Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Garagune: zentro berria, aukera berriak

Zentro zaharra eta berria, batetik bestera pauso batzuetara besterik ez daude, baina aldea nabaria da: Garagune berriak abantaila ugari ekarri dizkie erabiltzaileei. Abenduan pasatu ziren Tulle kaleko zentrotik Martin Etxeberria kalekora. Goitik behera egokitu dute lokala erabiltzaileen beharretara, eta orain euren espazio propioa daukate. Errenteria-Oreretako Garagune Goyeneche Fundazioaren zentroa da, Gipuzkoan dauden 11 zentroetako bat. Adimen urritasuna daukaten pertsonak dira erabiltzaileak, eta bertan euren gustu eta beharretara egokitutako ekintzak egiten dituzte, begiraleen laguntzarekin. Horien bidez, adimen urritua dutenak gizartean integratzea du helburu Goyeneche Fundazioak. Errenteriako zentroak, hain zuzen, hamahiru erabiltzaile ditu, eta sei laguneko bi begirale ditu, Leire Lasa koordinatzaileaz aparte. Espazio propioa Lasak zentroaren beharra nabarmendu du. Tulle kalekoa Txolarte aisialdirako elkartearekin partekatzen zuten, eta Lasaren arabera, erabiltzaileek euren espazio propia edukitzeko beharra zeukaten: euren gauzak bertan eduki eta jaso, kudeatu… Zentro berriak aukera berriak ireki dizkie, eta orain bakoitzak bere gauzak edukitzeko txokoa du, pertsonalizatua, eta horrek autonomia sustatzen duela azaldu du Lasak. Sukaldea bera ere hobea dela adierazi du, eta gainera, Garaguneren kasuan, espazio garrantzitsuena da, hor egiten baitituzte ekintza asko eta asko. Ardurak banatzen dituzte bakoitzaren gustu eta beharren arabera: janaria prestatu, mahaia jarri, arropa garbitu edo lisatu… Sukaldeaz gain, beste zenbait gune ditu lokal berriak: [...]

admin
Bidasoa
2012/02/24

Garagune adimen urritasuna daukatenentzako zentroa ireki duteZentro zaharra eta berria, batetik bestera pauso batzuetara besterik ez daude, baina aldea nabaria da: Garagune berriak abantaila ugari ekarri dizkie erabiltzaileei. Abenduan pasatu ziren Tulle kaleko zentrotik Martin Etxeberria kalekora. Goitik behera egokitu dute lokala erabiltzaileen beharretara, eta orain euren espazio propioa daukate.

Errenteria-Oreretako Garagune Goyeneche Fundazioaren zentroa da, Gipuzkoan dauden 11 zentroetako bat. Adimen urritasuna daukaten pertsonak dira erabiltzaileak, eta bertan euren gustu eta beharretara egokitutako ekintzak egiten dituzte, begiraleen laguntzarekin. Horien bidez, adimen urritua dutenak gizartean integratzea du helburu Goyeneche Fundazioak. Errenteriako zentroak, hain zuzen, hamahiru erabiltzaile ditu, eta sei laguneko bi begirale ditu, Leire Lasa koordinatzaileaz aparte.

Espazio propioa
Lasak zentroaren beharra nabarmendu du. Tulle kalekoa Txolarte aisialdirako elkartearekin partekatzen zuten, eta Lasaren arabera, erabiltzaileek euren espazio propia edukitzeko beharra zeukaten: euren gauzak bertan eduki eta jaso, kudeatu…

Zentro berriak aukera berriak ireki dizkie, eta orain bakoitzak bere gauzak edukitzeko txokoa du, pertsonalizatua, eta horrek autonomia sustatzen duela azaldu du Lasak. Sukaldea bera ere hobea dela adierazi du, eta gainera, Garaguneren kasuan, espazio garrantzitsuena da, hor egiten baitituzte ekintza asko eta asko. Ardurak banatzen dituzte bakoitzaren gustu eta beharren arabera: janaria prestatu, mahaia jarri, arropa garbitu edo lisatu…

Sukaldeaz gain, beste zenbait gune ditu lokal berriak: egongela, bazkal ostean atsedena hartzeko; bilera gela, goizetan bilera egiteko eta aisialdirako (bi ordenagailu eta bizikleta estatiko ditu); eskulanetarako gela eta bi komun egokitu.

Horrez gain, bulego bat ere badaukate goiko solairuan. Lasaren arabera, garrantzitsua izan da begiraleek espazio propioa izatea, bilerak konfidentzialtasunez eta etenik gabe egin ahal izateko.

Garagunen hainbat ekintza egiten dituzte erabiltzaileek. 09:15etik 17:00etara egoten dira bertan, eta kale ekintzak (igeriketa, kiroldegi eta frontoietara irteerak, musikoterapia…), barruko ekintzak (eskulanak eta ordenagailu bidez eurei egokitutako jokoak…) eta Nagusilanekin boluntario lanak egiten dituzte tarte horretan.

Azken finean, erabiltzaileak baliagarri sentiaraztea nahi dute Garagunen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ omenduko dute Hernanikomik azokan

Euskal Herria, 2026ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, Gipuzkoa

Franco eta galiziarrak errepublikaren plazan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.