Azken bi urteetan ehundik gora oiartzuarrek euskaratu dute euren abizena
Oraindik urrats hori egin ez dutenak aldaketak egitera animatu dituzte udalak eta UEMAk Gero eta gehiago dira izen-abizen ofizialak euskal grafiaz dituzten oiartzuarrak. Oiartzungo Udalak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak jakinarazi dutenez, azken bi urteetan abizena 108 lagunek euskaratu dute, eta izena 23k. Aldaketa horien ondorioz, Oiartzunen Michelena gutxiago daude eta Mitxelena gehiago, Tellechea gutxiago eta Telletxea gehiago, Oyarzabal gutxiago eta Oiartzabal gehiago, eta Ignacio gutxiago eta Iñaki gehiago, besteak beste. Izenak zein abizenak euskal grafiaz jartzeko ez da aparteko gauzarik egin behar: bake epaitegira joan, inprimaki bat bete eta agiri batzuk aurkeztu behar dira. Honako hauek dira: nortasun agiriaren kopia; hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (bake epaitegian bertan ematen dute); errolda agiria (udaletxean lor daiteke); seme-alabak dituztenek edo ezkonduta daudenek familia liburua aurkeztu behar dute, eta seme-alaben nortasun agiria ere bai. Agiri horiek aurkeztearen helburua nortasun agirian eta bestelako agiri ofizialetan abizena eta izena euskal grafiaz edukitzea da, toki guztietan izen-abizenak berdin idatzita izateko. Oiartzungo Udalak eta UEMAk dei egin diete oraindik ere abizena edo izena euskaratu gabe dutenei, urrats hori egitera anima daitezen. Zalantzarik edukiz gero edo argibiderik behar izanez gero, interesdunek Oiartzungo Bake Epaitegira dei dezakete, honako telefono zenbakira: 943 49 09 13. Abizenak eta izenak euskaratu ez [...]
Oraindik urrats hori egin ez dutenak aldaketak egitera animatu dituzte udalak eta UEMAk
Gero eta gehiago dira izen-abizen ofizialak euskal grafiaz dituzten oiartzuarrak. Oiartzungo Udalak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak jakinarazi dutenez, azken bi urteetan abizena 108 lagunek euskaratu dute, eta izena 23k.
Aldaketa horien ondorioz, Oiartzunen Michelena gutxiago daude eta Mitxelena gehiago, Tellechea gutxiago eta Telletxea gehiago, Oyarzabal gutxiago eta Oiartzabal gehiago, eta Ignacio gutxiago eta Iñaki gehiago, besteak beste.
Izenak zein abizenak euskal grafiaz jartzeko ez da aparteko gauzarik egin behar: bake epaitegira joan, inprimaki bat bete eta agiri batzuk aurkeztu behar dira.
Honako hauek dira: nortasun agiriaren kopia; hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (bake epaitegian bertan ematen dute); errolda agiria (udaletxean lor daiteke); seme-alabak dituztenek edo ezkonduta daudenek familia liburua aurkeztu behar dute, eta seme-alaben nortasun agiria ere bai.
Agiri horiek aurkeztearen helburua nortasun agirian eta bestelako agiri ofizialetan abizena eta izena euskal grafiaz edukitzea da, toki guztietan izen-abizenak berdin idatzita izateko.
Oiartzungo Udalak eta UEMAk dei egin diete oraindik ere abizena edo izena euskaratu gabe dutenei, urrats hori egitera anima daitezen.
Zalantzarik edukiz gero edo argibiderik behar izanez gero, interesdunek Oiartzungo Bake Epaitegira dei dezakete, honako telefono zenbakira: 943 49 09 13.
Abizenak eta izenak euskaratu ez ezik, haur jaioberriak euskaraz erregistratu daitezke iazko ekainetik. Oiartzungo guraso-gaiei euren seme-alaben jaiotzak euskaraz erregistratzeko deia egin zieten orduan, eta hala jarraitzea espero dute: «Euskaraz jaiotzako momentutik bertatik aritzeko eskubidea bai baitaukagu. Bake Epaitegian jaioberriak euskaraz erregistratu nahi dituztela adierazi besterik ez dute egin behar gurasoek».


