Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Sierra Leonako Koindu herriko ikastetxe batera ikas materiala bidali dute Karmengo Ama herri ikastetxetik; laguntza hara iristean jasotako argazkiekin erakusketa egin dute Trintxerpen. Sierra Leonako Koindu herriko ikastetxe batekin anaituta dago Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxea. Bertakoak dira Trintxerpeko herri ikastetxeko guraso batzuk, eta haien bidez izan zuten Trintxerpen Koindu herrian dituzten orotariko premien berri. Gerraren ondorioz Koindu herria erabat txikituta geratu zen, eta hangoak gogor ari dira lanean, besteak beste, hezkuntza landu nahian, beren ustez, «horixe delako haien etorkizuna bermatzeko tresnetako bat». Egiteko horretan, ordea, denetarik falta dute, eta gobernuaren laguntza oso eskasa da. Hori dela eta, iaz, Karmengo Ama ikastetxean kanpaina bat jarri zuten abian, ikas materiala bildu eta hara bidaltzeko. Trintxerpetik hara, autoz Arazoa, baina, gerora etorri zen, pilatutako materiala hara bidaltzea oso garestia zelako. Azkenean, baina, bilatu zioten irtenbidea arazoari: aurtengo Gabonetan Euskal Herrian bizi den ghanatar batek autoz Afrika erdia zeharkatuz lortu zuen Karmengo Amatik eskola materiala Sierra Leonako Koindu herriraino helaraztea. Abentura hori eta bertakoen poza eta egoera jakinarazteko asmoz, han ateratako argazkiekin erakusketa xume bat antolatu du ikastetxeak. Erakusketa Trintxerpeko alkateordetzan izan da ikusgai.

Trintxerpek liderra hartuko du bihar Don Boscon. 16:30ean hasiko da Anaitasunaren kontrako partida. Pasaiak, berriz, etzi jokatuko du, Bergararen kontra. Partida 17:00etan hasiko da Bergararen Agorrosin futbol zelaian.

Pasaiako klarinete jotzaileak Andoainera joango dira igandean, hango V. Klarinete Topaketan parte hartzera. Gipuzkoa osoko musika eskoletako 250 klarinete jotzailetik gora parte hartuko dute topaketan. 12:30ean kalejiran irtengo dira eta kontzertua 13:...

Herrirak deituta, eta hilabeteko azken ostiraletako deialdi bereziarekin bat eginez, gaur, karteladak aterako dira Antxon eta San Pedron. 20:00etan abiatuko da frontoitik San Pedrokoa eta ordu berean Antxokoa Gure Zumarditik. Bizi osorako zigorraren ap...

Donibaneko Bixi Bixi elkarteak bi jarduera antolatu ditu bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira Atzo Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena bete zen, eta hura gogoratzeko Donibaneko Bixi Bixi elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu. Bihar, joaldunak irtengo dira 22:00etan, 1937ko apirilaren 26an erailak izan ziren guztiak omentzeko. Maiatzaren 6rako, berriz, irteera antolatu dute Bixi Bixikoek, Gernikatik Gaztelugatxera. 08:00etan abiatuko dira Meipitik, eta han bost orduko ibilbidea egingo dute. Haurrentzako bide motzagoa prestatu dute. Izena emateko Bixi Bixi elkartera edota Itziar tabernara jo behar da. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta haurrak doan joango dira. Ibilbide luzea egin nahi duten gurasoek haurrak Bixi Bixiko kideen ardurapean uzteko aukera izango dute. 1512. urtea gogoan Gernikako bonbardaketa gogoratzeaz gain, Bixi Bixi elkartekoek 1512. urteko gertakizunak gogoratzeko ekimenekin jarraitzen dute. Hortaz, maiatzaren 19rako Donibanen hainbat ikuskizunez osatutako jaia antolatuko dutela iragarri dute. Ikuskizun horien bidez jaira bertaratuko direnei 1512an gertatu zena berriz ere gogorarazi nahi dietela esan dute elkartekoek, haien ustez, «ezinbestekoa» delako «historiaren berri behar bezala izatea». «Behin baino gehiagotan adierazi izan diguten moduan, iraganik gabeko herriak ez omen du etorkizunik, eta, hori da hain zuzen ere, kultur elkarte honen gakoetako bat: etorkizuna», adierazi dute sanjuandarrek.

Erdi Aroko Nazioarteko Pintxo Txapelketaren bosgarren ekitaldia Hondarribian egingo dute maiatzaren 5ean eta 6an. Erdi Aroko Hirien Sareko kideek antolatutako pintxo lehiaketa da, eta bertan lehiatuko diren sukaldarien pintxo proposamenak dastatzeko au...

