Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Irungo Udal Musika Eskolaren eta Auntxa Trikitixa eskolaren elkarlanetik abiatuta, Trikitixa Jaialdia izango da gaur Udal Kontzerbatorioko auditorioan, 19:00etan hasita. Trikitixa doinu klasikoez gain, egungo euskal taldeen abestien eta irrati formuletan entzuten diren zenbait abestien moldaketak entzuteko aukera izango da. Zenbait abestietarako trikitilariek eta pandero joleek beste musika tresnen laguntza izango dute, eta ikasleetako batzuk dantzariak ere badirenez, zenbait abestietan dantzatuko dute. Sarrera doan da. Egitaraua: Pintto-pintto. Trikitixa: Emma Vallejo, Julen Urtizberea eta Haizea Rodriguez. Beti Eskamak Kentzen (Biribilketa) eta Neska Zaharrak (Arin-arina). Trikitixa: Ane Gelbenzu, Celia Garcia, Eider Amundarain, Unai Izkierdo, Angel Gonzalez, Uxue Urtizberea, Aiora Fagoaga eta June Zapirain. Panderoa: Haizea Rodriguez, Izaro Arruabarrena, Nahia Bengoetxea, Miren Gonzalez, Xubane Escudero eta Eider Irazu. Azkena (fandangoa) eta Leihora (Arin-arina). Trikitixa: Eider Amundarain, Alaitz Loiarte, Janire Ugarte eta Ane Gelbenzu. Panderoa: Eneritz Martiarena, Ohiana Martiarena, Andoni Susperregi eta Unai Izkierdo. Egina (Etzakit) eta Tiliño (Birilketa). Trikitixa: Elurtza Mitxelena, Maddi Velez del Burgo, Julia Cordero, Aitziber Arruabarrena. Panderoa: Maddi Rodríguez, Mikel Izkierdo, Helena Martin, Uxue Arruabarrena eta Nahikari Arakama. Sun shine (Quebec-eko kanta herrikoia) eta Latargi (Arin-arina). Trikitixa: Ander Alkain, Andoni Baleztena eta Naiara Hermoso. Panderoa: Nahikari Arakama eta Xabier Mujika. Gitarra: Andrea Ortega eta Irene Santamaria. Esnesaltzailearena (Esne Beltza) eta Cuba bai Politta dela. Trikitixa: Alaia Etxeberria eta Maddi Roteta. Panderoa: Maddi [...]

Herrira herri bilguneak euskalpreso eta iheslarien alde lanera biltzeko deia luzatu die herritar guztiei gaur arratsaldean egindako agerraldian. Bertan bildutakoak, euskal preso eta iheslarien “auziarekiko kezka eta konpromisoak” batu dituela nabarmenduta, Jokin Urain Kixkur eta Aitzol Gogorza oreretarrak “muturreko egoeretan” mantentzen dituztela salatu dute: “Lehenengoak 197/2006 doktrina ezarria du, eta bigarrenak berriz,gaixotasun larria, eta biak,Espainiako Estatuko espetxeetan bahituta dituzte ezartzen dieten salbuespen politikaren ondorioz”. Bi egoera horiei aurre egin eta euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan, hainbat lantaldeetan lanean denbora bat daramatela zehaztu dute Herrira bilguneko kideek eta horrenbestez, herritar guztiak deitu dituzte preso eta iheslarien aldeko “dinamikan lan egitera”. Horretarako,orereta@herriraorereta.org helbidean harremanetan jarri beharko dute Herrira bilguneko kideekin, taldean parte hartu nahi dutenek. Amaitzeko Oreretako Herriaren aurkezpena ekitaldia maiatzaren 4ean,ostirala, Niessen Aretoan 19:00etatik aurrera egingo dutela jakinarazi dute eta herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.

