez da aparteko gauzarik egin behar: bake epaitegira joan, inprimaki bat bete eta agiri batzuk aurkeztu behar dira. Honako hauek dira: nortasun agiriaren kopia; hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (bake epaitegian bertan ematen dute); errolda agiria (udaletxean lor daiteke); seme-alabak dituztenek edo ezkonduta daudenek familia liburua aurkeztu behar dute, eta seme-alaben nortasun agiria ere bai. Agiri horiek aurkeztearen helburua nortasun agirian eta bestelako agiri ofizialetan abizena eta izena euskal grafiaz edukitzea da, toki guztietan izen-abizenak berdin idatzita izateko. Oiartzungo Udalak eta UEMAk dei egin diete oraindik ere abizena edo izena euskaratu gabe dutenei, urrats hori egitera anima daitezen. Zalantzarik edukiz gero edo argibiderik behar izanez gero, interesdunek Oiartzungo Bake Epaitegira dei dezakete, honako telefono zenbakira: 943 49 09 13. Abizenak eta izenak euskaratu ez [...]

Zentro zaharra eta berria, batetik bestera pauso batzuetara besterik ez daude, baina aldea nabaria da: Garagune berriak abantaila ugari ekarri dizkie erabiltzaileei. Abenduan pasatu ziren Tulle kaleko zentrotik Martin Etxeberria kalekora. Goitik behera egokitu dute lokala erabiltzaileen beharretara, eta orain euren espazio propioa daukate. Errenteria-Oreretako Garagune Goyeneche Fundazioaren zentroa da, Gipuzkoan dauden 11 zentroetako bat. Adimen urritasuna daukaten pertsonak dira erabiltzaileak, eta bertan euren gustu eta beharretara egokitutako ekintzak egiten dituzte, begiraleen laguntzarekin. Horien bidez, adimen urritua dutenak gizartean integratzea du helburu Goyeneche Fundazioak. Errenteriako zentroak, hain zuzen, hamahiru erabiltzaile ditu, eta sei laguneko bi begirale ditu, Leire Lasa koordinatzaileaz aparte. Espazio propioa Lasak zentroaren beharra nabarmendu du. Tulle kalekoa Txolarte aisialdirako elkartearekin partekatzen zuten, eta Lasaren arabera, erabiltzaileek euren espazio propia edukitzeko beharra zeukaten: euren gauzak bertan eduki eta jaso, kudeatu… Zentro berriak aukera berriak ireki dizkie, eta orain bakoitzak bere gauzak edukitzeko txokoa du, pertsonalizatua, eta horrek autonomia sustatzen duela azaldu du Lasak. Sukaldea bera ere hobea dela adierazi du, eta gainera, Garaguneren kasuan, espazio garrantzitsuena da, hor egiten baitituzte ekintza asko eta asko. Ardurak banatzen dituzte bakoitzaren gustu eta beharren arabera: janaria prestatu, mahaia jarri, arropa garbitu edo lisatu… Sukaldeaz gain, beste zenbait gune ditu lokal berriak: [...]

Herenegun goizean, 33 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, gidabaimen faltsua izatea leporatuta. Susmagarria iruditu zitzaien auto bat geldiarazi zuten agenteek A8 autobidean, eta autoan zeuden bi pertsonak identifikatu zituzten. Gidaria atxilot...

Eguraldi iragarpenari erreparatuta, eta parte hartzaileekin hitz egin ondoren, biharko aurreikusita zuten Blogs&Bikes (Donostia-Arditurri) atzeratu egin dute. Aurrerago jakinaraziko dute noiz egingo dute.

Oreretako Gazte Asanbladak euskararen aldeko gazte afaria antolatu du biharko. Arratsaldetik aurrera hasiko dira ekitaldiekin: 18:30ean poteoa hasiko du Txiki tabernatik. Hori amaitutakoan afaltzera joango dira Landarera. Antolatzaileen arabera, “Euskararen aldeko afaria” izango da. Afalostean, berriz, 00:00etatik aurrera, karaokean ariko dira abesten, Landare tabernan bertan. Txartelak 12 euroren truke eros daitezkeela jakinarazi du gazte asanbladak, “ohiko lekuetan”. Herritar guztiak animatu ditu afari horretan parte hartzera.