Rotetaren kontra du partida Ohorezko Erregional Mailako taldeak bihar, 16:00etan, etxean. Oiartzuarrak sailkapeneko hirugarren postuan daude, Pasaia hiru puntura dute, eta Anaitasuna bederatzira.

Sanjoanak hurbiltzen ari direla eta, dagoeneko hasi dira jaiak antolatzen Fanderian, eta hain zuzen, asteartero danborradaren entsegua egingo dutela jakinarazi du Erdiko Erreka auzo elkarteak. 19:00etan izango da haurren entsegua, eta 20:00etan helduena.

Astelehenean hasiko dira grabatzen Gernika bajo las bombas seriea, eta udazkenean emango dute Euskal Telebistan. Luis Marias izango da zuzendaria, eta Baleukok, Vertice Cinek eta Erpin 360º-k ekoitziko dute. Horrez gain, ETBren, TV3ren, TVGren eta Can...

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila Jaizkibelgo eta Uliako gune babestuen kudeaketarako plana garatzen ari da. Aipatu plana jendaurrean izan da, eta Eguzki Talde Ekologistak aipatu planari hamasei alegazio egin dizkiola zabaldu du. Eguzkik azaldu duenez, alegazioen helburu da Planaren eragiteko eremua zabaldu eta ingurumena babesteko helburuz hartuko diren neurrien kalitatea hobetzea. Horrez gain, aipatu eremuen kudeaketan herritarrek parte hartzeko aukera izan dezaten eskatu dute. Eremua zabaldu Eguzkiren arabera Higer lurmuturra eta Amuitz irla barne hartu beharko lituzke Planak. Horrez gaian, babestutako gunea hegoalderantz zabaldu beharko luketela iritzi diote. Eguzkiren arabera, gaur gaurkoz, babestutako gunea lurraren jabetzaren irizpideen arabera zehaztuta dago. Talde ekologistak, berriz, eremua zehazteko orduen lehenetsi beharko liratekeen irizpideak naturalistikoak beharko luketela uste du. Era berean, itsasora bidean ere, babestutako zonaldea handitzeko eskatu dute, uharri edo arrezifeak babesteko.Azkenik, Jaizkibel, Txingud Bidasoa eta Aiako Harria parkeen arteko balizko lotunean azter daitezen eskatu dute. Babes neurrian handitu Basotzeari edo oihanberritzeari proposatuko neurriak dira, Eguzkiren arabera, proposatu dituztenen artean garrantzitsuenak, horiek direlako mendia higaduraz babestuko dutenak. Horiez gain, ehiza plana, pista eta mendi bideak, autoak eta beste hartu dituzte hizpide. Zona militarra udalerriei itzultzeko eskatu du Eguzkik baita ere.

Euskadiko Trialsin Txapelketako bigarren proban 42 parte hartzaile izan dira denera Euskadiko Trialsin Txapelketako bigarren proba jokatu zuten Arditurrin larunbatean. Elite Mailan, Ion Areitio hondarribiarra izan zen onena. Eta emakumeetan, Irene Caminos tolosarra. Ramon Cruz antolatzaileak zehaztu duenez, guztira 42 parte hartzaile izan ziren. Eguraldiak ateri eutsi zionez, erakustaldi polita egin zuten kirolariek, eta inork ez zuen minik hartu. Elite Mailan, Gorka Susperregi izan zen bigarrena, eta Andoni Asenjo hirugarrena. Nahiz eta berez, azken postu hori Irene Caminosek irabazi zuen. Izan ere, bera izan zen neska bakarra, eta mutilekin lehiatu zen. Hala ere, Euskadiko sailkapenean, Asenjo da hirugarrena, eta Caminos nesken zerrendan dago. Euskadiko Trialsin Txapelketan zazpi proba jokatuko dituzte txirrindulariek, eta horietan guztietan emaitza onenak lortzen dituztenek jantziko dute txapela. Sailkapenak Elite Maila (mutilak) Ion Areitio. Gorka Susperregi. Andoni Asenjo. Emakumeak Irene Caminos. Gazteak/Helduak Aitor Murua. Javier Guillen. Patxi Cruz. Kadeteak Sergio Fernandez. Julen Arjona. Iker Cuellar. Haurrak Daniel Augusto. Gaizka Cuellar. Alex Nuñez. Alebinak Iker Rodriguez. Julen Gomez. Julen Saez. Benjaminak Josu Perez. Oihan Gordaliza. Haimar Etxeberria.

Larunbatetik hasita eta irailaren 15a arte, Biztanlearen Arreta Zerbitzuak udako ordutegia izango du. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara irekiko dute eta arratsaldez eta larunbatetan itxita egongo da.