Eleak mugimenduak herritar guztiak deitu ditu “eskubide zibil eta politiko guztien aldeko harresia eraikitzera”. Horretarako, etzi, 11:30ean hasi eta 13:00ak arte Donostiako Bulebarrean egingo duten puzzle erraldoia osatzera animatu dituzte oreretarrak, baita maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera ere. Donostiako ekimenean 1.200 pieza izango dituen puzzle erraldoia osatzea du helburu Eleak-ek. Goizean zehar, musika eta bertsolariak ez dira faltako eta puzzlea osatuta, berriz, ekitaldia egingo dute. Hainbat herritarren babesarekin herenegun egindako agerraldian, Espainiako Gobernuak epaiketa politikoekin jarraitzen duela salatu zuten Eleak-eko kideek, eta horren harira, laster D3M eta Askatasuna hauteskunde plataformen aurkako epaiketa hasiko dela gogorarazi zuten. Horren ondorioz, hurrengo hilabeteetan hamarnaka pertsonak epaitegietatik pasatu beharko dutela salatu zuen Jose Luis Maritxalar Eleak-eko kideak. 150 lagunetik gora Errenteria-Orereta ere “politika horren” ondorioak jasaten ari dela gaineratu zuen Maritxalarrek. “Izan ere, gure herrian bere proiektuaren aldeko lana egiteagatik bi pertsona daude espetxean, beste sei lagunek espetxe zigorra jaso dute eta espetxeratzear daude, eta 150 lagunetik gora ezin dute kargu publikoa izan”. Eskubideen murrizketaz ere aritu zen Eleak mugimendua herenegun egindako agerraldian: “Azken boladan murriztuta ikusi dugu biltzeko, manifestatzeko, greba egiteko, edo aldarrikapenerako eskubidea. Poliziaren kargak eta atxiloketak ez datoz bat Euskal Herrian zabaldu den garai berriarekin”. Horrenbestez, herritarren eskubide [...]

Preso ohiek hartu dute hilabete bukaerako kartelada antolatzeko lekukoa apirilean. Ohiko kartelada deitu beharrean, erronka antolatu dute biharko. «Indarra eta arrazoia» beraienak direlako, herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Sokaren beste aldean zer ote dago? Hitzordua jarrita dago. Preso ohiek deituta, erronka egingo dute bihar, herritarrei banatutako soka muturrekin, 20:00etan, Doneztebe plazan. Leloa: Gurekin batera tira soka. Presoak etxeratzeko daukagu erronka. Ez da hilabete bukaerako ohiko kartelada izango. Eta herritarrei agertzeko deia egin diete, sokatik tiratzen laguntzeko. Apirilean, preso ohiek hartu dute azken ostiraleko kartelada deitzeko lekukoa. Ane Beristain, Estanis Lopez, Ander Errandonea eta Inaxio Mendiburu preso ohiek azaldu diote HITZAri zergatik erabaki duten hilabete bukaerako ekimena ezberdina izatea. Euskaldunen erronka zaletasuna hartu dute aitzaki, eta horregatik bota dute beraiena. Euskaldunek, eta erronka zaletasun horrek, bi alderdi dituztela nabarmendu du Beristainek: «Indarra eta kemena, batetik; eta konbentzimendua eta arrazoia, bestetik». Indarra eta kemena aipatzean, Euskal Herriak, herri bezala dituenaz ari dira: «Determinazioa, konpromisoa, koherentzia eta duintasuna dugu». Arrazoia eta konbentzimenduarekin, euskal herritarrei dagozkien eskubideei egiten diete erreferentzia: «Eskubide indibidual eta kolektiboak zor dizkigute, gureak direnak, eta horren konbentzimendu osoa dugu». Indarra, kemena, konbentzimendua eta arrazoia «desaktibatzeko», baina, Espainiako eta Frantziako estatuek biolentzia erabiltzen dutela gogorarazi du Beristainek: «Inpunitate osoz darabilte, [...]

Area 3 aretoak Habana son taldearen kontzertua programatu du larunbat goizalderako, 01:00etan hasita. Kubako doinu tradizionalak jotzen ditu taldeak: batxata, son, merengea… Ateak gaueko hamaiketan irekiko dituzte.

Denboraldia hasiz geroztik antxoa ez zen ageri. Gaur, baina, 200.000 kilo antxoa deskargatu dituzte euskal portuetan. Getarian harrapatu dute gehien: 100.000 kilo. 50.000 kilo Ondarroan eta beste hainbeste Hondarribian. Pasaian, azkenik, 16.000 kilo harrapatu dituzte bo ontziren artean. Arrandegian, gaur, 4 eurotan saldu da antxoa kiloa.

Portu Agintaritzako mendi taldeak irteera antolatu du larunbaterako (hilak 28). Elgoibarko Karakate (749 m) eta Hirukurutzeta (898) mediak igoko dituzte. Interesdunek 943 35 18 44 telefono zenbakira deitu behar dute.

