Herrirak, preso eta iheslarien alde lan egitera deitu ditu herritarrak
Herrira herri bilguneak euskalpreso eta iheslarien alde lanera biltzeko deia luzatu die herritar guztiei gaur arratsaldean egindako agerraldian. Bertan bildutakoak, euskal preso eta iheslarien “auziarekiko kezka eta konpromisoak” batu dituela nabarmenduta, Jokin Urain Kixkur eta Aitzol Gogorza oreretarrak “muturreko egoeretan” mantentzen dituztela salatu dute: “Lehenengoak 197/2006 doktrina ezarria du, eta bigarrenak berriz,gaixotasun larria, eta biak,Espainiako Estatuko espetxeetan bahituta dituzte ezartzen dieten salbuespen politikaren ondorioz”. Bi egoera horiei aurre egin eta euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan, hainbat lantaldeetan lanean denbora bat daramatela zehaztu dute Herrira bilguneko kideek eta horrenbestez, herritar guztiak deitu dituzte preso eta iheslarien aldeko “dinamikan lan egitera”. Horretarako,orereta@herriraorereta.org helbidean harremanetan jarri beharko dute Herrira bilguneko kideekin, taldean parte hartu nahi dutenek. Amaitzeko Oreretako Herriaren aurkezpena ekitaldia maiatzaren 4ean,ostirala, Niessen Aretoan 19:00etatik aurrera egingo dutela jakinarazi dute eta herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.
Herrira herri bilguneak euskalpreso eta iheslarien alde lanera biltzeko deia luzatu die herritar guztiei gaur arratsaldean egindako agerraldian. Bertan bildutakoak, euskal preso eta iheslarien “auziarekiko kezka eta konpromisoak” batu dituela nabarmenduta, Jokin Urain Kixkur eta Aitzol Gogorza oreretarrak “muturreko egoeretan” mantentzen dituztela salatu dute: “Lehenengoak 197/2006 doktrina ezarria du, eta bigarrenak berriz,gaixotasun larria, eta biak,Espainiako Estatuko espetxeetan bahituta dituzte ezartzen dieten salbuespen politikaren ondorioz”.
Bi egoera horiei aurre egin eta euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan, hainbat lantaldeetan lanean denbora bat daramatela zehaztu dute Herrira bilguneko kideek eta horrenbestez, herritar guztiak deitu dituzte preso eta iheslarien aldeko “dinamikan lan egitera”. Horretarako,orereta@herriraorereta.org helbidean harremanetan jarri beharko dute Herrira bilguneko kideekin, taldean parte hartu nahi dutenek.
Amaitzeko Oreretako Herriaren aurkezpena ekitaldia maiatzaren 4ean,ostirala, Niessen Aretoan 19:00etatik aurrera egingo dutela jakinarazi dute eta herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.