Hilaren 28rako Merkatruke Azoka antolatu du Gazte Foruak Doneztebe plazan. Arratsaldean egingo dute azoka hori. Hilaren 25era arte (datorren asteko asteazkena da) eman daitezke azokarako gaiak Gazte Informazio Bulegoan; horiek utzita trukerako txartela...

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Ponferradina (igandea, 18:00etan, Galen). Erregional Ohorezko Maila Behobia-Oiartzun (larunbata, 17:30ean, Galeko belar artifizialeko zelaian). Real Union-Aretxabaleta (larunbata, 15:30ean, Galeko belar artifiz...

Datorren asteartean, hilak 24, arratsaldeko 19:00etan, Irungo Alarde Parekideak eta Hondarribiko Jaizkibel Konpainia parekideak Berdintasunerako Emakunde Saria jasoko dute Donostiako Kursaal jauregian egingo den Emakunde Gaua ekitaldian. Emakundetik az...

1,5 kilo kokaina eta 910 gramo haxixa. Horiek zituen atxilotutakoak soinean Espainiako Poliziak atxilotu zuenean. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzako iturriek azaldu dutenez, atxiloketa herenegun gertatu zen, eta ordutik atxilotutakoa Donostiako epai...

Haur Eskola berria Karmengo Ama ikastetxean dago, eta 42 plaza eskainiko ditu, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurrentzat; 16 plaza 0-1 urteko haurrentzako, 8 plazako bi unitateetan banatuta; eta 26 plaza, 13 plazako bi unitateetan banatuta. Eskola D eredukoa da eta zerbitzua Haurreskolak Partzuergoak kudeatuko du. Helburu nagusia hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuz. Era berean, Inguruko familiek familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzeko duten beharrari erantzun nahi dio.


Kabia proiektu “parte hartzailea” aurkeztu du Errenteriako Udalak. Errenteria egiteko modu “berria” eta “berritzailea” izango dela azaldu du Julen Mendoza alkateak, eta aldi berean irekia izango dela, “herriko eragile eta interesa duen herritar orok parte hartzeko aukera izango baitu”. Errenteriako Udalarekin batera, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016 dira ekimenaren sustatzaileak, eta helburua, berriz, Errenteria “ezberdina” eraikitzea dela nabarmendu du Mendozak, “hiria ulertzeko beste modu bat praktikan jartzea”. Horren harira, herri osoaren parte hartzea “ezinbestekoa” dela gaineratu du. Oinarrizko bi elementu Herritarren parte hartzea eta ahalduntzea dira, hain zuzen ere, Kabia ekimenaren oinarrizko elementuak, Mendozak zehaztu duenez: “Herritarrek sinistu egin behar dute beraien lan txikiarekin herria eta gizartea aldatu daitezkeela, gauzak beste modu batera egin daitezkeela. Eta horretarako ezinbestekoa da parte hartzea, ez lelo bezala, kudeaketa egoki baterako tresna ezin hobe bezala ulertuta baizik. Parte hartzerik ez badago, ekimen honek ez du biderik”. Mendozak, herritarrengan duten konfiantza nabarmendu du. Maiatzaren 11n zabaldu Kabia Espazio Kreaktiboa, elkarlanetik sortzen den proposamena dela azaldu du, Donostia 2016 eta Errenteriako Udalarekin batera, ekimenaren sustatzaile den Arkitektura Kolektiboak taldeko Jon Begiristainek. Hiria unean-unean egiten dela, eta gainera, aldakorra dela ikuspuntua dute Arkitektura Kolektiboak taldeko kideek, eta garrantzitsuena, gertatzen dena eta jendea direla nabarmendu du Begiristainek: “Hiria [...]