Hurrengo udalbatzarrera Antxoko anbulatorio zaharrean Gaztelekua kokatzeko proposamena eramango du PSE-EEk. Horrez gain, Gazte Informazio Bulegoa bertan kokatzeko eskatuko dute. Mozio bidez egingo dute eskaera. PSE-EEren ustez, udalak Pasaian Gazte Plana aurrera eramateko “esfortzu garrantzitsua” egin zuen bere garaian, baina haien iritziz, “apustu hura eten egin da azken urtetan”. PSE-EEk gogorarazi du San Pedrok eta Donibanek badituztela Gaztelekuak, baina bere garaian non kokatu ez zegoela-eta Antxon ez dagoela halako azpiegiturarik. Horrez gai diote, aipatu zerbitzuak oso harrera ona izan duela herriko gazteen artean.

Metal hotseko dantza urratsak izan ziren nagusi lehengo asteburuan Oroitzene euskaltegiaren egoitzan. Izan ere, Tip Tap Clap elkarteak klake ikastaroa antolatu zuen, ostiraletik igandera. Elkartearen arduradun Celine Urzaizek balantze positiboa egin du ikastaroaren gainean. Izan ere, 40 bat lagun inguruk eman zuten izena, lau mailak kontuan hartuta. Ruben Sanchez dantzari kataluniarra izan zen masterclass-a emateaz arduratu zena. Larunbat gauean, berriz, Donostiako Altxerri tabernan jam sessiona egin zuten Urzaizek zein Sanchezek, VO Trio taldeko musikariekin batera. Klake zapatak musika instrumentu bezala erabili zituzten bertan, eta emanaldiaren bukaeran ikasleekin prestatutako dantza bat egin zuten oholtzan.

Duela urtebete eta egun bat izendatu zuten Errenteriako alkate Julen Mendoza (Errenteria-Orereta, 1978). Aldaketaren alkatetzat jo zuten duela hamabi hilabete, PSE-EEri 28 urteren ostean aginte makila kendu baitzion Bilduk, eta Mendoza hori frogatu nahian dabil lanean. Horrekin batera, duela hamabi hilabete esandakoa berretsi du: “Saiatzen ari gara gobernatzen herri honetako herritar guztientzat, ez soilik bozkatu gintuztenentzat”. 28 urte eta gero gobernu aldaketa izan zen duela urtebete. Urtearen irakurketa egiterakoan, “herritarrekiko gertutasuna eta politika egiteko beste modu bat” aldarrikatu dituzue. Zertan aldatu dira gauzak? Bereziki garrantzia hartu duena izan da politika egiteko beste modu bat jarri dela martxan. Gainera, hori guztia egiten da herritarren parte hartzearen bitartez. Etengabe jarraitzen dugu esaten herritarren parte hartzeak ez duela soilik demokratikoagoa bihurtzen gestioa, baita eraginkorragoa ere. Hor aldaketa nabaria eman da, urte honetan abiatu ditugun ekimen ia gehienetan herritarren parte hartzea txertatu dugulako. Parte hartzea zein erantzun izaten ari da? Espero baino askoz hobea, bai kantitatearen aldetik eta baita aniztasunaren aldetik ere. Talde guztiak oso anitzak dira. Bertan ez gara biltzen Bilduko jendea, Errenteriako herritarrak baizik, eta horrek balio izugarria du. Guztiok batera egiten ari garen hiri bat bihurtzen hasi da Errenteria-Orereta. Zentzu horretan, uste dut asko lortzen ari garela bide horretan: ideia ezberdinak [...]

Ikasturtean zehar, Nuendo ikastaroa egiten aritu dira Gaztelekun. Musika eta abestiak egiten ikasteko programa da Nuendo. Ikastarotik, hiru abesti atera dira. Hiru horiek Facebook-en jarri dituzte Gaztelekuko kideek, jendeak gustukoena aukera dezan. Hi...

dantza taillerrak egingo ditu kukaik uztailean

Ikasturte bukaerara iristear da Hondarribiko Musika Eskola. Horregatik, kontzertuak eskainiko dituzte aste honetan ere, eta bihar, etzi eta etzidamu kontzertuak izango dira 18:30ean Paradorean. Etzidamu, Bera eta Astigarragako musika eskolatako ikaslee...