Lepo izan zen atzo Antxoko Kultur Etxea. Han egin zen udalbatzarra, eta gobernu taldea eta oposizioko hautetsiek ez ezik, ehiztari ugari bildu zen plenoa jarraitzera. Eguzki taldeko ekologistak, bestelako herritarrak, eta Aldundiko hainbat ordezkari ere izan ziren bertan, publiko artean. Izan ere, Usoa eta Galepertarrak elkarteek Ulian ehiza berriro baimentzeko eskatuz aurkeztutako mozioa zegoen erabaki beharrekoen artean. Iazko urrian Ulian ehiza debekatzen zuen mozioa onartu zuen udalbatzarrak, Bilduren ekimenez eta Pasaiako Ezkerraren babesaz. Erabaki horrekin Pasaiako Udalak Uliako hiri parkea babesteko apustua egin zuen, Eguzki Talde ekologistaren eskariz. Erabakiak, baina, herriko ehiztarien haserrea piztu zuen, eta orduz geroztik, hainbat protesta burutu dituzte ehiztariek udalak urrian hartutako erabaki haren kontra, azkena atzoko udalbatzarrean. Udalak debekuaren erabakia haien iritzia kontuan hartu gabe hartu duelako kexu agertzen dira ehiztariak, eta hori leporatu zioten behin eta berriz gobernu taldeari atzoko udalbatzarrean. Erabakia beraiekin hitz egin gabe hartu izana da ehiztarien haserrea piztu duena. “Adarra jotzea iruditu zaigu udalaren jarrera. Formetan jokaera penagarria izan da”, salatu zuten. 2009an udalak Uliako ehiza postuen egoera aztertzeko eta horien berri txosten batean jasotzeko akordioa hartu zuela gogoratu zioten gobernu taldeari oposiziotik, eta akordio hori gaindituz, debekuaren alde egin izana leporatu zioten. Izan ere, EAJk, PPk eta PSE-EEk ehiztarien [...]

Azaroko uholdeek kalte ugari sortu zituzten, batik bat, ibaiaren ondoko auzoetan, eta oraindik, kalte guztiak ez direla konpondu salatu du Eguzki talde ekologistak. Sei hilabete horietan “kalte ekonomikoak konpontzeko bidean” jarri dituztela iritzi dio; ez, ordea, “ingurumenean sortutako kalteak”. Orduz geroztik Fanderian dagoen errotara doan erreka hustua dagoela azaldu du, eta auzoa eta Alcamporen artean zegoen presaren aztarnak ere ibaian jarraitzen dutela. Beharrezkotzat jo du kalteak konpontzea, “errekaren biotopoa bizirik irauteko”. Udaran ur emaria gutxituko dela arrazoituta, neurriak “lehenbailehen” hartzeko eskatu du.

Gizarte Agenteek hiru asteko kanpaina egin dute —urteko laugarrena—, hiritarren mugikortasun ohituren berri izateko, eta informazioa emateko. Informazioaren alorrean oinezkoen auto harrapatzeak saihesteko segurtasun neurriak jakinarazi dituzte, eta...

Asteburuan Ordizian zein Anoetan jokatu dute Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa, eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeak bi brontzeko domina lortu ditu: Jose Cazorlak jauzi hirukoitzean, eta emakumeen taldeak 4×100 erreleboan. Ordizian lortu zut...

Oiartzun Kirol Elkartean (OKE) nesken lehen taldea sortu zutela 30 urte betetzen dira aurten. Hori ospatu zuten pasa den larunbatean (hilaren 2an) Karla Lekuona zelaian. Bertan, urte hauetan guztietan OKEtik pasatutako jokalariak, entrenatzaileak eta familiartekoak bildu ziren.

PILOTA Udaberri Txapelketa. Haurrak. Oiarpe-Azkoitia: 9-18. Irun. Final-laurdenak. Azpiroz-Flores (Oiarpe)/Unsalo-Eizmendi: 8-22. Urretxu. Finalerdiak. Ugalde (Oiarpe)- aunarena (Leitza): 18-5. Usurbilgo Txapelketa. Final-laurdenak. Hernandez-Flo...

SOS Deiak-eko kamioi batek su hartu zuen larunbat goizean AP-8 autobidean, Irungo norantzan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kamioiari kea ateratzen hasi zitzaion atzeko aldetik Irungo bidesarira iritsi zenean. Ertzaintza eta suhiltzaileak bereha...

Ekilore izeneko erakusketa jarri du Iñigo Segurolak Makutxon: egunkarietatik moztutako paper zatiekin osatu ditu koadroak. Uztailaren erdialdera arte egongo dira jarrita tabernako paretetan. Egileak ez ditu salgai jarri.