2012ko madalenetako egitaraua nork egingo duen jakinarazi du Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, eta Michelena Graficas SL izango da. Era berean, egitarau horretan txertatzen den publizitatea ere enpresa berak kudeatuko du. Horrenbestez, gogorarazi ...

Elitxu Auzo Elkarteak auzko haurrentzako festa antolatuko du bihar, asteazkenarekin, 17:00etatik aurrera. Hasieratik jolasteko aukera izango da eta pailazoek animatuko dute arratsaldea. 18:30etik aurrera hainbat tailer prestatuko dituzte gainera: ur pa...

Gipuzkoa Garbia kanpainaren berri eman dute EAJko batzarkide, zinegotzi eta alkateek asteburuan Edukiontzien aldeko apustua egitea; hondakinen kudeaketa sistemaren plangintza Gipuzkoako Batzar Nagusiei dagokioela defendatzea; zabortegi berriak zabaltzeari uko egitea eta hondakinen gaia politikoki erabiltzea errefusatzea. Lau konpromisoak betetzen direla bermatzeko «beharrezkoak diren ekimen politiko guztiak» sustatuko dituela iragarri du EAJk. Lehengo larunbatean aurkeztu zuten EAJko batzarkide, zinegotzi eta alkateek atez atekoaren kontra Gipuzkoan abiatu duten kanpaina, Gipuzkoa Garbia izenburupean. Pasaiako zinegotzi Nahikari Oterminek egin zituen bozeramaile lanak, eta haren ondoan izan ziren, besteak beste, Errenteriako zinegotzi Maite Peña, Lezoko zinegotzi Kepa Garbizu, Irungo zinegotzi Xabier Iridoy eta Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea. Oterminek nabarmendu zuenez, «Gipuzkoako herritarrek urteetan frogatu dute gai direla hondakinak zuzen kudeatzeko», eta birziklatze tasetan egon den bilakaera goraipatu zuen. «Tasa horien etengabeko hobekuntzak frogatzen du kontzientziazioa, heziketa eta pedagogia direla emaitzak hobetzen jarraitzeko bidea, sekula ez inposaketa». Zentzu horretan, edukiontzien sistemaren alde egin zuen Oterminek: «Frogatuta dago sistema horrek behar bezala funtzionatzen duela, garbiena dela, eta herritarren gehiengoaren onarpena duela. Edukiontzien kudeaketa egoki batekin, eta herritarren borondatezko partaidetzarekin, atez ateko sistemarekin baino emaitza hobeak lor daitezke», ziurtatu zuen. EAJren arabera, hondakinak atez ate kudeatzeko sistema, «zikina» da eta «zahartuta» dago. «Garestia» izateaz gain, «inposatutako» sistema dela [...]

Hiru egunetan euskal giroa nagusitu da Donibanen, Bixi-Bixi elkarteak antolatutako jaiaren harira Allur dantza taldearen Izanak dirau 1512 ikuskizunarekin abiatu zen lehengo ostiralean Bixi-Bixi elkarteak antolatutako Euskal Jaia Pasai Donibanen. Jendetza bildu zen Santiago plazan dantza ikuskizuna ikustera, eta oso harrera ona izan zuen emanaldiak. Nafarroaren konkistaren gainekoak dantzaren bidez ezagutzeko aukera izan zuten plazan bildu ziren ikusleak. Larunbatean, arratsaldean egon zen giro gehien. Sagardo Jaiarekin eta elkarteen arteko sukaldaritza txapelketarekin primerako giroa izan zen plaza inguruan. Inguruko sagardogileren aurtengo uzta dastatu ez ezik, sagardoa egiteko prozesua ere bertatik bertara ikusteko parada izan zuten plazan bildu zirenek. Herenegun euripean Herenegun euriak baldintzatu zuen jaia. Dantzari Txikiek, esaterako, ezin izan zuten kalez kale ibili eta plazan dantzatu beharrean, pilotalekuan dantzatu zuten. Hala ere, jaia ez zuten bertan behera utzi. Aterpean egin zituzten programatutako gehienak.

Datozen asteetan auzo-bilkurak eginen dituzte Hendaian. Herriko Etxetik auzo bakoitzeko hitzorduen ordutegia zehaztu dute. Bilkura guztiak 19:00etan izanen dira, Intzurakoa ezik (18:30ean). Hauek dira datak eta ordutegiak: Hondartza auzoa: hilaren 20a...